Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Asiako liztorren habiak Agirre-Etxeberri parkean eta San Juan auzoa 6an

Asiako liztorren habiak Agirre-Etxeberri parkean eta San Juan auzoa 6an

Agirre-Etxeberri parkean eta San Juan auzoa 6an Asiako liztorren habiak daudela antzeman da eta horren berri eman zaio SOS Deiak zerbitzuari. Horren aurrean zera jakinarazi nahi dugu:

Habiak kentzeko edo bertako jarduera neutralizatzeko ardura duten Aldundiko zerbitzuek adierazi dutenez, bi habiak hutsik daudela eta, beraz, ez dago inolako arriskurik herritarrentzako.

Gogoan izan garai honetarako –gehienetan behintzat−, hau da, hotza hasten denerako liztorrek alde egiten dutela habietatik eta ez dira martxora arte itzultzen. Baina, hori bai, liztorrak ez dira aurreko urtekohabi berera bueltatzen, berriak egiten dituzte.

Edozein argibidetarako, Udaltzaingoaren telefono-zenbakira dei dezakezue: 943109662

  • Visto: 88
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako kontzentrazioa

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako kontzentrazioa

Azaroak 25, ostirala, 19.00etan, Euskal Herria Plazan

Urola Garaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Arloak,

Legazpiko udalaren babesarekin,

kontzentrazio bat egingo du

datorren ostiralean, azaroaren 25ean,

arratsaldeko 7retan, Euskal Herria plazan,

“Indarkeria matxistarik gabe bizitzeko eskubidea dugu”lelopean.

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako

aktuazioen artean kokatzen da honako ekintza hau.

Hona hemen azaroaren 25eko adierazpen instituzionala,

“Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna” dela eta,

Legazpiko udaleko Bozeramaileen batzordeak

gaur onartu duena.

Deklarazio instituzionala

Kartela

  • Visto: 111
Haur eta Nerabe guztiek dituzte eskubideak

Haur eta Nerabe guztiek dituzte eskubideak

Igandean, Azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna izan zenez,

harekin bat egin nahi dugu,

eta Nazio Batuek onartutako

Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEH) dioen moduan,

adierazi eta agerian jarri nahi dugu eskubideak dituzten pertsonak direla.

Gipuzkoako Haurrentzako eta Nerabeentzako Zerbitzuen sarea osatzen dugunok,zinez uste dugu haurrek eta nerabeek aisialdirako, jolaserako

eta ekintza kulturaletan eta artistikoetan parte hartzeko eskubidea dutela,

eta hori bermatzeko lan egiten dugu.

Baina badituzte oinarrizkoagoak diren beste eskubide batzuk ere;

eta egun berezi honetan, gogora ekarri eta beraientzat aldarrikatzen ditugu:

-       Diskriminaziorik eza:haur eta nerabe guztiek eskubide berdinak dituzte.

-       Haurren eta nerabeen interes gorena: haurrengan eta nerabeengan eragina izan dezakeen edozein erabakik, legek edo politikak kontuan izan behar du beraientzat onena zer den.

-       Bizitzeko, biziraupenerako eta garapenerako eskubidea dute: haur eta nerabe guztiek eskubidea dute bizitzeko eta garapen egokia izateko.

-       Parte hartzea: adingabekoek eskubidea dute beraiengan eragina izan dezakeen edozein gairen inguruan kontsultatuak izateko eta beraien iritziak kontuan hartuak izateko.

Urte hauetan guztietan lorpenak handiak izan arren,

adingabeen eskubideak betetzeari dagokionez,

oraindik erronka asko eta handiak ditugu guztiok;

badugu zeregina.

Hona hemen Hitzarmenak bere artikuluetan biltzen dituen eskubide guztiak:

GAZTEMATIKA. Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmena

UNICEF. Haurren eta Nerabeen eskubideen inguruko hitzarmena

IPUINAK. Haurren eskubideei inguruko jolas eta ipuinak

Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen mapa

Haurren kartela

Nerabeen kartela

  • Visto: 112
50 urte Legazpi euskalduntzen

50 urte Legazpi euskalduntzen

Izen horrekin erakusketa antolatu dute Udalak, herriko ikastetxeek, Udal Euskaltegiak, bertso eskolak eta ZingiZangok elkarlanean.

Azaroaren 28tik abenduaren 2ra egongo da ikusgai Kultur etxean eta aste horretako ekintzen artean euskara eskola irekia asteazkenean eta bertso eskola irekia ostiralean izango ditugu.  Asteari amaiera emateko abenduaren 3an kafe-solasaldia antolatu da eta, bertara, Itziar Ituño aktorea etorriko da. Azaroaren 28a baino lehen, izena eman behar da euskaltegian, bertan parte hartzeko. 

 

Aste osoko egitaraua

Kafe-solasaldian, euskara erabiltzeko ohitura dutenak eta ez dutenak euskaraz hizketan jarriko dira eguneroko gaiei buruz (telebista, oporrak...). Abenduaren 3an, 17:00etan izango da hori. Ordubete inguru iraungo du eta, ondoren, Itziar Ituñoren esperientzia entzungo dute. Itziar duela hogei urte euskaldundu zen eta, gaur egun, lanik gehienak euskaraz egiten ditu. Ezaguna da Goenkalen ertzain-buruaren papera egin zuelako edo Loreak filmean parte hartu zuelako, besteak beste.

Kafe-solasaldian parte hartzeko izena eman beharko da, azaroaren 28a baino lehen euskaltegian. Deitu (943731167) edo idatzi (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) bertara.

  • Visto: 81