Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina: “Saldu eta erosi euskaraz”

Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina: “Saldu eta erosi euskaraz”

Aurtengo kanpainan dendariak eta bezeroak elkarrekin argazkia atera beharko dute (SELFIE), txartela eskuetan dutela. Dendariak “nik euskaraz saltzen dizut” eta bezeroak “nik euskaraz erosten dizut” mezua erakutsiko dute txartelean.

Kanpainaren berri emateko prentsaurrekoa eskaini zen atzo Urretxuko kultur etxean. Bertan egon ziren Koldo Olabide Urola Garaia mankomunitateko lehendakaria, Urretxuko eta Zumarragako zinegotzi-ordezkariak eta Zintzomintzo eta Zingizango euskara elkarteetako ordezkariak.

Modu berean, iragarki bat egin da hiru herritako dendari eta bezeroekin. Iragarkia UTBn ikusi ahal izango da eta horrezaz gain ikusgai egongo da www.zingizango.eus helbidean.

Kanpainaren berri emanez bisitak egiten ari gara hiru herrietako dendetara argazkian erakutsi behar den txartela banatzen. Norbaitek jaso ez badu eta parte hartzeko interesa badu, hiru udaletxetako euskara zerbitzuetan eskura dezake txartela edo helbide honetatik jaitsi eta inprimatu dezake:

Hona hemen iragarkia kanpainaren azalpenekin

  • Visto: 340
Hobariak familia ugarientzat

Hobariak familia ugarientzat

Legazpiko Udalak % 50eko hobaria onartu du ibilgailuen gaineko zergaren tasan

 

Datorren urtean aplikatuko da eta 2017an ondasun higiezinen gaineko zergarako hobaria eskatuta duten familia ugariek ez dute espresuki hobari berri hau eskatu behar. Udalak automatikoki aplikatuko die. Familiak ibilgailu bat baino gehiago baldin badu, tasa handiena ordaintzen duen ibilgailuari aplikatuko zaio hobaria.
Ordenantza fiskalak aldatzeko erabaki berean, bestalde, % 10 eta % 15 bitarteko murrizketa onartu zen hiri izaerako lurzoruen balioen gehikuntzaren gaineko zergan, hau da, Gainbalioa izenarekin ezagutzen den zergan.
 

  • Visto: 102
San Nikolas Erronda, abenduaren 5ean, astelehena, arratsaldeko 5:30etatik aurrera

San Nikolas Erronda, abenduaren 5ean, astelehena, arratsaldeko 5:30etatik aurrera

Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau, abenduaren 5ean, astelehena,  egingo da. Ohi bezala herriko ikastetxeetako gaztetxoak izango dira protagonista, Doinua Musika Eskolako musikariekin batera, eta aurtengoan Iker Zeberio, Olazabal Institutoko ikasleak hartuko du San Nikolasen papera jokatzearen ardura.

Ibilbidea:Laubide Kalea, Bodega Riojana(garai batekoa), Muruko garajeak, San Inazioko aldapa behera, Santikutz Egoitza, Santikutz Kalea, Latxartegi Parkea, Patrizio Etxeberria kalea, Nafarroa kalea, Plazaola kalea, Euskal Herria plaza(Udaletxearen atzealdea).Errondaren amaieran Txokolatea banatuko zaie parte hartzaileei.

Eguraldi txarra balitz, ekitaldi osoa Azokan egingo litzateke.

Hona errondako geldiuneetan abestuko dituztenak:

SAN NIKOLAS

Nikolas Deuna ospean
gabiltaza pozez betean
ohitura hala delarik
aterik ate eskean

 

Gazte gaztetandik
zoli maitatua
lur zabalarentzat pakea
gure obispo santua
santua eta gorestua

Oin arinka goaz
Kriskitina joaz
pozak bezain lotsaz
santuaren ondraz
bai esan, ez esan
sartu gaitzala kalizan

 

Diruz urri gabiltza

ez daukagu deus
zuen zain gauzkazue
jaun andreaok. EUP!


SAN NIKOLAS SANTUA

San Nikolas santua
Udalaitzen sortua
Anboto madarikatua.

