Astebetean, Urtatza auzoan, Domingo Agirre eskolaren parean, beherantz doan errepidean dagoen sakangunetik lau pieza kendu dira nahita.
Elementu horiek zonalde horretan dagoen trafikoaren abiadura mugatzeko eta, beraz, bide-segurtasuna bermatzeko dira. Beraz, ekintza horiek zigor kodean jasotako delituak izan daitezke.
Horregatik, zera ESKATZEN DUGU:
Bertako auzokideen laguntza. Horrela, benetan eskertuko dugu norbaitek elementu horiek nola kendu diren ikusi badu, horren berri udaltzaingoaren bulegoan ematea.
Visto: 79
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Azaroaren 2tik aurrera eta azaroaren 11ra arte, aukeratu diren 11 inbertsio-proiektuetatik 2 hautatu ahal daitezke boto bidez.
Aurkeztutako 97 proposamen aztertu ondoren, horietatik proiektu asko aurreikusitako 50.000 € baino kostu txikiagokoak direla ikusi dugu. Horregatik, 17 proiektu-proposamen aukeratu dira orain herritarrek bozkatuko dituzten 11 proiektu definitzeko.
Aurkeztu diren gainerako proiektuetatik: 4 gauzatzea aurreikusita dago, 36 egingo diren proiektuak dira baina ez parte hartze bidezko aurrekontu gisa eta 34 baztertu egin dira arrazoi desberdinengatik, hala nola, ezarritako 50.000 €ko muga gainditzen dituzten proiektuak direlako edo konponbide zaila duten proiektuak direlako edo lege-zailtasunak dituztelako,….
Botoa emateko, 11 inbertsio-proiektuen zerrendarekin osatu den inprimakia erabiliko da. Pertsona bakoitzak proiektu horietatik 2 aukeratu ahal izango ditu: 1 zenbakiarekin lehenetsitako proiektua adieraziko da eta 2 zenbakiarekin bigarren aukera adieraziko da. 1 zenbakiarekin markatutako proiektuak 2 puntu jasoko ditu eta 2 zenbakiarekin markatutakoak puntu bakarra jasoko du.
Parte hartuko duten pertsona guztien artean Legazpiko denda batean erabiliko den 50 €ko erosketa-txartel bat zozketatuko da.
Hemendik, legazpiar guztiak animatu nahi ditugu 2 proposamen aukeratzera eta 2017ko aurrekontuen 300.000 € zertan erabiliko diren erabakitzera. EMAN BOTOA!
Hona Sal eta Eros irrati-nobelatxoaren laugarren atala. Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpainaren barruan, minutu eta erdi inguruko zortzi atal izango dira
Azaroaren 3an, osteguna, 18:30ean Kultur Etxeko ikastaro gelan izango da horretarako bilera.
Ekitaldi honek azken urteetan izan duen gainbehera nabarmena izan da, baina iazkoak argi gorri guztiak piztu arazi zituen. Guztien ahotan zegoen zerbait egin beharra, eta hori dela eta Azaroaren 3an egingo den Kultura eta Jaiak Arloko bilerako lehen gaia izango da. Eragile, parte-hartzaile eta interesa duten herritar guztiei dei egiten diegu, guztion artean gaia ahalik eta egokien bideratu ahal izateko. Zuen proposamenen zain gaituzue.
Visto: 108
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Bihar, urriak 29tik aurrera, eta martxoaren 26ra arte, neguko ordutegiarekin hasiko da Junetorri autobus-zerbitzua. Horrela, asteburu eta jaiegunetan autobus zerbitzua egongo da 17:00etatik 21:17ra.
Beste aldetik, datorren azaroak 1, Santu guztietako eguna, goizez ere zerbitzua egongo da: 10:30 etatik-14:30etara.