Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Ostiral honetan, hilak 9, Doinua Musika Eskolak antolatutako Kantu Afaria

Ostiral honetan, hilak 9, Doinua Musika Eskolak antolatutako Kantu Afaria

Aurreko urteetan bezala, ostiral honetan, hilak 9, Doinua Musika Eskolak antolatutako Kantu Afaria izango dugu, 21:30ean Gernika Plazan (eguraldi txarra egingo balu, Azokan).

Aurten, ohitura den bezela, ogitartekoa eta edaria (ura eta ardoa) izango duzue bertan eskuragarri, 3 euroren truke, 21:00etatik aurrera.

Familian eta lagunartean parte hartzera gonbidatzen dugu, musikaz eta herriko abestiez gozatzeko.

Gainera, egun hauetan zehar, Musika eta Mugimenduko eta Lenguaia musikaleko ikasleak bertan guztiok batera abestuko ditugun hainbat kantu ikasten dabiltza.

Aldez aurretik, gaueko 21:00etatik aurrera, 2010eko Kantu Afarian Txakel Urartek ateratako argazkien bilduma proiektatuko da.

Elkar ikusiko dugulakoan, agur eta Gora Santikutz txikiak!!

  • Visto: 80
Agorreko Santikutzak: Txosnaguneko ekintza egitaraua

Agorreko Santikutzak: Txosnaguneko ekintza egitaraua

Agorreko Santikutz jaiak irailaren 9an abiatuko badira ere, Txosnagunea irailaren 8an, ostegunean irekiko da, eta Legazpi Musika Banda eta Presoen Lagunak taldeek kudeatuko dute. Bidali diguten kartelean duzue egitarau zehatza.

Egitaraua

  • Visto: 95
Ikastaroak 2016-2017 liburuxka egunotan banatuko da postontzietan

Ikastaroak 2016-2017 liburuxka egunotan banatuko da postontzietan

Legazpiko Udalak prest du hasi berri den ikasturte honetarako ikastaro eskaintza, eta egunotan banatuko da herriko postontzietan. Irekita daude Egur Talla eta Buztingitzako ikastaroetarako izen emateak dagoeneko eta datorren astean irekiko da eskulan eta josteko ikastaroetarakoa. Lau ikastaro hauetarako izen ematea Kultur Etxeko harreran egin beharko da.

Ikastaroen liburuxka

  • Visto: 75
Omenaldia, 80 urte baino gehiago dutenei

Omenaldia, 80 urte baino gehiago dutenei

Irailaren  21ean, Legazpin bizi eta 80 urte baino gehiago dituzten pertsonen omenaldia ospatuko da Legazpiko udalak, Nagusilan eta Buztintegi elkarteen laguntzarekin.

 Bazkariaren prezio pertsona bakoitzeko 7 €-koa izango da.

PROGRAMA

12:30: Meza elizan.

13:30: Bazkaria merkatuan. Ondoren  omenaldia 80 urte baino gehiago duten pertsonei

15:00: Musika  emanaldia.

IZEN EMATEA:

TOKIA: Gizarte Zentroan (Jubilatuen egoitzan)

EGUNA:Irailaren  5tik irailaren 16ra

ORDUTEGIA.:

  • Goizetan:      11:00 – 12:00
  • Arratsaldetan: 18:00 – 19:00
  • Visto: 110