Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Parte hartze bidezko aurrekontuetan, inbertsioetarako 97 proposamen aurkeztu dira

Parte hartze bidezko aurrekontuetan, inbertsioetarako 97 proposamen aurkeztu dira

Harrera ezin hobea izan du 2017ko aurrekontuak parte hartze bidez osatzeko Udalak bultzatu duen ekimenak.

Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Legazpi hobetzeko helburuarekin inbertsioak egiteko proposamenak aurkeztu dituzten 79 pertsonei.

Ia udalerriko zonalde guztietan inbertsioak egiteko proposamenak jaso dira: Arantzazu (3), Brinkola (15), Erdigunea (13), Industrialdeak (3), Itxaropen (2), Juanastegi (1), Laubide (8), Mirandaola (4), Ormakio (1), Orokorrak (11), San Ignazio (18), San Juan (3), San Martin (4), Telleriarte (7) eta Urtatza (4).

Inbertsioak egiteko aurkeztu diren proposa-menak askotarikoak izan dira: irisgarritasuna (6), aparkalekuak (3), kaleak konpontzea (42), kanalizazioak (5), ekipamenduak (10), argiak (5), lorategiak (1), mugikortasuna (9), beste batzuk (10), parkeak (4), kaleak margotzea (2).

Urrian zehar, udal teknikariek aurkeztutako proposamenak aztertuko dituzte eta 50.000 €ko inbertsio-proiektuen zerrenda bat aurkeztuko dute.

Aukeratutako proiektuen zerrenda bozkatzeko aukera izango dute herritarrek azaroaren 2tik 11ra; beraz, berriro legazpiarren laguntza eskatu nahi dugu guztion artean 50.000 €ko 6 inbertsio-proiektu aukeratzeko. Ondoren, proiektu horiek 2017ko aurrekontu proiektuan sartuko dira.

Laster, inbertsioetarako proposamenak aurkeztu dituzten 79 pertsona horien artean 50 €ko erosketa-bono bat zozketatuko dugu. Bono hori Legazpiko denda baten erabili ahal izango da eta, modu horretan eskainitako laguntza eskertu nahi dugu.

  • Visto: 84
Liburutegiko laguntzaile eta Kulturako administrari plaza

Liburutegiko laguntzaile eta Kulturako administrari plaza

Legazpiko Udalak hautaketa-prozesu bat jarri du martxan Liburutegiko laguntzaile eta Kulturako administrari plazan eman den hutsunea betetzeko.

Presazko gaia dela eta hautagaiak biltzeko zailtasunak daudela kontuan izanik, Udalak Lanbidera jotzea erabaki zuen eta eskabideak berak kudeatzea eskatu zuen. Guztira, 193 pertsonek aurkeztu dute eskaera eta 11 izan dira aurrez hautatuak izan direnak. Horiei telefonoz deitu zaie eta urriaren 17an eta 18an elkarrizketak egingo zaizkie Kultur etxean.

Elkarrizketa horiek hautaketa-prozesu hau burutzeko Udalak azpikontratatu duen Attest enpresak egingo ditu.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzeko interesa agertu duten pertsona guztiei.

  • Visto: 145
Igandean birziklatutako materialekin musika tresnak sortzeko tailerra

Igandean birziklatutako materialekin musika tresnak sortzeko tailerra

Izenematea urriaren 14ra arte, Kultur etxean

Hip Hip URRI! familiei zuzendutako programaren barruan antolatutako ekintza da.

Igandean urriak 16an izango da, Latxartegi aretoan.

Eguerdiko 12.00etatik 13.00etara

birziklatutako materialekin musika tresnak sortzeko tailerra egingo da.

7 urtetik gorako seme-alabek eta beraien gurasoek parte hartzerik izango dute.

Sarrerak doakoa izango da,

baina bertan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da

bai haurrak bai gurasoak izenematea egitea,

Kultur Etxeko harreran gaueko 21.00ak arte.