 

San Nikolas koronado
Artzobispo Mari Andres
egizu egizu piloa.

A la una noche y día
etxekoandra nobila
egizu egizu piloa.

 

SAN NIKOLAS TRISKILITRAS
DAMELA DAMELA GAZTAINA
NO QUIERO MAS.

URTE BERRI BERRI

Urte berri berri
txerri belarri
otarra bete gaztaina
gainean lukaina bi

 

San Nikolas coronado
confesor es muy ondrado
ale, ale, alegría
todo el mundo alabaría

 

Aquí estamos cuatro
cantaremos dos
una limosnita
por amor de Dios

Aingeruak gara
zerutik gatoz
poltsa badegu baina
eskean gatoz

 

San Nikolas coronero
confesero mari andres
alarguna donzella
cantaremos alegría
bost etxetan sei ate
zazpi etxetan su ote.

 

Aingeruak gara,
zerutik jeitsi gara
una limosnita por amor de Dios

DAUKANAK

Daukanak ez daukanari
nik ez daukat eta niri
Trapalatan bat

Gorostiagan bi,
har itzazu gaztainak
San Nikolasgandik.

Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?

Bi ohitura nahasten dira gure ospakizun honetan:

  • San Nikolas Asian kokatua dagoen Myrako gotzaia zen eta bere inguruan sortutako kondaira baten arabera (ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei urrezko poltsa bana utzi zien leihoan). Gabon aurretik umeei opariak banatzen dien pertsonai herrikoia bilakatu da (Santa Klaus, Papa Noel).
  • Ikasleen artean gotzaia izendatzearen ohitura, Europan Erdi Aroan ospatzen ziren “zoroen festetatik” dator. Hau da San Nikolas errondan abesten den letraren zentzugabekeria eta euskara – erdara nahasketaren arrazoia.
  • Visto: 223
Etxeko Ura Kalitatea bai, aztarnarik ez

Etxeko Ura Kalitatea bai, aztarnarik ez

Europako hondakinen murrizketa astea dela eta  (azaroak 19- 27) Urola Garaian Etxeko Ura kanpaina indartzeko komunikazio kanpaina egin da, Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko jatetxe eta tabernatan bezeroek iturriko ura kontsumitzeko ohitura bereganatu dezaten.

 

ETXEKO URA kanpainak Gipuzkoako jatetxeetan beirazko ur pitxarren erabilera zabaltzea du helburu, plastikozko ur botilek sortzen duten inpaktua gutxituz.

Ekimen honek helburu hirukoitza du: uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea.

ETXEKO URAekimenaren asmoa Gipuzkoako iturriko uraren kalitatea balioan jartzea  da eta horretarako, jatetxeetan beirazko ur pitxar berrerabilgarriak erabiltzen dituzte bezeroa mahaira iritsitakoan ura mahaian izan dezaten, hala eskatu beharrik gabe.

Etxeko Ura martxan jarri duten Legazpiko establezimenduak hurrengoak dira:

Bestetik herritarrei orain arte parte hartzen ari diren establezimendu hauen konpromisoaren berri emateko kalean tamaina handi eta txikiko kartelak ikusgai daude:

  • Aitxuri jatetxea
  • Katilu taberna
  • Hogei taberna
  • Ibai-Ondo taberna
  • Mirandaola jatetxea
  • Elizondo
  • Goiherri jatetxea
  • Goiko Izarra “El Gallego”

ETXEKO URA kanpaina zenbakitan

ETXEKO URA ekimena 2013an abian jarri zenetik, kanpainak oso harrera ona izan du osatalarien artean. Guztira,465 jatetxek eta tabernek bat egin dute Etxeko Ura kanpainarekin. Urola Garaian lehen 11 parte hartzaileetatik 2015ean 25 izatera iritsi ondoren orain 2016ean 35 parte hartzaile dira, orain arte establezimendu parte hartzaileak emaitza onak jaso dituztenaren seinale.

Etxeko Ura kanpainari esker, plastikozko 80.000 botila aurrezten ari da hilean.

  • Visto: 85