Legazpiko Udaleko Bozeramaileen batzordeak, premiako prozedura bidez bildu eta gero, bere samina adierazi nahi du 1979-1983 legealdian Legazpiko Udaleko zinegotzia izan zen Julian Errasti Iturbe jaunaren heriotza dela eta. Horrezaz gain, bere dolumina adierazi nahi die familiari, lagunei eta senitartekoei.
Legazpiko Udalak eskertu egin nahi du 1979-1983 legealdian Julian Errasti jaunak Legazpiko herriaren alde egin zuen lana eta ardura horri eskaini zion dedikazioa.
Legazpin, 2017ko urtarrilaren 5ean
Visto: 82
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Urtarrilaren 6an, ostirala, goizeko 9:00etan ekingo diote urteko lehen kalejirari, eta erdiguneko kaleak zeharkatuko dituzte. Egun honetakoa kalejira berezia izaten da, aurtengoan ere ohiko kalejirak hileko azken igandean egingo baitituzte.
Visto: 128
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Izadi Zaleak Elkarteak Legazpiko egutegiko txokoak aukeratzen lagundu dio Legazpiko Udalari.
Urte berriari eman diogu hasiera eta urtearekin batera martxan jarri dugu 2017ko egutegiko hileroko lehiaketa. Aurtengorako gure udalerrian ditugun txoko zoragarrietako batzuk aukeratu ditugu eta horiek bisitatzera gonbidatzen ditugu herritar guztiak.
Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Izadi Zaleak elkarteari, 2017ko egutegia osatzen duten txokoak aukeratzen lagundu digulako.
Bertatik Bertarako saskia opari gisa
Aurten Bertatik Bertara ekimeneko produktuak sartu ditugu opari-txartelean. Hortaz, asmatzaileak 50 €ko balioa izango duen bertako produktuekin osatutako saskia edo herriko dendetan edo jatetxeetan erabili ahal izango den 50 €ko erosketa-txartela jasoko du.
Hilero arrasto edo argibide bat
Hauxe da erantzun beharreko galdera: zer da edo non dago? Eta erantzunak errazteko hil hasieran pare bat arrasto edo argibide eskainiko ditugu.
Urtarrileko arrastoa hauxe da: Artzanburuko tontorraren azpian daude eta iturri bat dago.
Erantzuna Udalaren web orrian bertan eman ahal izango da edo Herritarrentzako Arreta zerbitzu berrian.
Udalak Legazpiko txoko zoragarri horiek bisitatzera gonbidatzen ditu herritar guztiak.
18:00etan abiatuko da Bikuña Kiroldegi paretik aurtengoan ere Korosti Dantza taldeak kudeatu duen Errege Kabalgata. Bi geldiune egingo dira, lehena Laubide kalean, eta bigarrena Euskal Herria plazan, eta ez da dantzarik faltako bietan ere. Euskal Herria plazako geldiunean, kabalkadaren amaiera izango dena, jaiotza egongo da jarrita eta eskaintza ondoren, udaletxeko balkoian izango ditugu Erregeak.
Kabalgatan parte hartu nahi duten legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute eta opariak kabalgata bitartean banatzea nahi dutenek, 16:30etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte opariak Kiroldegira.
Visto: 126
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
LEGAZPIKO UDALAk, bat egiten du EUDELekin eta irmo gaitzesten ditu Istanbuleko eta Bagdadeko atentatuak.
LEGAZPIKO UDALAk gaitzespen irmoa adierazi nahi du, asteburuan Istanbulen eta Bagdaden izan diren atentatu odoltsuen aurrean, eta erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Euskadiko Udalen Elkarteak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei eta, era berean, zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea espero du.
Une latz hauetan, Legazpiko Udalak besarkada solidario bat bidaltzen die Turkiako eta Irakeko herritar guztiei.