Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Trikornio txapelketa antolatu du Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuak iraileko azken larunbaterako

Trikornio txapelketa antolatu du Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuak iraileko azken larunbaterako

Irailaren 21era arte eman ahal izango da izena, eta LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute

 

Legazpiko Sorgintxulo Aisialdi Taldeak, Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek eskatuta, hamaika ekintza gauzatzen ditu herrian urtean zehar. Iraileko azken larunbatean, esaterako, Trikornio txapelketa egingo du; hau da, saskibaloi, eskubaloi eta futbol txapelketa. LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat apropos prestatutako txapelketa da, eta irailaren 24an, goizeko 9:30ean hasiko da, Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan. Arratsaldean, 16:00etan, berriro elkartuko dira, eta ondoren, askaria izango dute.

 

Ekintzaren helburu nagusia, zehazki, euskaraz hitz egitea eta hainbat kiroletan aritzea da.

 

Datorren asteazkenera arte, hau da irailaren 21era bitartean eman ahal izango da izena, herriko hiru ikastetxeetako idazkaritzetan, hau da, Domingo Agirre ikastetxean, Haztegi ikastolan eta Olazabal institutuan. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da gutxienez 7 pertsonak eta gehienez 10ek osatutako taldea izatea.

 

Esan bezala, Sorgintxulok burututako ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren baitakoa da, Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena. Txapelketa hau azken bost urtetan antolatu da eta oso arrakasta handia du.  Esaterako iaz 77 lagunek parte hartu zuten (18 neska eta 59 mutil) eta 8 talde osatu ziren: 1 neskena eta 7 mutilena. Urteren batean 90 gaztek parte hartu zuten, talde mistoak nahiz neskaz edo mutilez soilik osaturiko talde ezberdinetan.

 

Urtea amaitu bitartean, beste hainbat ekintza egingo dituzte: Euskal Jolasen Festa; Txuri Urdinera egingo dute irteera; eta amaitzeko, abenduan txangoa Lakiolara.

  • Visto: 90
Buztingintza, Eskulanak eta Josteko lan txikien ikastaroetarako izen ematea Kultur Etxean egin behar da

Buztingintza, Eskulanak eta Josteko lan txikien ikastaroetarako izen ematea Kultur Etxean egin behar da

Urrian hasiko diren ikastaro hauetarako izen ematea irailaren 30erarte dago irekita, 16 urtetik gorakoentzat.

BUZTINGINTZA IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasiko da 30 ordutako ikastaroa. Astelehenetik ostiralera izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara. 40€. Izen ematea Kultur Etxean. Xalinko Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

 

ESKULANETAKO IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da, astearte eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea Kultur Etxean. 32€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

 

JOSTEKO LAN TXIKIEN IKASTAROA “Botoiak, barrenak hartu, kremailerak,…” Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 14:30etatik 16:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 20€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

  • Visto: 85
Zinea Latxartegi Aretoan: Aurredenboraldia

Zinea Latxartegi Aretoan: Aurredenboraldia

Uda garaiko etenaldiaren ondoren, zine emanaldiak itzuliko dira Latxartegi Aretora irailaren azken asteburuan, Legazpi Zine-Klub elkartearen eskutik. Ofizialki urriaren 2an hasiko den zine denboraldiaren iragarpena egin nahi du asteburu honek.Hona prestatu diguten egitaraua:

22, OSTEGUNA: “La segunda mujer”. 22:15etan Latxartegi Aretoan.

23, OSTIRALA: “La fiesta de despedida”.22:15ean Latxartegi Aretoan.

24, LARUNBATA: “Mr. Turner”. 22:15ean Latxartegi Aretoan.

25, IGANDEA: “Una vida en tres días”.19:30etan Latxartegi Aretoan.

  • Visto: 90
Uztaila eta abuztuko baleen saridunak

Uztaila eta abuztuko baleen saridunak

Hilabetero egiten den egutegiko zozketan, uztaila eta abuztuko irabazleak honako hauek dira:

Uztaila: Agurtzane Elustondok 50€ izango ditu herriko dendatan gastatzeko.

Abuztua: Leire Zalduak 50€ izango ditu jatetxetan gastatzeko.

Disfrutatu itzazuela!

  • Visto: 73