Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
“Dominika” eta “Akabuko martxea” dokumentalen emanaldia martxoaren 10ean

“Dominika” eta “Akabuko martxea” dokumentalen emanaldia martxoaren 10ean

19:30etan Latxartegi Aretoan, Burdinola Elkartearen ekimenez.

Urbiako (Gipuzkoa) mendietatik Uribe Kostara  (Bizkaia) euren artaldeak neguan ekartzen zituzten artzainen zeregina gogoratzen duen "Akabuko martxea" ordubeteko dokumentala, eta  "Dominica" zortzi minutuko ikus-entzunezkoa, artzaintzan emakumeek eduki duten papera ikustarazi eta aldarrikatu nahi duena, aurkeztuko dituzte martxoaren 10ean, ostirala, 19:30etatik aurrera Latxartegi Aretoan, Burdinola Elkartearen ekimenez.

Emanaldian izango ditugu Amelia Jauregi, artzain gabiriarra, Eli Arrillaga zarauztarra (lan bien protagonista) eta Mikel Etxezarreta, artzaina, Urbiatik Getxora artaldearekin joan zenetako bat.

Aitor Gisasolaeta Fredi Paia algortarrek Euskal Herriaren barne-trasumantzia gaia duen Akabuko Martxea izena izango zuen dokumentala filmatzen ari ziren Elixabete Arrillaga eta, honen haritik, Dominika artzainen istorioekin topo egin zutenean.

Zuzendariek ederki baliatu dute bi emakume kementsuon istorioa Euskal Herriko artzaintzaren inguruko mito faltsu bat eraisteko, alegia, artzaintza eta gizonezkoak ezinbestean lotzen dituena. Elixabetek oso argi dauka, eta horrela azaltzen da filmean, emakumeak ere artzain-lanetan aritu direla gure tradizioan, nahiz eta gizonen itzalpean egon. Alargun geratutakoan, hau da, gizonaren figura desagertutakoan baino ez zen agerian geratzen bete-beteko artzainak zirela.

Bestalde, umetan egiten zuena gogoratuz, Mikel Etxezarretak artaldearekin egin zuen ibilbidean (Urbiatik Getxora) hartutako irudiak ikus daitezke "Akabuko martxea" ikus-entzunezkoan; ardiekin, Gisasola eta Paia ere joan ziren. Transhumantziaren ohitura gogora ekartzeaz gainera, herrialde desberdinetako biztanleen arteko hartu-emanen aberastasuna uzten du agerian dokumentalak; Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko harreman horien memoria berpiztearekin batera, "argi geratu da erakunde eta herritar ugariren partaidetzari esker aurrera atera dela" proiektu hau, Paiak azaldu zuenez.

  • Visto: 93
OBRAK SANTIKUTZ kalea 20-24an

OBRAK SANTIKUTZ kalea 20-24an

Datorren ostegunean, hilak 9 eta astelehenean hilak 13tik asteazkenak hilak 15arte, goizeko 8:00etan, errepidea konpontzeko lanak hasiko dira Santikutz kalea 20tik 24ra doan bide tartean. Hori dela eta, honen bidez ondokoa jakinarazi nahi diegu inguruko bizilagunei et akotxe erabilei:

APARKALEKUA

Ordu horretarako kendu egin beharko direla Santikutz kaleko 20 eta 24 zenbakidun atarien artean dagoen aparkalekuan dauden autoak eta ezingo da obrak bukatu arte aparkatu.

ZIRKULAZIOA

 

* Santikutz 18ko isletan , trafikoa MOZTU egingo da, Olaondo zeharkaletik Lanaren hiribiderantz desbideratuz auzoetara iristeko.

*.Lau-Bideko rotondan, Arantzazu 20an eta la salle 2, Santikutz kalerantz trafikoa MOZTU egingo da, desbideraketa San Ignazio

  • Visto: 88
Egutegiaren zozketa-Legazpiko dendetan erabiltzeko 50€ bono sariaren irabazlea

Egutegiaren zozketa-Legazpiko dendetan erabiltzeko 50€ bono sariaren irabazlea

Otsaileko  txokoaren izena “korostadi txiki”.  AIERDI-BEAIN. 71 erantzun jaso dira eta egindako zozketan Oihane Ugarte izan da saritua. 50 eurotako bono-saria jaso du ,Legazpiko edozein dendetan erabiltzeko.

Udal egutegiko martxoko hilabetean azaltzen den Legazpiko txokoaren  izena azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

  • Visto: 102
Legazpi Musika Bandaren kontzertua Garikoitz Mendizabal Txistulariarekin

Legazpi Musika Bandaren kontzertua Garikoitz Mendizabal Txistulariarekin

Martxoaren 12an, igandea, 19:00etan Parrokian. Sarrera: 2€.

