Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Urtatza auzoan igogailua jartzeko proiektua eta obra kontratatzeko Baldintza-agiria

Urtatza auzoan igogailua jartzeko proiektua eta obra kontratatzeko Baldintza-agiria

Proiektua eta obra egiteko Baldintza-agiria martxoaren 27ko Gobernu Batzordean onartu dira.

Laubide eta Urtatza auzoen artean irisgarritasun-arazoak daude eta udal teknikariek hilabeteak eman dituzte arazo horri irtenbidea emango dion obra egiteko proiektua gauzatzen eta kontratazio hori arautuko duen baldintza-agiria osatzen. Azkenean, igogailua jartzeko leku egokiena, Laubide 16tik Urtatza 12ra (Domingo Agirre eskola) doan zonaldea dela aurreikusi dute, gune horretatik Urtatza auzora iristea errazagoa dela egiaztatu baitute.

2016an aukera desberdinak aztertu dira eta, besteen artean hauek ikusi dira: eskailera mekanikoak, igogailu makurrak edo bertikalak,… eta, azkenean, igogailu bertikala jartzea erabaki da.

Onartu den proiektuaren arabera, Laubide 16tik abiatuko den igogailua jartzea aurreikusi da. Igogailuak zonalde horretan dagoen 8 metroko malda gaindituko du bertikalki eta 26 metroko luzera izango duen pasabidetik Domingo Agirre eskolako kiroldegira iritsiko da. Puntu horretatik Urtatza 12ra iritsiko dira herritarrak sigi-sagan joango den arrapala batetik.

Onartu den kontratazio-agiriak proiektua bi zatitan egitea aurreikusten du: 1. zatia obra zibilari dagokio eta bere aurrekontua 183.825,24 €koa da; 2. zatia igogailua hornitzeari eta jartzeari dagokio eta 24.200,00 €koa da bere aurrekontua. Bi zatitan BEZa barne dago.

Egin beharreko obrak datorren ekainean hastea aurreikusi da.

  • Visto: 29
Liburuaren eguna legazpiko udal liburutegian

Liburuaren eguna legazpiko udal liburutegian

Apirilean Liburuaren eguneko ospakizunak Legazpiko Udal Liburutegian.


Apirila liburuaren hilabetea dela esan liteke; izan ere, hilaren 2an, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta hilaren 23an, berriz, Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna. Udal Liburutegiak urtero antolatu izan ditu hilabete honetan ekitaldiak egun horiek ospatzeko. Urteroko idazleekin solasaldi, ipuin kontaketa, bixita gidatu, eta abarrei, aurtengoan ere, maiatzaren 31rarte luzatuko den,Irakurri, Gozatu, Oparitu egitasmoa gehitu behar zaio.

Hona prestatu den egitaraua:

Liburuaren eguna legazpiko udal liburutegian

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU EGITASMOA

Martxoaren 20tik maiatzaren 30era: Irakurzaletasuna, euskal literatura eta liburutegiak sustatzeko egitasmoa. Topagunearen egitasmo hau Udalak bere egin du eta Udal Liburutegiaren babesa eta herriko Apatxo eta Hizkuntza liburu-denden laguntza izango du.

FUNTZIONAMENDUA (lau urratsetan):

1.- Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzua erabilita bertako euskarazko liburu bat aukeratu eta eramango du etxera, irakurtzeko.

2.- Behin irakurrita liburutegira itzuliko du liburua, irakurle-fitxa erraz bat beteko du bertan eta liburutegiko arduradunak erosketa-txeke bat emango dio.

3.-Parte hartzaileek txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti (edo bere buruari) oparituko dion euskarazko beste liburu bat. Legazpiren kasuan Hizkuntza eta Apatxo liburu-dendetan egin ahal izango da erosketa.

4.- Legazpiko liburutegian hileroko zozketa egingo du liburutegiko arduradunak (apirilean eta maiatzean, hilabete bakoitzean liburutegian parte hartu dutenen artean. Saria 30€tako erosketa txekea izango da, hau ere euskarazko liburutan gastatzeko.

