Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Uztalai, marrazketa eta kirol jardueretan izena emateko epea maiatzaren 5ean irekiko da

Uztalai, marrazketa eta kirol jardueretan izena emateko epea maiatzaren 5ean irekiko da

Ohi bezala, Legazpiko Udalak aisialdiko hainbat jarduera eskainiko ditu udan eta aurten aurreratu egin du horien berri ematea, familiei jarduera horien planifikazioan laguntzeko asmoz. Hala ere, jarduera horietan izena emateko epea ez da Santikutz jaiak igaro arte irekiko.

Maiatzaren 5ean irekiko da Uztalai, udaleku irekietan, marrazketa ikastaroan eta udako kirol jardueretan izena emateko epea. Udaleku irekietan izena emateko epea, maiatzaren 18ra arte izango da eta beste bietan, maiatzaren 30ra arte.

Legazpiko udaleko zerbitzu ezberdinek (edota hauekin lankidetzan) udan eskainiko dituzten ikastaroen eskaintza osoa biltzen duen liburuxka udaleko webgunean zintzilikatu da eta familiek ikastetxeetako online plataformen bidez jasoko dute. Hala ere, Kiroldegian, Kultur etxean eta udaletxean ere eskuragarri egongo da.

Ikusi 2025eko liburuxka

  • Visto: 105
Herri Danborradako lehen entsegua apirilaren 8an, 20:00etan Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan

Herri Danborradako lehen entsegua apirilaren 8an, 20:00etan Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan

Maiatzaren 2an, Santikutz bezperan egingo den Herri Danborradako entseguak honako egun hauetan finkatu dira: apirilak 8,11,15, 22 eta 25, arratsaldeko 20:00etan Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan.

Azken honetan gainera, entsegu egunetan izena emateko aukera egongo da.

Entsegu orokorra Legazpi Musika Bandarekin: apirilak 29, asteartea izango da, 21:00etan Domingo Agirre Ikastetxeko Kantxa estalian.

  • Visto: 198
“Oso ondo…berriro!” dokumentalaren aurkezpen ekitaldi irekia apirilaren 4an, ostirala, 12:00etan Kultur Etxean

“Oso ondo…berriro!” dokumentalaren aurkezpen ekitaldi irekia apirilaren 4an, ostirala, 12:00etan Kultur Etxean

Apirilaren 4an, ostirala, egingo da dokumentalaren estreinaldia, eta bi saio eskainiko dira, biak doakoak, 19:00etan (sarrerak agortuta) eta 22:00etan (sarrera gutxi batzuk geratzen dira), Legazpiko Latxartegi Aretoan.

Aurretik ordea, eguerdiko 12:00etan, estreinaldiaren aurkezpen ekitaldi irekia egingo dute Kultur Etxeko Areto nagusian. Parte hartuko dute:

  • Asier Iriondo, dokumentaleko gidoilaria.
  • Egoitz Legorburu, muntaia eta postprodukzioaz arduratu da.
  • Iñaki Gereñu, Igora Filmsesko kidea. Grabaketa lanez arduratu da.
  • Miryam Galilea, Legazpiko Udaleko kultura zinegotzia.
  • Amaia Jimenez, Sustraiak dantza taldeko kidea eta gidoilaria.

TRAILERRA HEMEN IKUSI:

  • Visto: 125
Latxartegi parkearen ingurua biziberritzeko parte-hartze prozesuaren emaitza eskuragarri jarri da udaleko web orrian

Latxartegi parkearen ingurua biziberritzeko parte-hartze prozesuaren emaitza eskuragarri jarri da udaleko web orrian

Herriarentzat hain garrantzitsua den eremuaren etorkizuneko diseinuaren oinarriak finkatu dituzte legazpiarrek elkarrekin.

2024ko irailean ekin zion parte-hartze prozesuari Legazpiko Udalak Juntura Kooperatibako kideekin aholkularitzarekin. Prozesu horrek hainbat fase izan ditu eta bere baitan hausnarketa zein iritzi-truke aberasgarriak jaso dira.

Horren guztiaren ondorioa den diseinua bost panel grafikotan laburbildu da. Diseinu hori ez da behin betikoa eta 2025 urtean zehar idatziko den proiektuan eralda daiteke, betiere adostutako oinarriak kontuan izanda.

Hitz gutxitan, etorkizunean Legazpi erdialdeko eremu zabal hori herritarren erabilerarako moldatu nahi da, hainbat belaunaldietako pertsonen topaleku izan dadin, modu seguru eta irisgarrian. Horrez gain, auzo-berokuntza sistema jar daitekeen aztertuko da eta ingurumen irizpideak txertatuko dira proiektuan.

Mila esker prozesuan lagun izan ditugun guztioi. Ziur gaude ahalegin guzti horren emaitza Latxartegi inguru bizia izango dela. Eskerrik asko!

AURKEZPEN PANELAK

1. OIN ESKEMATIKOAK

2. INGURUAREN OIN PLANOA

3. FLUXUEN OIN PLANOA

4. PLAZAREN OIN PLANOA

5. OIN ESKEMATIKOAK II

  • Visto: 165
GHT (Great Himalaya Trail), Nepal ekialdetik Mendebaldera zeharkatuz ikus-entzunezkoa, apirilak 10, 19:00etan Kultur Etxean

GHT (Great Himalaya Trail), Nepal ekialdetik Mendebaldera zeharkatuz ikus-entzunezkoa, apirilak 10, 19:00etan Kultur Etxean

Emanaldia, ekialdetik mendebaldera, oinez, Nepal zeharkatzen duen ibilaldiari buruzkoa da. Egilea: Koke Lasa.

Ekialdean, Phalut-en (Nepal - Sikkim muga) hasi eta Hilsan (Nepal - Tibet Muga) Nepaleko mendebaldeko azken herrian bukatuz. Zeharkaldi honi GHT (Great Himalaya Trail) deitzen zaio.

1600 Kilometroko ibilaldia egin ditugu Nepaleko Himalaya zeharkatzen dituen bi bideak: Goiko bidea eta bide Kulturala uztartuz, herrietatik pasatuz edota 5000 metrotik gorako lepoak zeharkatuz guzti horrek dakartzan bizipenez gozatuz.

Ondorengo loturan duzue aurrerapen txiki bat.

  • Visto: 161