Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bihar, apirilak 10, Euskal Herriko itzulia dela eta, GI2630 errepidea guztiz ITXIKO da 12.20etatik 14.00ak bitartean

Bihar, apirilak 10, Euskal Herriko itzulia dela eta, GI2630 errepidea guztiz ITXIKO da 12.20etatik 14.00ak bitartean

Apirilaren 10ean Euskal Herriko Itzuliaren 4. etapak (Beasain-Markina) Legazpi zeharkatuko du. Txirrindulari froga hau, txirrindularitzako maila altueneko froga da, “UCI World Tour” deritzona eta gure herria zeharkatzen duen 4. Etapa honek 169,5 km ditu.

Segurtasun neurriak direla medio, etapa Legazpi zeharkatzen duen bitartean (Urretxutik Oñatira doa), GI 2630 errepidea moztuta egongo da. Hau da, apirilaren 10ean eguerdiko 12.20etatik 14.00ak bitartean IBILGAILUAK EZINGO DIRA EZ LEGAZPITIK IRTEN EZTA SARTU ERE. Antolakuntzak adierazi duenez, herritik sartu eta irtetzeko debekuan ez da salbuespenik egongo eta larrialdiren bat egongo balitz, erabakia Ertzaintzak hartuko du.

Herri barruan mugikortasuna bermatzen da.

  • Visto: 88
Zine eskaintza sarrera prezio deskontuarekin asteburu honetan

Zine eskaintza sarrera prezio deskontuarekin asteburu honetan

Apirilak 12, larunbata, 13 igandea eta 14 astelehena:“La huella del mal” pelikula eskainiko da Latxartegi Aretoan. Sarrera bakoitzean 2€tako deskontua aplikatuko da. 

Zine komertzialaz arduratzen den enpresa berria Euskal Herriko zineen sareko partaide da, eta asteburuko pelikula horretan, “Bidaiariak, zinemara! Promozioa aplikatuko dute, eta sarrera bakoitzean 2€tako deskontua egingo da.

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak aurrez erosteko:

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

  • Visto: 106
4 orduko jolas eta kantu ikastaroa Kultur etxean aisialdiko begiraleentzat

4 orduko jolas eta kantu ikastaroa Kultur etxean aisialdiko begiraleentzat

Larunbat honetan, apirilak 12, 4 orduko jolas eta kantu ikastaroa eskainiko da Kultur etxean. Ikastaroa aisialdiko begiraleentzat zuzendua dago.

Jolasaren garrantziaz eta jolasak euskararen sustapenean egiten duen ekarpenaz jabetuta, Udaleko Hezkuntza zerbitzuak jolas eta kantu ikastaroa antolatu du, Hezten aisialdi eskolaren bidez. 4 orduko ikastaroa larunbat honetan izango da, apirilaren 12an, 9:00etatik 13:00etara, Kultur etxean.

Ikastaroan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dira: Legazpin errolda izatea; Aisialdiko Begirale-titulua izatea edo ateratzen aritzea; Gradua HH-n edo LH-n izatea edo ikasten aritzea.

Ikastaroa euskaraz izango da.

Izen ematea online egingo da, galdetegia betez:

https://www.legazpi.eus/jolas-eta-kantu-ikastaroa

Azken eguna: apirilak 10, osteguna, 14.30ak arte.

  • Visto: 96
Aste Santu kontzertua: Santikutz Abesbatza. Apirilaren 12an, 20:00etan Parrokian

Aste Santu kontzertua: Santikutz Abesbatza. Apirilaren 12an, 20:00etan Parrokian

Aste Santua gainean dugu jada.

Santikutz Abesbatzak lanean jarraitzen du eta jendaurreko emanaldiak eskaintzen ari da bestelako ekimenetan partaide gisa eta baita bere bakarkako emanaldiekin ere.

Santa Ageda bezperako kale emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen otsailean, eta Aste Santua iristear dagoen honetan, garai berezi horri dagokion errepertorioarekin, agertuko da jendaurrean berriz ere Santikutz Abesbatza, ohikoa dugun Aste Santu kontzertua eskaintzeko.

Emanaldia, apirilaren 12an, larunbata, 20:00etan Legazpiko Parrokian izango da.

Hona Marian Lasa Gordoaren zuzendaritzapean eskainiko diguten errepertorioa:

Sacris Solemniis                                            M. Haller

Pueri Hebreum                                              F. Gorriti

Popule Meus                                                 Victoria

O Jesu Christe                                              J. Van Berchem

Ukuthula                                                        Canción Zulú

Attende Domine                    

Porqué Jesus no Lloras                                J.S. Bach

Stabat Mater                                                 Kodaly

Ave María gratia Plena                                 J. Elberdin

Amazing grace                                             J. Newton

Jubilate Deo                                                 P. Anglea

Aita Gurea                                                    P. Madina

  • Visto: 90