Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Plazaolako jolas haur parkean gaztelua jarriko da

Plazaolako jolas haur parkean gaztelua jarriko da

Haurrek, gurasoek eta herritarrek bat egin dute,

Plazolako jolas haur parkean jarriko den

eredua hautatzerakoan.

 

Izan ere GAZTELUAk

puntu gehien jaso duen jolas haur-mota izan baita,

2.005 punturekin:

800 puntu haurrengandik jaso ditu,

996 gurasoengandik eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) jasotakoengandik

eta 209 udaletxeko web gunearen bidez jasotako herritarrengandik.

 

Bigarren aukera Dragoia izan da 1.340 punturekin,

Ondoren ZOO 1.142 punturekin

eta azkena, PITUFOAK 1.128 punturekin.

 

Haurren iritzia bat etorri da emandako puntuazioaren ordenarekin,

hau da, haurrek Gaztelua aukeratu dute lehendabizikoz,

bigarrenekoz Dragoia, hirugarrenekoz, Zoo eta laugarrenekoz Pitufoak.

Beraz, konklusioa moduan esan daiteke,

haurrei bakarrik galdetuta nahikoa izan zitekeela,

zer parke mota jarriko zen jakiteko.

 

Dena den, hona hemen informazio zehatzagoa:

Bigarren aukeratuena: DRAGOIA 1.340 punturekin.

Haur eta Gurasoentzat DRAGOIA 2. aukera izan da.

Web gunekoetzat, berriz PITUFOAK izan dira.

 

Hirugarren aukera: ZOO 1.142 punturekin.

Haur eta Webekoentzat ZOO 3.aukera izan da.

Gurasoentzat PITUFOAK.

 

Laugarren aukera: PITUFOAK 1.128 punturekin

Haurrentzat PITUFOAK 4.aukera izan da;

Gurasoentzat ZOO

eta Webekoentzat DRAGOIA.

 

 

Bestaldetik, parte-hartze handia egon da.

Guztira 639 bozka jaso dira.

5 eta 7 urte bitarteko 261 haurrena,

0 eta 7 urte bitarteko seme-alabak dituzten 304 gurasoena,

eta 74 herritarrena: 14 HAZren bidez

eta 60 udaleko web gunearen bidez.

 

Gaztelua jolas-mota aukeratzean

emandako arrazoiakugariak izan diren arren,

hauek dira 10 puntu baino gehiago

lortu dituzten argudioak:

 

Polita delako

93

Ziburu - Kolunpio gehien dituelako

55

Osatuena delako: tunela+sarea+txirrista

52

Gaztelua gustatzen zaielako

38

Gure adinerako delako

25

Handi eta txikientzako delako

27

Dibertigarria delako

21

Seme-alaben gustukoa delako

16

Altuena eta handiena delako

14

 

Mila esker, parte hartu duzuen guztioi!

 

Bukatzeko, udalaren helburua da

Plazaolako jolas parkea estaltzeko lanak

urtarrilaren amaieran hastea.

 

  • Visto: 100
Musika Eskolako Gabonetako Jaialdia

Musika Eskolako Gabonetako Jaialdia

Gabonak gainean ditugula,

giro ezin aparta sortuko dute

Doinua Musika eskolako ikasleek,

lehenengo lauhileko honetan

ikasi dutena eszenatoki gainean jartzeko.

Hitzordua gaur da,

abenduak 22, arratsaldeko 18.00etan

Latxartegi aretoan.

Hona hemen Gabonetako Jaialdian

eskainiko duten EGITARAUA

  • Visto: 91
Haur eta familientzako gabonetako ekintzak

Haur eta familientzako gabonetako ekintzak

Udalak berak

edo herriko elkarteen batzuen bidez,

hainbat ekintza antolatu ditu

Gabonetako egun hauetarako

haurrei eta familiei zuzenduta.

