Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
“Arozenatarren Ttunttuna” uztailaren 15ean Gernika plazan

“Arozenatarren Ttunttuna” uztailaren 15ean Gernika plazan

Musika Kalean programako hirugarren emanaldia izango da.

Goiz Deia Txistulari taldearen ekimenez etorriko zaigu Legazpira musika emanaldi hau. 19:30ean hasiko da emanaldia Gernika plazan, (Eguraldiak laguntzen ez badu Azokan).

Uztaila Kulturaleko Musika Kalean programako kontzertu hau, bigarrenez iritsiko da Legazpira. Urtarrilean egin zen, baina eguraldi petralak ez zuen gehiegi lagundu eta uda garaian errepikatzea erabaki zen.

Baina nor dira Arozenatarrak?  Aitor, Urko eta Xanet Arozena Oiartzundik iritsiko zaizkigu eta  txistulari familia honetako laugarren gizaldiko kide dira.

Gazte-gaztetatik txistu ikasketak hasi zituzten herriean eta beraien lehen irakaslea Juanito Arozena izan zen, haien aita. Aitor, Donostiako Txistularien Udal Bandako kidea da eta Urko Musikeneko perkusio irakaslea. Xanet berriz, gitarrarekin haibat talde eta musikariekin batera aritzen da. 
Txistuarekin batera instrumentu desberdinak ikasi izanak eta estilo ugari jorratu izanak musika ikuspegi zabal baten jabe egin ditu hiru anaia hauek.

Arozenatarrek eskaintzen duten emanaldi honek txistularien “betiko” errepertorioan du bere oinarria. Garai ezberdinetan txistularitzan erabili izan diren doinu ezberdinak hartu eta perkusio eta gitarra klasikoaz lagundutako ikuskizuna ere bada; errepertorio zabal bat, beti ere umorez jantzia.

  • Visto: 72
Katu-kolonien tratamendua

Katu-kolonien tratamendua

Udalerrian badaude kontrolatu gabeko katuen kolonia desberdinak, oro har, bizilagunei eragozpen ugari sortzen dietenak. Udalak katu-kolonia horiek kontrolatu nahi ditu eta Lau-Katu Elkartearen zuzendaritzapean, egun gutxi barru, Aizkorri kalea 3 eta 9 zenbakidun etxeen atzealdean dagoen katu-kolonia kontrolatzeko lanei emango die hasiera.

Tratamendu hori HILABETEKOA izango da eta honetan datza: katuak harrapatuko dira eta antzutu ondoren ingurune berdinean utziko dira libre. Tratamendua arrakastatsua izan dadin ezinbestekoa da bizilagunen laguntza eta beraz, honako hau eskatu nahi dizuegu:

1. Ez eman janaririk katuei. Baimendutako pertsonek emango diete pentsua.

Zonaldeko bizilagunen batek lan horretan lagundu nahi badu, elkartearekin jar dadila harremanetan.

2. Katuak kaioletan harrapatuko dira eta kaiola horiek ez ukitzea eta bere lekutik ez kentzea eskatzen dizuegu.

Ekimen honekin katuen baldintzak eta gure ingurunea hobetzea espero dugu.
 

  • Visto: 74
Esku ona al duzu?...Ekin erronkari

Esku ona al duzu?...Ekin erronkari

Agerian gelditu da ekainaren 27an Legazpi, Urretxu eta Zumarragako  kaletan azaldu ziren esku koloretsuen esanahia!

 

Aste betez egon dira lurrean itsatsita adin, sexu, eta arraza desberdinetako eskuak kolore desberdinez inguratuta. Atzo horiek desagertu eta beste batzuk ordezkatu dituzte, aurrekoen esanahia agerian utzi dutenak.

 

Denok sortzen ditugu hondakinak baina askotan ez dugu asmatzen hondakin mota batzuk nora bota behar ditugun. Zalantza horiek argitzeko kanpainaren zati bat da, egun hauetan zehar  lurrean ikusten ari garena.

