Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Abenduko Bertatik-Bertara otarrearen  sariduna Jaione Zabaleta izan da

Abenduko Bertatik-Bertara otarrearen sariduna Jaione Zabaleta izan da

Abenduko baserriaren izena GOENAGA da. 51 erantzun zuzen jaso dira eta egindako zozketan JAIONE ZABALETA izan da saritua. 50 eurotan baloratutako , BERTATIK-BERTARAko otarrea eraman du etxera.

Udal egutegiko urtarrileko hilabetean azaltzen den Legazpiko txokoaren  izena azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

  • Visto: 77
Anima zaitez eta ariketa fisikoa egin bitartean ongi pasatuko duzu!

Anima zaitez eta ariketa fisikoa egin bitartean ongi pasatuko duzu!

Legazpiko Tipi Tapa ekimenetik gure herritik ibilbide osasungarriak egitera animatu nahi zaitugu. Era berean, ibilbidea egin bitartean zure adineko beste herritarrekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu eta amaitzean, gainera, salda bero bat hartuko dugu.

Anima zaitez eta ariketa fisikoa egin bitartean ongi pasatuko duzu!

Ostegunetan elkartzen gara goizeko 10:30ean udaletxeko plazan eta bertatik abiatzen gara.

Ibilbideak lauak eta seguruak dira eta, horrezaz gain, zailtasun motorrak dituzten pertsonentzako egokituta daude. Ibilbidean zehar erakunde antolatzaileetako boluntarioen laguntza izango duzu.

Ibiltzea da garrantzitsua, bakoitza bere ahalbideen arabera eta, horrezaz gain, ondo pasatzea eta lagun berriak egitea da helburua.

Gogoan izan ariketa fisikoa egitea onuragarria dela zure osasunerako:

-          Hipertentsio arteriala hobetzen du eta kolesterola eta azukrea odolean gutxitzen ditu

-          Digestioa hobetzen du

-          Giharren erresistentzia eta indarra hobetzen du eta gazte mantentzen ditu artikulazioak

-          Oreka hobetzen du eta erortzeko arriskua murrizten du

-          Loaren kalitatea hobetzen du

-          Tentsioak liberatzen laguntzen du eta umorea hobetzen du.

  • Visto: 91
Argizaiola Trofeoa Argazki erakusketa

Argizaiola Trofeoa Argazki erakusketa

Gaur,urtarrilak 13, irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa aretoan Ikatza Argazkilari Elkartearen ekimenez, Euskal Herriko Argazki lehiaketetako irabazleen lanak biltzen dituen erakusketa, eta irabazle horien arteko lehiaketan saritutako lanak ere bai.

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen elkartek antolatua, Euskal Herriko lehiaketen lehiaketa dugu Argizaiola Trofeoa. Euskal Herrian egiten diren hainbat lehiaketetako (tartean Legazpi Hiria lehiaketa) lehen hiru sailkatuek jasotzen dute gonbidapena bertan parte hartzeko. Hala, gonbidapena jaso duen argazkilari bakoitzak (gehienez ere hiru gonbidapen jaso ahal ditu), 5 argazki aurkez ditzake lehiaketara, tartean sarituak izan direnak. Horien artean irabazle bat eta bi akzesit banatzen dira, eta erakusketa ibiltaria antolatzeko argazkiak ere hautatzen dira (30 gutxienez).

Argazkiak izango ditugu oraingoan ere Kultur Etxeko erakusketa aretoan, baina oraingoan sormen argazkia, argazki artistikoa izango da protagonista.

Afizionatu mailako argazkilari onenen lanak izango dira beraz ikusgai, Kultur Etxeko erakusketa aretoan, urtarrilaren 27rarte, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.

  • Visto: 26
Puntu eta gantxillo ikastaroa

Puntu eta gantxillo ikastaroa

Irule Elkarteak sustaturik, otsailaren 8an hasiko den 25 ordutako ikastaro honetarako izen ematea Kultur Etxean egin daiteke Urtarrilaren 16tik 27ra. Ikastaroa asteazkenetan egingo da, 17:30etatik 20:00etara, hala ere izena ematen dutenek beste egun eta ordutegi bat adostuko balute, aldatu daiteke.

  • Visto: 80
Obrak hasiko dira Laubide auzoko zenbaki bakoitietan

Obrak hasiko dira Laubide auzoko zenbaki bakoitietan

Laster, urbanizazio-lanak hasiko dira Laubide auzoko zenbaki bakoitiak dituzten etxeen eremuan. Hori dela eta, honako hau JAKINARAZI nahi diegu ibilgailuak erabiltzen dituzten auzokideei:

Datorren astelehenetik aurrera, hilak 16, eta LAU HILABETEZ ezingo da aparkatu aipatu eremu horretan eta obretan egongo den bidean. Halaber, ezingo da bide horretatik zirkulatu.

Epe horretan San Ignazio 37tik (bodega) Laubide 17ra doan bidetik zirkulatu beharko da txandaka. Bi noranzko zirkulazioa semaforo baten bidez erregulatuko da.

Laubide auzoa 14-16 zenbakidun atarien parean dagoen aparkalekua obrako materialak pilatzeko erabiliko da.

  • Visto: 117