Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
2017rako Aurrekontu Orokorraren dibulgaziorako dokumentua

2017rako Aurrekontu Orokorraren dibulgaziorako dokumentua

2017rako Aurrekontu Orokorra pasa den abenduaren 28an onartu zen.

Hurrengo egunetik, dokumentua webgunean argitaratua dago.

Hala ere, badakigu dokumentu konplexu eta batzuetan, ulertzeko zaila dela.

Gardentasunaren kontzeptua, dokumentuen argitalpen xumea baina haratago doala ulertzen dugu.

Horregatik, Udalak dokumentu labur bat sortu du, ahalik eta modu errazenean, Aurrekontu Orokorra zer den, sarrerak nondik datozen eta dirua zertan gastatzen den azaltzeko.

Dokumentua

  • Visto: 80
Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dugu

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dugu

16:00etan Buztintegi Abesbatza eta 19:00etan Santikutz abesbatza.

Aurtengoan ere ohiturari eutsiko zaio Legazpin, eta otsailaren 4an, larunbata, Buztintegi Abesbatza, 16:00etatik aurrera, eta Santikutz Abesbatza, 19:00etatik aurrera, kalez kale ibiliko dira makilak eskuan, herriko auzo eta txokoetan barna

  • Visto: 23
Olaria Sariarentzat proposamenak

Olaria Sariarentzat proposamenak

“OLARIA” izeneko ezaugarria, urtean zehar edo bere ibilbidean zehar Legazpiren garapenaren alde gehien nabarmendu den ekintza edo ekimen sozialari edo urtero ematen den saria da.

 

Legazpiar guztiek proposa ditzakete sari hori jasotzeko hautagaiak eta, horretarako, proposamena arrazoitu egin beharko da. Hautagaiak proposatzeko bi bide erabil daitezke: ondorengo formularioa betez edo udaletxeko Arreta-zerbitzua.
 
Azkeneko eguna: 2017ko otsailaren 28.
 
{rsform 15}
  • Visto: 51
Otsailaren 4an, Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin

Otsailaren 4an, Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin

Izenematea otsailaren 1era arte ikastetxeetan

Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak antolatuta,

Lehen Hezkuntzako 3.,4.eta 5. mailetako ikasleek

Jolas kooperatiboetan parte hartzeko aukera izango dute,

datorren larunbatean, otsailak 4,

Sorgintxulo Aisialdiko taldearen eskutik.

Ekintza arratsaldeko 17.00etan hasiko da eta Kultur Etxean burutuko da.

“Jolas kooperatibo batean bi jokalari edo gehiago ez dira norgehiagoka aritzen,ez,

helburu berdina lortzen saiatzen dira.

Hori dela eta, irabazi edo galdu egiten dute, baina talde bezala.”

Parte hartu nahi dutenek otsailaren 1era bitarteko epea izango dute

ikastetxeetako idazkaritzan izena emateko.

Haur eta gaztetxoenaisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren

baitan antolatutako ekintza da, Sorgintxulo taldeak gidatuko duena.

Ekintzaren KARTELA.

Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko 2017ko programa

  • Visto: 87
Hitzaldia Olazabal Institutuan Hezkuntza eskaintzaren berri emateko

Hitzaldia Olazabal Institutuan Hezkuntza eskaintzaren berri emateko

Otsailak 1, asteazkena, 17.30ean

 

2017-2018 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenek izenematea egiteko aukera izango dute,

urtarrilaren 30etik otsailaren 10era bitartean.

Hori dela eta, Olazabal institutuak bere eskaintzaren berri emateko

hitzaldi bat antolatu du:

Otsailak 1, asteazkena, 17.30ean Olazabal institutuan

  • Visto: 77