 

Irudi handian ikusiko duzu kanpainan parte hartzeko gonbitak saria duela, lau kolore alaietako eskumutur desberdinak eskuratu ahal izango dituzu web gunean (www.uggasa.eus/eu/enkesta-esku-ona-al-duzu) sartzen bazara eta joko batean parte hartzen baduzu.

 

Bertan planteatuko zaizkizu  bereizketa egiterakoan ohikoak diren hainbat zalantza, baita argitu ere. Asmatuz gero, eskumuturrekoa lortuko duzu. 

 

Parte hartu, doakoa da eta zure herriko hondakinen kudeaketa egokiaren alde pausuak ematen ariko zara.

 

KANPAINAREN ZERGATIA

Sasietako Mankomunitateak detektatutako arazo bati erantzun nahi dio kanpaina honek: batez ere edukiontzi horian azaldu behar ez luketen hondakin mota desberdinak azaltzen direlako. Gaikako sailkapena gaizki egiteak birziklapena zaildu eta garestitu egiten du eta gure eskuetan dago modu egokian egitea; bereizketa egitea beharrezkoa da, baina ondo egin behar dugu benetako birziklapena posible izan dadin.

 

Nora botako zenuke puskatutako pertxa bat? Eta kontsumo baxuko bonbilla bat? Sartu Uggasako web orrian eta zure herriko udaleko web orrian eta hori eta beste hondakin mota batzuk nola sailkatu behar diren ikasiko duzu.  Anima zaitez!  Ondo erantzuten baduzu, kanpainaren koloretako eskumuturrekoak lor ditzakezu!

www.uggasa.eus/eu/enkesta-esku-ona-al-duzu/

  • Visto: 98
“La famiglia Torombole” Kale antzerkia Uztaila Kulturalean

“La famiglia Torombole” Kale antzerkia Uztaila Kulturalean

Uztailaren 8an, ostirala, 19:30ean Laubide Kalean

Aurtengo Uztaila Kulturala egitasmoaren baitan eskainiko den lehen kale antzerki emanaldia izango da. Eguraldiak lagunduko ez balu Domingo Agirreko pilotalekuan eskainiko da. Toni la San eta Dramagia taldeen elkarlanetik sortutako emanaldia da, txotxongiloak, magia, antzerkia,… uztartzen dituena eta haur, gazte zein helduri zuzendurikoa.

Udan ere kulturaz blai.

Informazio gehiago ikuskizunari buruz

  • Visto: 91
Gizarte eta hirigintzari buruzko ikerketa

Gizarte eta hirigintzari buruzko ikerketa

Legazpiko Udala, gizarte eta hirigintzari buruzko ikerketa burutzen ari da, Legazpiko San Inazio; San Martin; Arantzazu eta San Jose hiri eremuari buruzko hirigintza eremuan. Udalak urbanizazioen berrikuntzarako Degradatutako Bizitegi eremuetan ematen diren laguntzak lortu ahal izateko beharrezkoa da ikerketa hau.

Horretarako beharrezkoa da Populazio Egoiliarrarekin, eraikuntzarekin, lurzoruarekin, hiri zerbitzuekin etab.ekin harremana duten hainbat alderdi ezagutzea.


Legazpiko Udalak, IKERTALDE enpresari eman dio lan honen ardura. Aste honetan zehar, eta uztailaren 29 arte, aipatutako enpresa honen inkestatzaile bat, identifikazio txartel bat izango duena, bizilagunekin harremanetan jarriko da prestatutako galdeketa erantzun ahal izateko. Jakina denez, eskainitako informazioak, sekretu estatistikoarekin erreserbatua eta errespetuzko tratamendua izango du. Ikerketaren helburuekin koherentea eta egokia izanez.

Lan honek Eusko Jaurlaritzaren enplegu eta gizarte politiketako sailaren dirulaguntza jaso du.

  • Visto: 86