Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gipuzkoako Artzain Eguneko kartel saritua

Gipuzkoako Artzain Eguneko kartel saritua

Uztailaren 8an amaitu zen irailaren 4an ospatuko den Gipuzkoako Artzain Eguna iragarriko duen kartel lehiaketan parte hartzeko epea eta 18 lan aurkeztu dira lehiaketara. Erabakia batzorde antolatzaileak hartu dut. 
Kartel saritua kaleko kartelean erabiltzeaz aparte, abuztuan kaleratuko den liburuxkaren azala ere izango da.
Udaletxeak esker ona azaldu nahi die parte hartzaile guztiei.

Hona hemen aurkeztutako lan guztiak. Kartela handiago ikusteko klikatu irudian bertan.
 

KartelaEgilea

Bihoz- biotzez maite dut lurra

Ander Etxaniz

Oñati

Begiak Itxi, Amestu

Leire Mendikute Zulaika

Mendaro

Kaiku 1

Txakel Urarte Musitu

Legazpi

Kaiku 2

Txakel Urarte Musitu

Legazpi

Kaiku 3

Txakel Urarte Musitu

Legazpi

Basajaun

Ander Pérez Akizu

Urretxu

Ardiak biltzen

Garazi Berrizbeitia Zugazagasti

Aretxabaleta

Ikur

Javier Balda

Martutene

Doly

Javier Balda

Martutene

Ardia artzain

Haymar Mancisidor Urbieta

Zarautz

Ta ardi beltza...

Itziar Mielgo Rey

Behitza-Labaen (Nafarroa)

Zapelaitza

Xanti Ugarte

Oñati

Belardia

Luis Ros

Legazpi

Across de forest

Luis Ros

Legazpi

Garai berriak

Luis Ros

Legazpi

Itzal zuria

Mattin Osinalde Beristain

Legazpi

Gaztapean

Mattin Osinalde Beristain

Legazpi

Zintzarria

Naiara Lasarte

Tolosa

Ama

Olatz Soraluce

Urretxu

  • Visto: 118
Dantza ikastaroaren erakustaldia

Dantza ikastaroaren erakustaldia

Dantza ikastaroan zenbat ikasi dugun ikusi nahi duzue?

 

Ostiralean, uztailaren 22an, goizeko 12.00etan Gazte-txokoan dantza ikastaroaren amaierako erakustaldia izango da, ikastaroan parte hartu duten ikasleek zenbat ikasi duten ikus dezazuen.

 

Ekitaldi honetara gonbidatuta zaudete denak, parte-hartzaileen familiak, lagunak eta dantza maite duzuen guztiok.

 

Ikastaroa ekainaren 27an hasi zen eta uztailaren 22an amaituko da; hilabete osoa edo hamabostaldietan parte hartzeko aukera izan dute, goizeko 10.30etatik 11.30etara Gazte-txokoan bertan.

 

Guztira 15 neska aritu dira. Beste urtetan parte hartu izan duten arren, aurtengoan mutilak ez dira animatu. Baina mutilak ere parte hartzera animatzen ditugu, aldez aurretiko estereotipoak apurtuz.

 

2007.urtean egin zen dantza ikastaroa lehen aldiz Gazteria sailak antolatuta eta udako aukera ezin hobea bilakatu da hamar urte hauetan herriko 8 eta 12 urte bitarteko hainbat neska eta mutilentzat dantza mota ezberdinak ikasteko.
 

  • Visto: 83
Kontsejutik 13. alea

Kontsejutik 13. alea

Jasotako albiste batzuk:

· Herritarren Arreta Zerbitzu berria

· 2016ko seihilekoan egindako ekintzak

· Klima 2030

· Bikuña Kiroldegiko kantxan sortzen den kondentsazioa kentzeko ekipamendua

· Musika udalekuak

· Gizarte Zerbitzuen aldi baterako kokaleku berria Gizarte-zentroan

· Ezgaitasunaren balorazioa

· Festak udan

· Elkarrizketa: Cesareo de la Ppresa, Olaria saria

· Erreportajea: ibilketa nordikoa

Irakurri aldizkaria

  • Visto: 73
“Gelajauziak” kale ikuskizuna uztailaren 22ean Euskal Herria plazan

“Gelajauziak” kale ikuskizuna uztailaren 22ean Euskal Herria plazan

Kukai taldearen emanaldia 19:30ean hasiko da

Dantza da kale ikuskizun honen oinarria. Euskal Herriko Dantza Konpainiarik garrantzitsuenetako baten eskutik datorkiguna gainera. (Eguraldiak laguntzen ez badu Azokan).

Cesc Gelabert koreografoa eta Kukai Dantza Konpainiaren arteko bat-egitetik sortu da 'GELAJAUZIAK' proiektua. Néstor Basterretxea eskultorearen obra oinarri hartuta, hainbat euskal dantza tradizional ikertu, landu eta begirada berri batekin aurkeztu dituzte. ikuskizun honek, lengoai koreografiko berri, bizi eta orijinal bat aurkezten du.

Informazio gehiago

  • Visto: 238
“EuskOrleans Dixie Band” uztailaren 21ean Laubide kalean

“EuskOrleans Dixie Band” uztailaren 21ean Laubide kalean

Donostiako Jazzaldia hasten den egunean, jazza izango dugu Legazpin ere. Uztaila Kulturala egitarauko Musika Kalean programako azken saio hau Laubide kalean hasiko da 19:30ean, (Eguraldiak laguntzen ez badu Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan).

Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band. Esaterako, Benito Lertxundiren "Bizkaia maite", Mikel Laboaren "Txoriak-txori", "Peio Joxepe", "Boga-boga" edo "Batasuna".

EuskOrleans Dixie Bandekin, girotze original eta harrigarri bat ziurtaturik izango dugu.

  • Bateria:Javier Area
  • Sousaphone-a:Igor Telletxea
  • Akordeoia:Iñaki Dieguez
  • Gitarra:Mikel Sukunza
  • Saxo Sopranoa:Julen Izarra
  • Tronpeta:Mikel Valcarlos
  • Tronboia eta ahotsa:L.M. Moreno "Pirata"

  • Visto: 112