Aurtengoa emanaldi berezien urtea izango da inondik ere. Otsailean Araiako Musika Banda gonbidatu zuten, eta martxoko kontzertuan, kolaboratzaile berezia izango dute: Garikoitz Mendizabal Txistularia. Martxoko kontzertu honek izango du beste berezitasunik ere, igande arratsaldez eta Parrokian izango da, eta sarrera txiki bat kobratuko dute, gastu bereziei aurre egin ahal izateko.

Eskainiko duten egitaraua:

LEGAZPI MUSIKA BANDA

1.- Arraunlariak               M. Amenabar

2.- Jaialdia                       I.Urkizu

LEGAZPI MUSIKA BANDA+ GARIKOITZ MENDIZABAL (Txistua)

1.-Euskal Kanta Bilduma                                              Luis Urteaga

2.-Irribarrea                                                                  Xabier Zabala

3.- Idiarena                                                                   E.de Gorosarri

4.- Arin arinak                                                               Pierre Wekstein

Zuz.: Jesus Castillejo

GARIKOITZ MENDIZABAL

Garikoitz Mendizabal txistuaren adierazgarririk onena da; musika-tresna honekin eta Euskal kulturarekin guztiz konprometiturik dagoen musikaria.

Goi Mailako Gradua du Txistuan eta Karrera Amaierako Ohorezko Saria lortu zuen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Euskal Herriko Txistularien Lehiaketan bi sari irabazi zituen eta 2002an lehenengo saria eskuratu zuen Errenterian ospatutako Txistularien Banden Sariketan, Gasteizko Txistularien Bandarekin batera. Banda horren zuzendaria ere izan zen.

Musika-talde ospetsu ugarirekin egin du lan barkarlari moduan: Madrilgo Erkidegoko Orkestra Sinfonikoarekin, The Bratislava Symphony Orchestrarekin, St Petersburg State Symphony Orchestrarekin, Bartzelonako Liceuko Orkestrarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Hego Koreako Chun Cheon Philarmonic Orchestrarekin eta Gyonbook Philarmonic Orchestrarekin eta Madrilgo Udal-Bandarekin, esate baterako.

Folk musika-taldeekin ere kolaboratzen du, besteak beste Korrontzirekin, eta Carlos Nuñez eta Kepa Junkeraren mailako artistekin hainbat musika proiektu gauzatu ditu.

Garikoitzek diskografia zabala du.

Bilboko Udal Txistularien Bandaren zuzendaria da egun, eta bakarlari moduan ere aritzen da. Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kide da.

  • Visto: 86
Olaria Saria

Olaria Saria

Gaur, arratsaldeko 19:00etan, 2017ko Olaria saria erabakitzeko Epaimahaiaren lehenengo bilera egingo da.

Guztira, 18 izan dira 2017ko Olaria saria jasotzeko proposatu diren hautagaiak. Hona hemen zerrenda:

Legazpiko Memoria historikoa berreskuratzeko Batzordea, Burdinola, Felix Ibargutxi, Jose Antonio Azpiazu, Jon Odriozola, Musika Banda, Santikutz Abesbatza, Rondalla Alaitasuna, La Salle Eskubaloia, Mesedatakoaren Lagundia, Floren Gutierrez, Haztegi Ikastolako Jaiotza boluntario taldea, Sorgintxulo Aisialdi taldea, Sociedad Deportiva Ilintxa,  Haztegi Ikastola, Jose M.Urzelai, Patxi Otaegi eta  Eva Ripa.

Edizio honetako Epaimahaia honakoek osatzen dute: Alkatea, Udal Korporazioko alderdi politiko bakoitzeko kide bat, iaz saria eskuratu zuen Cesareo de la Presa herritarra eta herriko hiru elkarte hauetako ordezkariak: Nekazari elkartea, Katagorri eta Erraldoien konpartsa.

Gaurko bileran saria jasotzeko proposatu diren hautagaiak aurkeztuko dira eta hautaketa egiteko modua azalduko da.

Datorren astean berriro elkartuko da Epaimahaia eta aukeraketari ekingo dio. Lehenengo bozketa batean boto-kopuru gehien jaso dituzten bi finalistak aukeratuko dira eta bigarren bozketan horietatik saria nork eramango duen erabakiko da. Boto-berdinketa emanez gero, Alkatearen kalitateko botoarekin hartuko da erabakia edo saria “ex aequo” ematea erabakiko da,  hau da, sari partekatua izatea.

Alkatea da Epaimahaiburua eta ebazpen-proposamena egingo du. Proposamen hori martxoaren 22an egingo den Bozeramaileen Batzordean aztertuko da eta, ondoren, martxoaren 29an egingo den Osoko Bilkuran hartuko da erabakia.

Urtero legez,  maiatzaren 3ko Ezpata-dantza ekitaldian emango da Olaria saria.

  • Visto: 24