Eskainitako plazak (20) beteko ez balira,

Posible litzateke igandean bertan parte-hartzea,

Eguerdiko 12.00etan Latxartegi aretoan agertuz.

Eguerdiko 13.00etatik 14.00etara,

Turukutupa taldeak kontzertu irekia eskainiko du

eta bukaeran, sortutako materialekin batukada saio-txiki bat eskainiko dute.

  • Visto: 76
Sexualitate-aholkularitza Zerbitzuaren ikasturte hasiera Legazpin urriaren 17an

Sexualitate-aholkularitza Zerbitzuaren ikasturte hasiera Legazpin urriaren 17an

Ikasturte berriarekin batera,

Urola Garaiko Berdintasun arloak BILUZIK MUNDURA,

sexualitateari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan jarri du.

Legazpin zuzeneko zerbitzua hileko hirugarren astelehenetan eskainiko da

eta hurrengo hitzordua datorren astelehenean izango da,

urriak 17, arratsaldeko 17.30etatik 19.30etara,

udaletxeko batzar aretoan.

Posta elektronikoaren bitartez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

edo sare sozialen bidez ere zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke.

Sexualitatearen inguruan zalantzaren bat daukazu?

Inori galdetzera ausartzen ez zaren kezka izkuturen bat?

Harremanei buruzko dudarik?

Edota generoa eta feminismoaren inguruan hausnartzen aritzen zara eta

batzuetan galduta sentitzen zara?

Horrelako dudak edo antzekoak badituzu,

Biluzik Mundura zerbitzura jo dezakezu.

Banan-banako arreta;

atentzio anonimoa eta konfidentziala, berehalakoa,

eskuragarria eta doakoa jasoko duzu.

Informazioa, aholkularitza, detekzioa, deribazioa,

laguntza eta kudeaketa eskainiko zaizu.

Nahiz eta gazte eta nerabeei zuzendua izan,

adin guztietako pertsonak hartzen dira zerbitzuan,

sexu eta genero gaietan bakoitzaren premiei erantzutea baita helburua.

►Hona hemen ikasturte osoko egutegia◄

  • Visto: 75
Argazki Rallyko emanaldia eta sari banaketa eta Ikatzako kideen erakusketa kolektiboa

Argazki Rallyko emanaldia eta sari banaketa eta Ikatzako kideen erakusketa kolektiboa

Batis Goikoetxea memoriala Legazpiko X. Argazki Rallyko emanaldia eta sari banaketa eta Ikatzako kideen erakusketa kolektiboa

Urriaren 14an, ostirala,19:00etan hasiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, Irailaren lehen igandeko Artzain Egunean jokatu zen Argazki Rallyari dagokion sari banaketa ekitaldia. Aurretik aurkezturiko lanekin emanaldia eskainiko da.

Aurtengo Rallyan 66 argazkilarik hartu dute parte, 46 helduk eta 20 haurrek. Iaz baino partaidetza txikiagoa izan da, baina haurrak izan dira gutxiago, 15 zehazki. Helduetan iaz baino partaide bat gehiago izan da aurtengoan.

Honako hauek izango dira sarituak:

HELDUEN MAILA

1. JAVIER QUIROS    Beasain

2. IMANOL MANTEROLA  Zumaia

3.JOSE VENEGAS   Legazpi

4. Herriko Saria  JUAN CARLOS MEDIAVILLA Urretxu

 

GAZTEEN MAILA

11 Urte arteko azpimaila

1.-XABAT LAIGLESIA

2.-SAIOA GUTIERREZ

3.-ALEX MURCIEGO

12 Urtetik gorako azpimaila

1.-XABIER UGARTE

 2.-ANDONI VELASCO

3.-UNAI AZAROLA

Egun berean, urriaren 14an, Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan, Argazki Rallyaren sustatzaile den Ikatza Argazkilari Elkarteko kideen lanez osaturiko Argazki erakusketa ere irekiko da. Urriaren 28rarte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.

  • Visto: 109