Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Izenematea zabalik

Izenematea zabalik

Azken eguna: martxoak 30

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen udako kanpaina

bi programatan banatzen da:

7-13 urte bitartekoentzat, Udalekuak

eta 14-17 urte bitartekoentzat, Gazte Oporraldiak.

Eskaerakbanaka eta taldeka egin daitezke.

Taldeko 3 neska/mutil gehienez.

 
UDALEKUAK

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.

7 eta 10 egun bitarteko jarduerak dira,

Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat tokitan.

Kuotak: 7 egun 121 euro; 10 egun 175 euro.

Familia ugariak eta gurasobakarrak kuota murriztuak dituzte.

GAZTE OPORRALDIAK

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.

7 eta 10-12 egun bitarteko jarduerak dira,

toki ezberdinetan: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa,

Avila, Caceres, Castellon, Guadalajara, Madrid, Menorca, Valencia eta Frantzia.

Zenbat ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.

Kuotak: 7 egun 163 euro; 10-12 egun 226 euro.

Familia ugariak eta gurasobakarrak tarifa murriztuak dituzte.

IZEN-EMATEA

Kultur etxeko Harrera zerbitzuan (arratsaldez, 14.30etik 17.30era)

edo INTERNETen bidez www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak

(ordenagailu edo telefono bidez, azken kasu honetan,

telefonorako egokitutako bertsio batean).

Zozketan parte hartzeko izen-ematea: Martxoaren 20tik 30era.

Zozketa: apirilak 6

Behin-betiko izen-ematea: apirilaren 19tik 28ra.

  • Visto: 121
Astelehenean Biluzik Mundura zerbitzua Gazte-txokoan

Astelehenean Biluzik Mundura zerbitzua Gazte-txokoan

Martxoak 20, 17.30-19.30

  

Astelehenean, martxoaren 20an, 17.30etik 19.30era,

Gazte-txokoan eskainiko da BILUZIK MUNDURA,

sexualitateari eta harremanei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua.

Urola Garaiko Berdintasun arloak eskaintzen du zerbitzu hori,

Legazpin, hileko hirugarren astelehenetan.

Sexualitatearen inguruan dituzun zalantzen inguruan galdetu dezakezu.

Baita harremanei buruzko dudak argitu ere.

Edota generoa eta feminismoaren inguruan hausnartzean

galduta sentitzen bazara, laguntza jaso dezakezu.

Biluzik Mundura zerbitzuan banan-banako arreta;

atentzio anonimoa eta konfidentziala, berehalakoa,

eskuragarria eta doakoa jasoko duzu.

Informazioa, aholkularitza, detekzioa, deribazioa,

laguntza eta kudeaketa eskainiko zaizu.

Nahiz eta gazte eta nerabeei zuzendua izan,

adin guztietako pertsonak hartzen dira zerbitzuan,

sexu eta genero gaietan bakoitzaren premiei erantzutea baita helburua.

Hona hemen ekainera bitarteko egutegia:


  • Visto: 24
Uztailean madrilera nerabeentzako zerbitzuarekin

Uztailean madrilera nerabeentzako zerbitzuarekin

Izenematea zabalik apirilaren 9ra arte!

 

Nerabeentzako Zerbitzuak uztailean Madrilera egingo duen irteeran parte-hartzeko izenematea zabaldu du. Izena emateko azken eguna: Apirilak 9, igandea.

Hona hemen prestatu duten egitaraua:

Uztailak 11, asteartea:

  • Irteera Legazpitik goizeko 7:00etan.

  • Zuzenean Madrilgo atrakzio parkera. Egun osoa emango dugu bertan.

     Uztailak 12, asteazkena:

  • Madril ezagutuko dugu: la Puerta del Sol, Atocha, el Retiro, etab.

     Uztailak 13, osteguna:

  • Aterpetxean gosalduko dugu.

  • Legazpira 15:00ak aldera iritsiko gara.

 Plaza kopurua: 30

Kostua: 100 euro

Informazio gehiago: Tel.: 943 73 71 71 - WhatsApp: 634 466 838


  • Visto: 86
PERCO - Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia martxan

PERCO - Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia martxan

Diagnostikoa osatzeko asmoz, hurrengo asteetan elkarrizketak egingo dituzte bai kalean bai telefonoz.

