Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Kursaal-ean ospatuko den nazioarteko gaztaren jaialdirako autobusa

Kursaal-ean ospatuko den nazioarteko gaztaren jaialdirako autobusa

Udaletxeak jaialdira joateko autobus bat antolatu du. Legazpitik 10:30tan irtengo da eta itzulera 18:30 izango da Donostian.

 

Euskadi-Basque Country International Cheese Festival 2016ko azaroaren 16, 17 eta 18an Donostian ospatuko den gaztaren inguruko jaialdia da, aurten hirian ospatuko den ekitaldi gastronomikorik garrantzitsuena

Artzai Gazta elkarteaburu duelarik, Idiazabal Jatorri Izendapena, Eusko Jaurlaritza eta Espainiar Gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Basque Culinary Centre unibertsitatea eta Donostiako Udalak emandako laguntza berebizikoa izan da maila honetako jaialdi bat antolatu ahal izateko.

Jaialdia Donositan ospatuko da, Kursaal jauregian.

Autobusa doakoa izango da y jaialdirako sarrera udaletxean erosi ahalko da. Sarrera 12€takoa da eta 6 gazta dastatzeko aukera ematen du.

Autobus zerbitzua erabili nahi duena udaletxean eman beharko du izena, Herritarren Arreta Zerbitzuan.

  • Visto: 141
Arantzazu auzoan, gutxienez 10 ibilgailuren atzerako ispiluak puskatu dituzte nahita

Arantzazu auzoan, gutxienez 10 ibilgailuren atzerako ispiluak puskatu dituzte nahita

Azaroaren 6ko goizaldean, Arantzazu auzoan, gutxienez 10 ibilgailuren atzerako ispiluak puskatu dituzte nahita.

 

Ekintza bandalikoa izan da eta horrek alarma eta segurtasunik eza sor dezakeenez, honen bidez ESKARI batekin gatoz.

 

Horrela, auzo-lagunei laguntza eskatu nahi diegu eta horrelako ekintzak  gertatzen diren momentuan ikusten baldin badituzte, berehala Ertzaintzara, 943 53 47 60 telefono-zenbakira, dei dezatela erregutzen diegu edo geroago Udaltzaingoari jakinaraz diezaiotela.

  • Visto: 136
Azaroak 10, Memoriaren Eguna

Azaroak 10, Memoriaren Eguna

Legazpiko Udalak 5 minutuko elkarretaratzea deitu du udaletxearen aurrean Memoriaren Eguna oroitzeko.

Azaroaren 7an, astelehenean, Bozeramaileen batzordea udaletxean elkartu ondoren, Udal Korporazioak Memoriaren Eguna oroitzea erabaki du. Horretarako dei egiten die herritar guztiei datorren azaroaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan egingo den 5 minutuko elkarretaratzean parte hartzera. Bertan izango dira, halaber, udal ordezkariak.

Bozeramaileen Batzordeak herritar eta gure herriko gizarte-erakundeetako ordezkari guztiak gonbidatzen ditu aipatu elkarretaratzean parte hartzera.

Honi erantsita doakizue Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adostu duen adierazpen instituzionala.

Adierazpen instituzionala

  • Visto: 98