Azaroan Musika aurrera doa eta asteburu hau izango dugu inondik ere indartsuena, Santa Zezilia egunaren inguruan biltzen baitira, musikarien zaindariaren eguna ospatzeko, herriko taldeek egiten dituzten musika saioak. Aurrekari moduan, “Elektra” operaren 1.zatia eskainiko da azaroaren 16an (2. zatia azaroaren 23an izango da), eta Bertsolari Jaialdia izango da azaroaren 18an, ostirala, 22:30ean Latxartegi Aretoan.
Azaroaren 19an, larunbata, 19:00etan parrokian izango den kontzertuarekin jarraituko dugu. Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda. Eta ohi denez, laguntzaile bereziak izango dituzte hainbat piezetan.
Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuena herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez. Hona prestatu duten egitaraua:
Goiz Deia Txistulari Taldea.:
1. EDURNE - Fandango eta arin-arina (Alejandro Olazaran Salanueva)
Igandean berriz, Azaroaren 20an, 19:00etan, eta oraingoan ere Legazpiko Parrokian, Gerardo Rifonek (Donostiako San Ignazio Elizako organo.joleak) Organo kontzertua eskainiko du. Azkenik, Doinua Musika eskolako ikasleen kalejira izango ditugu asteartean, azaroaren 22an, zaindariaren egunean hain zuzen ere.
Visto: 128
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Legazpiko Udalak bitarteko funtzionario bat kontratatuko du informatika zerbitzuan dagoen lan-pilaketari aurre egiteko.
Kontratazioaren iraupena: 6 hilabete, gehienez.
Lanpostuaren baldintzak:
· 3. HE, derrigorrezkoa.
· Informatikan lizentziatura, grado edo baliokidea.
· Informatikari lanetan egiaztatutako esperientzia baloratuko da.
Ordutegia: 9:00etatik 16:16era.
Egitekoak:
- Udal baliabide guztiak lotuko dituen informatika-sarea diseinatzea, ezartzea eta mantentzea.
- Informatikarekin eta komunikazioekin zerikusia duten udaletxeko eta udal erakundeetako hardwarea, softwarea eta hainbat baliabide planifikatzea, erostea eta ezartzea edo ezarpenean laguntzea.
- Erabiltzaileen ekipoetan edo zerbitzarietan ezarritako hardwarea eta softwarea mantentzea eta eguneratzea; baita baliabide desberdinak mantentzea eta eguneratzea ere (inprimagailuak, fotokopiagailuak, plotterrak,…)
- Softwarearen eta hardwarearen baliabideen erabileran erabiltzaileek egingo dituzten argibide-eskaerak erantzutea.
- Erabiltzaileak trebatzea erabili behar dituzten aplikazioak behar bezala erabil ditzaten.
- Galerak edo kalteak sortuz gero, segurtasun-kopiak eta berreskuratzeak egitea.
- Konplexutasunak aintzat hartuta eta bere nagusiarekin adostuta, aplikazio berriak aztertzea eta programatzea, kanpoko laguntzarekin edo gabe,
- Prozesuen formalizazioaren, sinplifikazioaren eta informatizazioaren eraginkortasunaren ardura izango du, haiek praktikara eramaten dutenen laguntzarekin.
- Gaur egun martxan dauden programetan sar daitezkeen hobekuntzak aztertzea eta programatzea.
Soldata: Udalhitzeko 13. maila.
Eskaerak aurkeztea: Interesatuta dauden pertsonek Lanbidek kudeatuko duen eskaintzan eman behar dute izena.