Legazpiko Udala Merkataritza biziberritzeko udal Plan Berezi berria lantzen hasi da.

Horretarako, alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarendiru-laguntza jasoko du eta, bestetik, Ilinti elkartearen laguntza aktiboa izango du.

Merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako kalitatezko sektorea izateak bizi kalitatea eta herri-bizitasuna ematen dio Legazpi herriari. Aldi berean, gertutasunezko zerbitzu eta aukera komertzial zabala izateak jendea Legazpin kontsumitzera bultzatzen du, herriko bizitza indartuz eta erakargarriagoa eginez.

                                                                            

Azken urteetan sektorea etengabeko aldaketa fase bat bizitzen ari da, merkaturatzeko moduak eta kontsumitzeko ohiturak ere aldatu egin direlako; horrela, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira Internet bidezko erosketak, erosketak hiriburuetan egiteko ohitura, kostu txikiko (low cost) salmentak…  Guzti horrekin, ezinbestekoa da sektorea berrantolatzea eta lehiatzeko hobekuntzak bilatzea.

Hori hala izanik, Udalak PERCO LEGAZPI 2017 jarri du martxan. Horretarako datozen hilabeteetan Legazpiko herritarren nahiz merkataritzako eta ostalaritzako sektoreetako eragileen iritzia aztertuko da.

Prozesu honetan jasoko diren emaitza eta ondorioak ekintza-lerro zehatzetan gauzatuko dira, datorren urteetan sektorearen arlo urbanistiko eta lehiakorrean garatzen joango direnak. Azkenean, Ekintza Plan bat gauzatuko da, udalerriko eskaintza eta merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako eremua hobetzea eta modernizatzea ahalbidetuko duena. Aldi berean, aipatu Planak behar bezala erantzun ahalko die egungo gizartearen beharrei eta kontsumo-ohiturei.                                            

Proiektua garatzeko, legazpiarren, merkatarien eta ostalarien laguntza eskatu nahi du Udalak.  Era berean datozen hilabeteetan garatuko diren ekintza desberdinetan (telefono bidezko inkestak, kale-inkestak, elkarrizketak, sektoreko lan-taldeak…) parte hartzera gonbidatzen ditu guztiak. Lan hori Ikertpartners enpresak egingo du.    

  • Visto: 65
Euskeraz irakurtzen baduzu liburutegiak opari bat emango dizu: Irakurri, Gozatu, Oparitu

Euskeraz irakurtzen baduzu liburutegiak opari bat emango dizu: Irakurri, Gozatu, Oparitu

Liburutegiak, euskaraz irakurtzen baduzu, liburuak Legazpin erosteko deskontuak emango dizkizu: %35 deskontua, martxoa – maiatza bitartean liburutegiko euskerazko liburu bat irakurriz gero.


Martxoaren 20an hasi eta maitzaren 31ra bitartean, Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoan partehartzeko aukera dago. Eta partehartzaile denen artean, 30 eurotako 2 zozketa egingo dira.
Irabazleek Legazpiko liburudendetan, liburuak erosteko erabili ahal izango dituzte.
Egitasmoan Legazpiko herritar guztiek izango dute parte hartzeko eta abantailak baliatzeko aukera.

Bigarrenez iritsiko da Legazpira Irakurri, Gozatu, Oparitu ekimena. Euskara, euskarazko irakurzaletasuna eta Udal liburutegiaren erabilera uztartu,eta hirurak sustatzeko helburua du egitasmoak, eta bide batez euskarazko literatura ezagutaraztea, Euskal liburugintza indartzea eta herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.

Gogoratu zeintzuk diren partehartzeko pausuak:

1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Legazpiko Udal Liburutegira etorri eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu.
2. Gozatu liburua irakurriz. Liburutegira itzultzean, galdetegi sinple bat bete eta gero, liburutegiko langileak erosketa-txekea emango dizu (%35eko deskontua egiteko erosketa-txekea) herriko liburu dendetan erabiltzeko.
3. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Galdu ezin den aukera liburuak euskeraz irakurri eta merkeago erosteko!

  • Visto: 123