Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
‘UZTALAI’  udaleku irekiak. Begiraleak hartzeko deia, apirilaren 16ra arte

‘UZTALAI’ udaleku irekiak. Begiraleak hartzeko deia, apirilaren 16ra arte

Legazpiko Udalak hasi ditu dagoeneko “Uztalai” udaleku irekiak antolatzeko lanak. Jarduera hori HH-2 eta LH-4 maila bitarteko herriko haurrei eskainiko zaie uztailean.

Hori dela eta, jarduera horretan lan egingo duten begiraleak hartzeko oinarriak onartu ditu Udalak eta bertan lan egiteko eskaerak aurkezteko epea zabaldu du gaur, asteartean.

Aurten, udalekuak koordinatzeko eta zuzentzeko lanak zuzenean kontratatuko ditu Udalak eta Lorratz elkartea izango da lan horretaz arduratuko dena.

Bi modutara aurkez daitezke eskaerak:

  • Udaleko egoitza elektronikoaren bidez: https://egoitza.legazpi.eus/, Uztalai udaleku irekietan begirale gisa lan egiteko eskaera orria batez.
  • Eskaera-orria udaletxeko Arreta-bulegoan aurkeztuta

Izena emateko epea: apirilaren 1etik 16ra, biak barne.

IKUSI DEIALDIAREN OINARRIAK

IZEN EMATEA

  • Visto: 227
Udala urdinez argiztatuko da, Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Eguna dela eta

Udala urdinez argiztatuko da, Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Eguna dela eta

Light It Up Blue (#LIUB) azken urteotan indarra hartu duen Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Eguna ospatzeko nazioarteko ekimena da. Kanpaina honek urdinez eta autismoari lotutako kolorez argiztatu nahi ditu mundu osoko herri eta hirietako udal eta eraikin esanguratsuak, autismoa ikusarazteko eta nahasmendu horren inguruan kontzientzia sortzeko.


Gautenatik, Gipuzkoako Autismo Elkartetik, apirilaren 2ko arratsalde-gauean ahalik eta eraikin gehien urdinez argiztatu nahi dituzte, TEA duten pertsonei eta haien familiei elkartasuna adierazteko. Gipuzkoa komunitate sentikorra da desgaitasunarekiko, eta, ekintza honen bidez, sentimendu hori berretsi nahi dute.


Legazpiko Udala eskaerari atxikitu nahi da eta bihar, apirilak 2, udaletxea urdinez argiztatuko da.

  • Visto: 89
HTK Film S.L. enpresak kudeatuko du Latxartegi Aretoko Zine Komertziala Apirilaren 1etik aurrera

HTK Film S.L. enpresak kudeatuko du Latxartegi Aretoko Zine Komertziala Apirilaren 1etik aurrera

Latxartegi Aretoko Zine komertzialaren ustiatzea lehiaketara atera ondoren, udalak HTK Film S.L.ri esleitu dio lana. Hala, denboraldia amaitzeko geratzen den hilabetea, enpresa berriaren esku geratu da, eta apirileko zine komertzial saioak bere eskutik etorriko dira. Saioen maiztasun, ordutegi eta prezioetan ez da aldaketarik egongo, baina Apirilean, Aste santua tarteko,  Pazko astelehenekoa saio arrunta izango da eta ikuslearen eguna asteartean egingo dute, apirilaren 22an alegia.

Horrez gain Aste Santuko asteburu horretan ez da haurrentzako zine saiorik egongo.

Hala, lau saio izango dira astebururo:

Larunbatetan 19:00etan eta Igandeetan 19:30ean. Sarrera 6€

Astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean. Sarrera 5€

Haurrentzako saioak, igandeetan, 17:00etan. Sarrera 4€

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko loturak berdina izaten jarraituko du: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

Hona Apirileko programazio osoa:

ZINE KOMERTZIALA LATXARTEGI ARETOAN

  • 6 igandea eta 7 astelehena: “Wolfgang (Extraordinario)”
  • 6, igandea: “Kaixo, Frida”. Haurrentzat. EUSKARAZ
  • 12, larunbata, 13 igandea eta 14 astelehena:“La huella del mal” 
  • 13, igandea: “Blancanieves”. Haurrentzat.
  • 19 larunbata, 20 igandea eta 21 astelehena: ”Un funeral de locos”. 
  • 22, asteartea (ikuslearen eguna): ”Un funeral de locos”. 
  • 26, larunbata, 27 igandea eta 28 astelehena: “Faisaien irla” ESTREINALDIA. Jatorrizko bertsioan, gazteleraz azpi-idatzita.
  • 27, igandea: “Minecraft pelikula”. Haurrentzat. EUSKARAZ

APIRILEKO KARTELDEGIA

  • Visto: 119
Gizarte-zentroko taberna-jantokirako hautagaiak aurkezteko epea luzatu da

Gizarte-zentroko taberna-jantokirako hautagaiak aurkezteko epea luzatu da

Apirilak 4, ostirala, eguerdiko 13:00ean amaituko da Gizarte-zentroko taberna-jantokirako hautagaiak aurkezteko epea.

Informazio guztia Udalaren webgunean dago eskuragarri, "Kontratatzailearen profila" atalean; bertan, errentamenduaren baldintzak zehazten dituzten administrazio-baldintzen eta baldintza teknikoen pleguak ikus daitezke.

INFORMAZIO OSOA

IKUSI BIDEOA EUSKARAZ:

  • Visto: 107
“Chillida, Legazpitik mundura” jaialdia. Eskertza eta argazki galeria

“Chillida, Legazpitik mundura” jaialdia. Eskertza eta argazki galeria

Larunbatean arrakasta handiz ospatu zen Chillida, Legazpitik Mundura jaialdia, Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko ekitaldiari amaiera bikaina emanez.

Irudi, musika eta dantzaz beteriko ikuskizun honek lagundu zien ikusleei bere lanen bitartez eskultore handiak Legazpitik mundura egindako ibilbidean.

Gau ahaztezineko unerik zirraragarriena Eduardo Chillidarekin Patricio Echeverriaren forjan lan egin zuten legazpiarrak eta senideak alkateak eta Chillida familiak omendu zituztenean izan zen.

Zorionak eta eskerrik asko Legazpiko kultur elkarteetako kide guztiei eskaini ziguten jaialdi ikusgarriagatik. Jaialdi hau legazpiar guztien oroimenean geratuko da:

SUTTANTAKKUN TXALAPARTA TALDEA

LEK ERRALDOI KONPARTSA

GOIZ-DEIA TXISTULARI TALDEA

SUSTRAIAK DANTZA TALDEA

DOINUA MUSIKA ESKOLA

LEGAZPI MUSIKA BANDA

ALAITSUNA ERRONDAILA

SANTIKUTZ ABESBATZA

KOROSTI DANTZA TALDEA

AGURTZANE ETA ION ELUSTONDO

BEÑAT ASKARGORTA

Jaialdia laster emitituko da EITBko "Oholtzan" saioan.

Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen

  • Visto: 99