IPUIN KONTAKETA, IDAZLEEKIN SOLASALDIAK ETA BESTE

3, astelehena: Jasone Osoro idazlearekin solasaldia “12etan bermuta” liburuaren inguruan, Batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

4, asteartea: Jon Arretxe idazlearekin solasaldia “Beti iparralderantz” liburuaren inguruan, DBHko  ikasleekin. Kultur Etxeko Areto Nagusian.

7, ostirala: IPUIN KONTAKETA 18:00etan Udal Liburutegian. Lur Kortaren eskutik, 3-5 urte bitarteko haurrentzat.

26, asteazkena: Inma Roiz idazlearekin solasaldia “Manuela” liburuaren inguruan, Gizarte Zentroko Literatur taldearekin elkarlanean. 18:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia, gazteleraz.

Bisita Gidatuak liburutegia ezagutzera, herriko ikastetxeetako haurrentzat. Egun, ordu eta mailak ikastetxe bakoitzarekin hitzartuko dira.

  • Visto: 123
Santikutz Abesbatzaren kontzertua Parrokian

Santikutz Abesbatzaren kontzertua Parrokian

Apirilaren 2an, igandea, 19:00etan hasiko da Legazpiko Parrokian, Santikutz Abesbatzak eskainiko duen Aste Santu Kontzertua.

Kontzertu berezia izaten da musika sakroa izaten baita nagusi egitarauan, garaiari dagokion moduan.

Hona Marian Lasaren zuzendaritzapean taldeak eskainiko dizkigunak:

Pater noster  …………………………………… N. Kedrov

Ave María ………………………………………. Petrovic

Stabat Mater ………………………………….. Kodaly Z.

Popule meus ………………………………….. T.L. Victoria

Miserere mei Deus …………………………… V. Goicoechea

Funeral Music of Queen Mary …………….. JH Thomas

( nº 5 Canzona)

Pianojolea: Elena Agirre Arregi

  • Visto: 20
Nerabezaroan arauak ezartzea posible da

Nerabezaroan arauak ezartzea posible da

Hitzaldi-tailerra: martxoak 29, asteazkena

Berriro ere Etxadik, familientzako orientazio psikologikoa eskaintzen duen zerbitzuak, nerabezaroan arauak betetzeko nerabeek agertzen duten jarreraren inguruan jarraibide ezberdinak eskainiko dizkigu.

Hitzaldi-tailerra, gaztelaniaz eskainiko dena, datorren asteazkenean, martxoak 29, arratsaldeko 18:00etan, LegazpikoKultur Etxeko Areto Nagusian izango da.

Aurrerapen gisa, hona hemen gai honen inguruan prestatu duten artikulua:

Nerabezaroan arauak ezartzea posible da

Hona HEMEN orain arte landu diren bestelako gaiak,  egunerokotasunerako aholku praktikoak.

  • Visto: 72
Ipar Martxa Hitzaldia

Ipar Martxa Hitzaldia

Zer da Nordic Walking-a?

 

Ibiltzeko modu bat da, hankei ez ezik, ibiltzerakoan bezala, soinaren goiko alde osoari ere eragiten diona. Horretarako diseinatutako  bi makil bereziekin ibiltzea da, horien bultzadaren laguntzarekin.

Mugimendu berria da gorputz osorako, atsegina, leuna eta eraginkorra.

 

Giharren indarra hobetzen du, sistema kardiobaskularra, artikulazioen mugimenduen koordinazioa,  horren guztiaren onura jasoz ibiltzerakoan. Makilekin ibiltzea bakarrik ez da, ordea. Teknika zuzena erabiliz  egitean datza, biomekanikako eta kirolaren fisiologian oinarritutako ikerketetan  hain zuzen. Irakasle egokiarekin, teknika hori ikastordu gutxitan ikas liteke

  • Visto: 57