Urriko baserriaren izena Telleriarte auzoan dagoenERREIZABAL da. 119 erantzun zuzen jaso dira eta egindako zozketan Fernando Martinez de Albeniz izan da saritua. 50 euroko bale bat jaso du, herriko edozein dendetan gastatzeko.
Udal egutegiko abenduko hilabetean azaltzen den baserriaren izena azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.
Visto: 99
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, kulturaren kontsumoa sustatzeko, sektore kulturala indartzeko eta kultur produktuek gipuzkoarren erosketa-saskian pisu handiagoa izan dezaten laguntzeko, eraldaketa sozialari eta kulturaren demokratizazioari lagunduko diolakoan, 2016ko Kultura Bonua jarri du martxan.
Egun jasaten duen zergapetzeak behar lukeena baino eskuraezinago bilakatu du kultura, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak joera hori frenatu eta kontsumoa sustatu nahi du. Hori da Kultura Bonuen benetako helburua: gainbilketa herritarrei itzultzea, sektoreari laguntzea eta kohesio soziala bultzatzea, bonuak lurralde osoan banatuz.
Premisa horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi nahi du abenduaren 3tik aurrera eskuratu daitezkeela kultura bonuak, ohiko saltokietan, eta horretarako komunikazio ekintza hau garatuko du:
El Kolmado irekiko da Donostian.El Kolmado denda bat da, eta bertan premia biziko ondasuntzat hartzen da kultura. Hala delako.El Kolmadon produktu guztiek dute “barruan” kultura:abestien letrak, literatur kapituluak, partiturak edo zine gidoiak.
Eta bere helburua izango da Kultura Bonuen atzean dagoen filosofia transmititzea, informazio gune gisa, ez saltoki gisa.
Baina lurralde osora iritsi ahal izateko, El Kolmado ibiltaria ere sortu dugu:kamioi bat izango da, herriz herri premia biziko gaiak saltzen ibiltzen ziren horietakoa bezalakoa.
Kolmado ibiltari hori Gipuzkoa osoan zehar ibiliko da, bere kultur eskaintza "berezia" herri guztietara eramanez.Horrela, Kultura Bonuaren eta bere helburuaren berri emango die gipuzkoar guztiei.
Abenduaren 16an, ostirala, Legazpiko Euskal Herria plazan egongo da Kolmado Ibiltaria, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Visto: 93
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Hori dela eta, Aisialdiko Begirale ikastaroa egina baduzu
eta Begiraleen lan poltsan izena emateko interesa baduzu,
jar zaitez harremanetan
Aupa Kultur Lanak enpresarekin,
zure curriculuma,
honako e-postara bidaliz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Visto: 90
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Kafe-kapsulen hondakinak berrerabili dituzte Herritarrentzako Arreta Zerbitzu berriko sarreran ikus daitekeen Gabonetako zuhaitza egiteko.
Garaguneko erabiltzaileek kafe-kapsulen hondakinak berrerabiltzea pentsatu dute Gabonetako zuhaitz ederra egiteko. Hondakinak berrerabiltzearen gaineko irakasgai bikaina ematen digute urtero eta gure etxeetan sortzen ditugun hondakinekin zer egin daitekeen erakutsi digute beste behin ere.
Garaguneko erabiltzaileen ekimen berri hau joan den abuztuan hasi zen gauzatzen, herritarrei dei egin zietenean kafe-kapsulen hondakinak gorde eta biltzeko. Haien asmoa Gabonetako zuhaitz bat egiteko adina kapsula jasotzea zen eta legazpiarren laguntzarekin asmo zena egi bihurtu dute.
Herritarren erantzuna ezin hobea izan da eta Gabonetako zuhaitz bat baino gehiago egiteko adina kapsula jaso dituzte; beraz, lanean jarraituko dute eta Gabonetako zuhaitz gehiago egingo dituzte.
Gabonetako zuhaitza egiteko, lehenbizi kapsula guztiak banan-banan garbitu behar izan dituzte eta ondoren lehortu. Hori egin eta gero, kartoizko oinarriak erabili dituzte horien gainean kapsulak itsasten joateko. Azkenik, kartoizko oinarri bakoitza bata bestearen gainean jarri dute, Gabonetako zuhaitz koloretsu eta ikusgarria sortuz.
Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Garaguneko erabiltzaileei, aurten ere harritu egin baikaituzte haien Gabonetako diseinu jasangarri eta ederrekin.