Olentzeroren errondarekin hasi

eta Erregeen kabalgara bitartean

pailazoen bi ikuskizun egongo dira Latxartegi aretoan,

Korosti Dantza taldearen jaialdia Urbeltz pilotalekuan,

Erregeentzako gutun bilketa Azokan

eta Gabonetako Haur Parkea, Urbeltz pilotalekuan eta Azokan.

Ikus ezazu egitaraua eta ondo pasa!

  • Visto: 86
Pupu eta Lore aitona Manolorekin Eta Tomaxen Abenturak Latxartegi aretoan

Pupu eta Lore aitona Manolorekin Eta Tomaxen Abenturak Latxartegi aretoan

Abenduak 27 eta 28, arratsaldeko 18.00etan.

Udalak bi ikuskizun antolatu ditu,

haurrei eta familiei zuzenduta

Gabon egun hauetarako.

Horrela, arratsalde dibertigarriak

pasatzeko aukera izango dute,

abenduaren 27an

Pupu eta Lore aitona Manolorekin,

eta abenduaren 28an,

Tomaxen abenturak pailazoekin.

Bi ikuskizunak,

arratsaldeko 18.00etan izango dira,

Latxartegi aretoan.

Sarrerak 3 eurotan

takilan bertan salgai jarriko dira,

arratsaldeko 17.00etan.

“Pupu eta Lore, Haizearen herrira” ikuskizunaren sinopsia

Pupu eta Lore poz-pozik daude,

Aitona Manolo etorri baita bisitan,

bere gitarra, kantu eta jolasekin.

Gauza oso gutxirekin,

mundua dantzan jartzeko

kapaz da aitona Manolo:

musika eta irudimen apur bat.

Zer besterik behar da, ba,

egunerokotasuna magiaz janzteko?

Ikuskizun honek

Imanol Urbietaren kantuak

ditu oinarri:

haurrek eta aitona-amonek

elkarrekin jolas egin dezaten

propio sortuak.

Horiez gain,

lehendik ere ezagunak diren

Imanolen beste kanta batzuk ere

gozatu ahal izango ditugu.

Xabier Zabalak landu,

egokitu eta jantzi ditu doinuok.

“Hiru ipuin hamaika irri” ikuskizunaren sinopsia:

Tomax eta Muxugorri,

liburutegira joango dira.

Ez dakite irakurtzen.

Horregatik ume bat aukeratuko dute,

beraiek gustuko duten ipuinak kontatzeko.

Gero, bere erara antzeztuko dute.

“Txanogorritxo”, “Lau txerritxo”,

“Hamelingo Txirulari””

barrea eragiteko erabiliko dugu.

Ondo pasatzeko.

Dibertitzeko.

Hori baita helburua.

Obrak, familiarrak dira,

gurasoak primeran pasatzen dutelako.

Sortzen direnean

ere beraietaz gogoratzen direlako.

Antzezlanetan ikuslegoa da protagonista.

Umeak ateratzen dira istorioetan parte hartzera.

Baita gurasoak ere.

Eta kantatzen dute , eta dantzatzen dute.

Pupu eta Loreren kartela

Tomaxen abenturaken kartela

  • Visto: 105
Ankara eta Berlinen atentatuak

Ankara eta Berlinen atentatuak

LEGAZPIKO UDALAK, EUDELEK egin duen deialdiarekin bat egiten du eta irmo gaitzesten ditu Ankara eta Berlineko atentatuak.

 

LEGAZPIKO UDALAK terrorismoaren basakeriaren eta indarkeria indiskriminatuaren aurkako erabateko gaitzespena agertzen du eta 5 minutuko elkarretaratze isila egitera gonbidatu nahi ditu legazpiar guztiak. Biharko egiten dugu elkarretaratze-deia, abenduak 21 (asteazkena), eguerdiko 12:00etan, Udaletxearen aurrean, biktimenekiko eta senideekikoei dolumina eta elkartasuna adierazi nahian.

 

Legazpiko Udalerritik, une latz hauetan, elkartasunezko besarkada eta hurbiltasunezko sentimendurik sakonena bidali nahi diegu eta Ankara eta Berlin .

  • Visto: 96