Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Esperientzia pilotoa amaitzera doa

Esperientzia pilotoa amaitzera doa

Bikuña jauregian urtarrilaren 29ra arte erabilgarri

Abenduaren 27an hasi eta urtarrilaren 29an amaituko da

udalak azterketa garaian Bikuña jauregian martxan jarri duen

ikasketa gelaren esperientzia pilotoa.

Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren

18 urtetik gorako legazpiarrei zuzenduta eskaintza honek

oso harrera ona izan du,

32 pertsonen eskaera jaso baitugu.

Gehienak unibertsitatean ikasten ari direnak,

baina badaude batzuk ikasketak amaitu

eta oposaketak prestatzen hasi direnak ere.

Erabiltzaileen asebetetze-maila ezagutzeko inkesta pasako zaie

eta emaitzen arabera, baloratuko da zerbitzua hurrengo azterketa garaian eskaintzea,

hau da, maiatzean- ekainean.

Gogoratzen dizuegu zerbitzu honetaz disfrutatu ahal izateko

sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan atera behar dela.

Ikasgelaren ordutegia honakoa da:

astegunetan: 8.00 - 20.00.

larunbat, igande eta jaiegunetan:  9.30-20.00

  • Visto: 87
Helduen hezkuntzan matrikulatzeko aukera dago (EPA)

Helduen hezkuntzan matrikulatzeko aukera dago (EPA)

Otsailaren 3ra bitartean, 15.00etatik 18.00etara,

Helduen Hezkuntzan matrikulatzeko aukera dago.

Legazpiko zentroa Itxaropen auzoan kokatuta dago, 10-11.zenbakietan.

Hona hemen Helduen Hezkuntzaren Doako ikasketa-eskaintza:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Titulua (DBH)
  • Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarrerarako ikasketak
  • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa
  • Oinarrizko sarrerarako ikasketak
  • Gaztelera atzerritarrentzat

Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogorarazteko edo asmo berrietan hasteko.

Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!

Eskaintzaren kartela HEMEN ikusgai.

Legazpiko zentroaren telefonoa: 943 73 08 11

Zumarragako zentroaren telefonoa: 943 72 40 67

  • Visto: 30
Hitzaldiak herriko ikastetxeetan, Hezkuntza eskaintzaren berri emateko

Hitzaldiak herriko ikastetxeetan, Hezkuntza eskaintzaren berri emateko

Haztegi ikastolak urtarrilak 24 eta 26;

Domingo Agirre ikastetxeak, urtarrilak 25.

Datozen egunetan 2017-2018 ikasturtean Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenek izenematea egiteko aukera izango dute.

Hori dela eta, hona hemen herriko ikastetxeek antolatu dituen hitzaldien berri:

-      Haztegi Ikastola: urtarrilak 24, asteartea (euskaraz) eta urtarrilak 26, osteguna (gazteleraz), 18.00etan Latxartegiko Haur Hezkuntzako geletan.

 

-     Domingo Agirre Eskola Publikoa: urtarrilak 25, asteazkena (euskaraz eta gazteleraz), 18.00etan Laubideko Haur Hezkuntzako geletan. 

  • Visto: 136
Haur eta gurasoentzako eskulan ikasteroa Iruleren elkartearen eskutik

Haur eta gurasoentzako eskulan ikasteroa Iruleren elkartearen eskutik

Urtarrilaren 30etik otsailaren 8ra egin behar da izen ematea Kultur Etxean.

Irule Elkarteak sustaturik eta Nagore Bengoetxearen gidaritzarekin, egingo da familia giroko ikastaro hau. Otsailaren 10ean hasiko den ikastaro honetan parte hartzeko, haurrek HH5, LH1 edo LH2koak izan behar dute, eta guraso batek eman beharko du berarekin izena. Gehienez ere 10 haur onartuko dira. Ikastaroak 12 ordutako iraupena izango du, eta saioak ostiraletan izango dira, 17:00etatik 18:30etara, Irule Elkarteren egoitzan (Euskaltegiko ganbaran). Ikastaroaren kostua 36€takoa izango da eta ikastaroko lehen egunean ordaindu beharko da.

  • Visto: 118
Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina: “Saldu eta erosi euskaraz”, Atera selfie

Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina: “Saldu eta erosi euskaraz”, Atera selfie

Martxan da aurtengo kanpaina eta otsailaren 28ra arte luzatuko da.

Aurten dendariak eta bezeroak elkarrekin argazkia ateratzea eskatzen dugu (SELFIE), txartela eskuetan dutela. Dendariak “nik euskaraz saltzen dizut” eta bezeroak “nik euskaraz erosten dizut” mezua erakutsiko dute txartelean.

Kanpaina Urola Garaia eskualde osoan dago martxan eta eskualdeko udal euskara zerbitzuek eta bertako Zintzomintzo eta Zingizango euskara elkarteek antolatu dute.

Modu berean, iragarki bat egin da hiru herritako dendari eta bezeroekin. Iragarkia UTBn ikusi ahal izan da eta horrezaz gain ikusgai dago www.zingizango.eus helbidean.

Kanpainaren berri emanez bisitak egiten ari gara hiru herrietako dendetara argazkian erakutsi behar den txartela banatzen. Norbaitek jaso ez badu eta parte hartzeko interesa badu, hiru udaletxetako euskara zerbitzuetan eskura dezake txartela edo helbide honetatik jaitsi eta inprimatu dezake:

Hona hemen iragarkia kanpainaren azalpenekin

  • Visto: 87