Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpi klima 2030 estrategiaren analisi fasea amaitu berri du Legazpiko udalak

Legazpi klima 2030 estrategiaren analisi fasea amaitu berri du Legazpiko udalak

  • Analisiaren emaitzak dokumentu labur batean bildu ditu. 
  • Ikerketa gauzatzeko herritarren parte hartzea ezinbestekoa izan da.

Legazpiko Udalak bukatu berri du Legazpi Klima 2030 lehen fasea. Fase honetan jasangarritasunarekin eta klima-aldaketarekin zerikusia duten politika eta jarduera guztien analisia egin da, besteak beste, aireren kalitatea, ura, mugikortasuna, hondakinak, energia, osasuna, kontsumoa edo bioaniztasuna aztertu dira.

 

Udalak, berriki, pauso esanguratsu bat eman du nazioarteko Compact of Mayors ekimenaren agiria sinatuz eta klima-aldaketa arintzea eta aldaketara egokitzearen konpromisoa hartuz. Azken hilabeteotan egindako analisia testuinguru honetan kokatzen da. 

 

Ikerketa aurrera eraman ahal izateko hainbat ekintza burutu ditu Udalak, izan ere, politikari eta teknikariei aurkezpenak egin zaizkie, herritarrei zuzendutako galdetegia diseinatu da hainbat gaien inguruan euren iritzia jaso ahal izateko eta A21 foroak ere parte hartu du prozesuan.

 

Koldobike Olabide, Legazpiko alkateak, emaitzen zenbait alderdi azpimarratu nahi izan ditu “Analisi honek herriko indargune eta ahuleziak ikusteko balio izan digu . Hortik abiatuta hainbat ekintza planifikatzen ari gara”.

 

Agiria hemen kontsultatu dezakezu. Egokien iruditzen  zaizun bertsioa aukeratu:

Hurrengo urratsa: ekintza plana

 

Datozen hilabeteotan udalerriaren jasangarritasun maila handitzen eta bere emisioak eta urrakortasuna murrizteko ekintza plana diseinatuko da. Fase honetan ere herritarren partaidetza bilatuko da Udaleko webgunearen bitartez.

Horretarako galdetegi bat betetzeko aukera egongo da, bai web orrian eta bai udaletxean eta Gizarte Zentroan laster jarriko diren kutxetan.

  • Visto: 75
Bide mozketa Telleriarten

Bide mozketa Telleriarten

Datorren astelehenean, hilak 24, goizeko 8:00etatik eguardiko 14:00 arte, Telleriarteko plazako sarreran dauden, arketak konponduko  dira.

Arrazoi horregatik, puntu horretan, bidea MOZTU egingo da. Trafikoarentzat irtenbidea, goiko bidea erabiltzea izango da.

Barkatu sor daitezkeen eragozpenengatik.

  • Visto: 86
Legazpiko Udalak indartu egin du eskualdeko Enplegu-plana, 5 kontratazio berri eginez

Legazpiko Udalak indartu egin du eskualdeko Enplegu-plana, 5 kontratazio berri eginez

Bost dira egindako kontratazioak: Lanbidek diruz lagunduta 6 hilabeterako igeltsero 1 hasi da lanean eta beste 3 igeltsero eta administrari 1 kontratatu dira urte bukaera arte.

Lanbidek bultzatuta, 2016ko ekitaldian enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako onartu diren diru-laguntzekin lanaldi osoko dedikazioarekin 6 hilabetez espazio publikoak eraberritzen lan egingo duen langilea kontratatu da.

Horrezaz gain, Legazpiko Udalak indartu egin du Enplegu-plan hori eta urte amaiera arte beste lau pertsona kontratatuko ditu lanaldi osoko dedikazioarekin: 3 igeltsero eta administrari 1.

4 kontratazio berri horiek egiteko ez da diru-laguntzarik jaso Lanbidetik. Kontratu horiek udal aurrekontuetatik ordainduko dira.

  • Visto: 95
Aldaketa klimatikoaren inguruko hitzaldia urriaren 25ean

Aldaketa klimatikoaren inguruko hitzaldia urriaren 25ean

EMALEA:Basque Centre for Climate Change (BC3)

                Maria Jose Sanz, BC3ko Zuzendari Zientifikoa

    (http://www.bc3research.org/eu/marijose_sanz.html)

HELBURUAK:

  • Klima Aldaketaren errealitateaz hausnarketa egitea.
  • Klima Aldaketari aurre egin eta egokitzeko neurriak zehaztea.

Nori zuzenduta:      

Urola Garaia eta Debagoienako ikastetxeetan EA21 proiektuan diharduten irakasleei, interesa duten beste irakasleei, gurasoei, udaletako ordezkari zein teknikoei, herritarrei…

DATA:urriak 25

ORDUTEGIA: 17:00-18:30

TOKIA: Legazpiko Kultur Etxea

HIZKUNTZA:Gaztelera

  • Visto: 258
Asteburua musikaz blai

Asteburua musikaz blai

Urriaren 22an, larunbata, 20:00etan Errondailen Topaketa izango da eta Urriaren 23an, igandea,13:00etan Legazpi Musika Bandak Udazken kontzertua eskainiko du.

Latxartegi Aretoan izango dira bi ekitaldiak eta sarrera librea izango da aretoko tokiak bete arte.

Errondailen Topaketa Alaitasuna errondailak sustaturik dator eta beraiez gain Al Sejo (Castro Urdiales) eta Trasteando (Altsasu) taldeek eskainiko dute kontzertua.

Legazpi Musika Bandak berriz Udazken kontzertua eskainiko du Jesus Castillejoren zuzendaritzapean, eta honako egitaraua eskainiko dute:

Ayamonte..........................J.A.Jimenez

        Pasodoblea

Zalamea la Real.................Abel Moreno

        Pasodoblea

Nerva..................................M.Rojas

         Pasodoblea

Marcha Eslava.................P.I Tchaikovski

          Op.31

ABBA Gold........................arr: R. Sebregts

           Aukeraketa

Errondailen Topaketararen egitaraua

  • Visto: 77