Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Denontzako Kaleak Gida aurkeztuko da

Denontzako Kaleak Gida aurkeztuko da

DENONTZAKO KALEAK. OINEZKO ETA TXIRRINDULARIEI ZUZENDUTAKO HOBETZE-JARDUKETA BERRITZAILEAK EDOTA KOSTU TXIKIKOAK EGITEKO GIDAk espazio publikoa berreskuratzeari buruzko gogoeta bultzatu nahi du. Izenburuak berak ematen du gidak jasotzen duenaren argibidea, kaleen eta espazio publikoaren erabilera lehengoratu nahi baita: hamarkada askoan, zirkulaziora eta aparkalekura zuzendu dira kaleak eta espazio publikoak, eta funtzio bakarreko erabilera hori aldatu nahi da eta PERTSONA GUZTIENTZAKO GUNE bihurtu nahi dira, motordun ibilgailua duten edo ez, adingabeak edo adinez nagusiak diren, modu autonomoan mugitzeko baldintza fisikoak dituzten edo ez nahiz pedalei eragiteko gai diren edo ez kontuan hartu gabe.

Legazpiko Udalak egin du Gida hau. Ostiral honetan Udalsarea 21eko (jasangarritasunerako udalerrien euskal sarea) 55 udal teknikari eta politikari hurbilduko dira Legazpira Gida hau ezagutzera.
Lan hau egiteko Udalsarea 21eko Berringurumena Programaren 15.000 euroko dirulaguntza jaso du Udalak. Berringurumena Programaren helburua proiektu berritzaileak bultzatzea da.

  • Visto: 206
Latxartegiko antolamendua eta ekipamendu publikoak aldatzeko parte-hartze prozesua

Latxartegiko antolamendua eta ekipamendu publikoak aldatzeko parte-hartze prozesua

Urriaren 4an eta 5ean, plan orokorra aldatzeko proposamena aurkeztuko da, Latxartegiko interbentziorako hasitakoa. 
Hiri-antolamenduaren plan orokorra aldatzeko prozesuari buruzko informazio orokorreko batzarrean azaldu zen bezala (Latxartegiri eta Udal ekipamenduen partzelei buruzkoa), urriaren hasieran bilera irekiak egingo dira, Udalaren hiri-plangintzaren aldaketarako ekimena aurkeztu eta eztabaidatzeko.
 
 
Honakoak izango dira batzar irekiak:
• Merkatariekin: urriaren 4an, 15:00etan, Udalbatzaren aretoan
• AL21 foroan: urriaren 4an, 18:30ean, Udalbatzaren aretoan
• Herritarrekin: urriaren 5ean, 19:00ean, Latxartegi aretoan
 
Bilera horietan, abian diren lanak nola garatzen ari diren aurkeztuko du Santiago Peñalba hirigintzako arkitektoak. Ondoren, eztabaidatu egingo da eta, bertan, galderak edo aldaketak eta hobetzeko proposamenak egin ahal izango dira.  
Udalak bere hiri-plangintzaren doikuntza bultzatu nahi du, ekimena aurkezteko lehenengo hitzaldian esan zen bezala. Horren asmoa da azaldutako bi helburuei erantzutea. Ondoko fase baten helburua izango da dagokien eraikuntza-proiektuen erredakzioa egitea. Proiektu horiek plangintzak legitimatutako jarduerak gauzatuko lituzkete.
 
  • Visto: 78
Joxe Martin Etxeberria Kaleko XIV. Pintura Lehiaketak baditu irabazleak

Joxe Martin Etxeberria Kaleko XIV. Pintura Lehiaketak baditu irabazleak

Epaimahaiaren saria Leticia Gaspar Garcia plentziarrak eraman du eta Herritarren saria Eduardo Alsasua Garcia gazteiztarrak.

Arkatza Elkarteak sustaturik, Irailaren 24an jokatu zen lehiaketan Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako 21 margolarik hartu zuten parte, hauetatik lau herritarrak, inoizko parte-hartzerik altuena. Lanen maila ere bikaina, teknika eta herriaren ikuspegi desberdinak landu zituzten gainera, eta epaimahaiak behintzat lanak izan zituen sari bakarra aukeratzen. 

 

 

  • Visto: 92
Udal Euskaltegien Curriculum berria

Udal Euskaltegien Curriculum berria

Bergaran bildu ginen ostiralean, hilak 23, udal euskaltegiok, geure curriculum berriaren aurkezpena egiteko.

Hiru puntu azpimarratu nahi izan genituen:

  • Talde lana izan da, guztiok bateratuko gaituena bai didaktika aldetik, bai helburuei begira eta bai lan egiteko moduan ere.
  • Garrantzia berezia ematen diogu erabilerari, gure herrietan euskararen erabilera areagotu eta sustatu asmoz.
  • Oinarri oinarrian komunikagaitasuna dugu. Herritarrei euskaraz komunikatzeko behar dituzten balilabideak eman nahi dizkiogu, herritar diren neurrian beren eskubideak bereganatzeko tresna gisa erabil dezaten.
  • Visto: 95
Agenda 21 Foroaren 2 saio: Irailaren 29an eta urriaren 4an

Agenda 21 Foroaren 2 saio: Irailaren 29an eta urriaren 4an

·  Alde batetik datorren irailaren 29an –osteguna- Legazpiko Agenda 21eko Ekintza Plana, “Legazpi Klima 30” osatzeko prozesuari jarraipena emango diogu.

Gaur egun Legazpi nola dagoen eta 2030. urtean nola egotea gustatuko litzaigukeen landu ondoren, saio horretan helburu hori lortzeko gure herrian gauza ditzakegun ekintzak zehazten saiatuko gara.

OHARRA: diagnosiaren ondorio nagusiak atxikitako fitxetan irakur ditzakezu –deialdia e-mailez jaso baduzu-. Bestela berriz paperean eska ditzakezu Udalean, gaurtik aurrera. 

 

· Bestetik urriaren 4ko saioan –asteartea- Latxartegiko parke azpian aparkaleku bat eraikitzeko proiektuaz arituko gara.

Horretarako lehenik proposamen teknikoa ezagutuko dugu, ondoren egitasmo eta planteamenduaren inguruko eztabaidari tokia egiteko: alderdi positiboak, birpentsatu beharrekoak... 

Deialdia

  • Visto: 73