Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Arantzazura Erromesaldia

Arantzazura Erromesaldia

Bertara joateko autobus zerbitzuak ipiniko dira, bat goizeko 7,30etan oinez joango direnentzat, Nafarroa Kalea 18an (Saturnino Telleriako errotondan) dagoen bus geltokitik Udanaraino. Ez da beharrezkoa hamarretakoa eramatea, Amabirjinaren iturrian salda eta txorixoa egongo da eta. Bestea 10:00 izango da Arantzazuraino, hau ere Nafarroa 18an dagoen  autobus geltokitik irtengo da.

Herri bazkaria Arantzazuko Santutegia Hotelean izango da 14:00tan eta bazkarirako txartelak 20€ren truke Udaletxeko HAB zerbitzuan egongo dira salgai.

Menua honako hau izango da: Urdaiazpikoa, arrain-pudina, haragi paella, legatz frijitua eta pantxineta txokolate beroarekin.

Bueltan etortzeko autobusa 17:30etan izango da.

Autobus zerbitzua erabili nahi duenak izena Udaletxean eman beharko du, Herritarren Arreta Bulegoan.

  • Visto: 25
Junetorriren Abuztuko zerbitzuak

Junetorriren Abuztuko zerbitzuak

Abuztuan: 1etik-5era - 22tik-26ra eta 29,30 eta 31

GOIZEZ BAKARRIK: 9:00etan lehen zerbitzua Urtatzatik

                                13:00etan azken zerbitzua Urtatzatik


* Zerbitzu bereziak. Brinkola jaiak
Abuztuak, 26,27 eta 28an.
ARRATSALDEAN: Urtatzan: 17:30, 19:00 eta 20:30etan
                              Brinkolan: 18:15. ,19:45 eta 21:15 etan
 

  • Visto: 76
Atentatua Normadian

Atentatua Normadian

Elkarretaratze deialdia: bihar, osteguna, 19:00etan udaletxearen aurrean.

 

LEGAZPIKO UDALAK, EUDELEK egin duen deialdiarekin bat egiten du eta irmo gaitzesten du Normandian izandako atentatua.

 

LEGAZPIKO UDALAK terrorismoaren basakeriaren eta indarkeria indiskriminatuaren aurkako erabateko gaitzespena agertzen du eta 5 minutuko elkarretaratze isila egitera gonbidatu nahi ditu legazpiar guztiak. Biharko egiten dugu elkarretaratze-deia, uztailak 28 (osteguna), 19:00etan, Udaletxearen aurrean, biktimenekiko eta senideekikoei dolumina eta elkartasuna adierazi nahian.

 

Legazpiko Udalerritik, une latz hauetan, elkartasunezko besarkada eta hurbiltasunezko sentimendurik sakonena bidali nahi diegu Normandiako eskualdeari eta Frantziako herri osoari.

  • Visto: 96
XXXIV. Sukaldari Lehiaketa irailaren 10ean

XXXIV. Sukaldari Lehiaketa irailaren 10ean

Izen ematea irekita irailaren 1erarte.

Honako honen bidez jakin arazi nahi dizugu aurtengoan ere AGORREKO SANTIKUTZ Jaien barnean, Sukaldari Lehiaketa antolatzekotan garela.

- Lehiaketa honen XXXIV. edizioa izango da aurtengoa, irailaren 10ean egingo da.

 - Aurtengoan ere lehiaketa goizean egingo da, 11:00etan hasi eta 14:00etan sari banaketa. Ohi bezala talde bakoitzak eramango du prestaturikoa taldekideekin bazkaltzeko.

 - Zein plater prestatuko den erabakitzeko bilera datorren irailaren 1ean, 18:00etan egingo da Kultur Etxean.

 - Parte hartzea erabat irekia dela gogora ekarri nai dizuegu gutun honen bidez , elkarte , talde edo bikote soil gisa.

 - Beraz, parte hartzeko asmoa izango bazenute, irailaren 2a baino baino lehen jakin arazi iezaiguzu edo bilerara etorri aipatu egun eta orduan, edo 943737030 telefonora deituz (goizez) zuen parte-hartzearen berri emateko.

  • Visto: 114