Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Subeltza CDaren zozketaren irabazleak

Subeltza CDaren zozketaren irabazleak

Udalak lau CD zozketatu ditu,

SubeltzaCDan interesa agertu

eta urtarrilaren 26etik otsailaren 8ra bitartean

udaletxeko web gunearen bidez,

izena eman duten legazpiarren artean.

Irabazleak hauek izan dira:

-Tomas Guerra Echeverria

-Iosu Ureta Ucero

-Marisa Alonso Fernandez

-Elisabet Sanchez Araujo

Zorionak guztioi!

Legazpiko udal Bikuñako Musika Lokaletan entseguak egiten duten bederatzi taldek

egindako CDa da honakoa, pasa den apirila eta maiatza bitartean Mutrikuko AME estudioan grabatu eta azaroan editatu dena, udalaren finantziaziorekin.

  • Visto: 108
Araiako Musika Bandaren kontzertua, Legazpi Musika Bandaren 150. urteurrenean

Araiako Musika Bandaren kontzertua, Legazpi Musika Bandaren 150. urteurrenean

Otsailaren 12an, igandea, 13:00etan Latxartegi Aretoan.

Araiako Musika Banda gaur egun German Maria Lanzadazabal Musika Elkarteko kide da eta XIX. Mendeaz geroztik dago dokumentatua banda bazela Araian.Adierazgarria da 1931an gertatua, bandak kideen erdiak galtzen ditu Legazpira lanera etorri zirelako. Hemen sortu suten Araia txaranga, Legazpi Musika Bandaren ernamuin izango zena.

1968an desagertu zenetik, 1987an berriz martxan jarri zen bitartean, Araia Txarangak mantendu zuen bizirik Araiako Bandaren beharra eta musikarekiko zaletasuna, bere saioekin.

Legazpin eskainiko duten egitaraua:

“Viva Araia”                                                     Gerardo y Virgilio Gonzalez de Langarika

(1917an engindakoa, 100. urtemuga)

“Baldorba”                                                       Benito Lertxundi

                                                                                              Arr.: Oscar de Esteban

“Dantzaldia”                                                    Arr.: Iñaki Urkizu

                                               Biarritz

                                               Katalintxu

                                               Bizkaia Maite

“Jaialdia”                                                                          Arr.: Iñaki Uzkizu

                                               Guk Euskaraz

                                               Maite maite maitia

                                               Oh!, Peio Peio

                                               Nere herriko nezkatza maite

“Sinatra in concert”                      Arr.: Jerry Newak

“Maestro Swing”                                           Eric S. Hovi

“Araban Zehar”                                              Kepa Pinedo Saintz

“Vals de Ejecución”                                      Nicolás García

Gasteizko Ezberdinak Gatieroen laguntzarekin

Zuzendaria

Alfredo Markinez Aroztegi

  • Visto: 101
Bertso saioak otsailaren 17 eta 18an Legazpin

Bertso saioak otsailaren 17 eta 18an Legazpin

Eskolarteko eta Herriarteko Gipuzkoako txapelketen saioak izango dira.

Aurten ere, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa bat Legazpin jokatuko da. Beraz, bi bertso ekitaldi izango dira otsailean. Herriartekoa otsailaren 18an, Lekanazpin, eta eskolartekoa, bezperan, otsailaren 17an, Haztegi ikastolan idatzizkoa eta Muruazpi elkartean bat-batekoa.

Gogoratu herri artekorako sarrerak Oilarran, Karibe Zaharrean eta Kukuen dituzuela salgai, otsailaren 12rarte.

Gipuzkoako herri arteko txapelketan Legazpi Azpeitirekin eta Oiartzunekin dago taldean.

Bestalde, ez da hori izan legazpiarrek txapelketan izan duten parte-hartze bakarra. Izan ere, Joxe Arizkorretak konposatu du txapelketaren sintonia eta, bere gidaritzapean, Legazpiko musikari ugari ibili dira grabazio-lanetan.

Txapelketari buruzko informazioa: http://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/herriartekoa

Eskolartekorako, berriz, bertsozale elkartearen webgunean jarriko dituzte salgai txartelak. Legazpiko kanporaketan, idatzizkoan, herriko hiru ikastetxeetako gazteek hartuko dute parte. Bat-batekoan, berriz, Ane Belokik kantatutako du, baina Altzoko kanporaketa egokitu zaio. 

  • Visto: 90
Alaitasuna Mariatxia kalez kale inauteri ostiralean

Alaitasuna Mariatxia kalez kale inauteri ostiralean

Entsegu irekiak otsailak 10, 17 eta 22an, 21:00ean.

Aurtengoan ere inauteri ostiralean, otsailaren 24an, Alaitasuna Mariatxia ibiliko da erdiguneko kaleetan 19:00etatik aurrera. Jai mexikar honetan parte hartu nahi duten guztiei dei egiten zaie entseguetara, otsailak 10,17 eta 22an, 21:00etan Alaitasuna Errondailak Doinu-Ederren (Pilotaleku atzekaldean) duen entsegu lokalera. Abestuko diren rantxeren letrak banatuko zaizkie bertaratuko diren guztiei. 

  • Visto: 125
Gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak. 2017rako deialdia

Gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak. 2017rako deialdia

Laguntza eskatzeko gehieneko epea: irailak 30

Laguntza hauen xedea da eskaera egiten duten gazteen ohiko bizilekua izango den etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzea, zati batean, bai dagoeneko etxebizitza errentan hartuta daukatenean eta baita deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako epea amaitu eta hilabeteko epean etxebizitza errentan hartzeko konpromisoa hartzen dutenean ere. Gazteak dira 18 eta 35 urte bitarteko pertsonak.

Diru-laguntzaren kopurua hileko 250€ artekoa izango da, deialdian zehazten diren hainbat faktoreren arabera.

2017an kontuan hartzeko:

  • 2016an diru-laguntza hau jaso dutenek ez dute zertan eskaera berririk egin beharko.
  • Diru-sarrerak 2017ko uztailaren 31 baino lehen  eguneratu beharko dira, aurtengo PFEZ aitorpenarekin.

GAOn argitaratutako deialdia

  • Visto: 83