Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Egutegiko otsaileko txokoaren erantzuna “Beain-Aierdi”

Egutegiko otsaileko txokoaren erantzuna “Beain-Aierdi”

Nola iritsi gaitezke etxola horietara?

 

Barrendiolako urtegiaren ertzetik goazela, ezker aldean Beain aldera doan pista bat igotzen da. Goruntz goazela bide ugari atertzen dira baina lauan doana hartu behar dugu errekaraino, Gipuzkoako Urak-en instalakuntza bat dagoen lekuraino. Errekaren ertzetik berehala iritsiko gara ur saltora.

GPS koordenatuak (gutxi beherakoak):

X: 553178                Latitudea: 42º 59´38´´N

Y: 4760363              Luzera:      02º 20´51´´O

Planoa

Track-a

  • Visto: 88
Odol emaileak Legazpin

Odol emaileak Legazpin

18 urte baino gehiago badituzu,

Legazpiko Odol Emaileen Elkarteak gonbitea luzatzen dizu,

hileko lehen ostiraletan egiten den odol ateratzean parte hartzeko.

Hurrengo hitzordua:
Eguna: martxoak 3, ostirala.
Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
Lekua: Gizarte Zentroa.

Odola eman ahal izateko bete beharreko baldintzak ezagutzeko,
klikatu HEMEN.

  • Visto: 29
Zuhaitz eguna

Zuhaitz eguna

Urtero bezala aurten ere Zuhaitz Eguna ospatuko dugu eta Legazpiko umeek zuhaitz bat landatzeko aukera izango dute. Aurten martxoaren 5ean egingo dugu eta Lakiolan izango da.

Inguru horretan Udalak dituen basoetan landaketak egingo ditugu, dauden utsuneak osatzen joateko. 40 pago landatuko ditugu denera.

Landaketa lana bukatu ondoren Lakiolako aterpean hamarretakoa emango da.

Hitzordua 10:00etan izango da, Lakiolan bertan.

  • Visto: 91
Jaietako egitarauetan publizitatea jartzeko eskaintza

Jaietako egitarauetan publizitatea jartzeko eskaintza

Aurreko urteetan bezala, festetako egitarauetan zure publizitatea txertatzeko aukera izango duzu aurtengoan ere.

Martxoaren 1ean, hasiko da aurten lan horretan arituko den Aloña Susaeta, eskaintza egiteko aurrez-aurreko bisitak egiten. Hala, ere interesa izango bazenu, jar zaitezke berarekin harremanetan e-postaz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean edo telefonoz 636589675 zenbakira deituz.

Hauek dira aurtengo iragarkien prezioak:

  • Orri osoa:       400€
  • Orri erdia:      240€
  • Faldoia:           135€
  • Faldoi erdia:     70€
  • Aurten ez dago kontrazala kontratatzeko aukerarik.

Maiatzeko jaietako egitaraurako publizitatearekin hasiko bada ere, Artzain Eguna eta Agorreko Santikutzetako egitarauetakoa ere kontratatu ahal izango dituzu. Hala bi programatan publizitatea kontratatuz gero %10eko deskontua izango duzu, eta hiru programetarako izanez gero %20a.  

  • Visto: 77