Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Futbol Zazpiko IX. Herri Txapelketako Final Eguna

Futbol Zazpiko IX. Herri Txapelketako Final Eguna

Finalaren eguna iritsi da, hau da, Legazpiko Gazteak Kirol Elkarteak antolatutako Futbol Zazpiko IX. Herri txapelketaren final eguna: uztailak 2, larunbata.

Eguerdiko 12.00etan 3.eta 4.postuetarako partidua izango da: MERCENARIOS - FOOTBALL COMEDY.  14.30ean Herri bazkaria Azokan eta 17.30ean Finala: HANGOVER 96- KULEBRAS.

33 taldek eman zuten izena eta lau iritsi dira final egunera. Iaz MERCENARIOS eta FOOTBAL COMEDY finala jokatu zuten eta aurten 3.eta 4.postuetarako goizeko partiduan arituko dira. Finalean berriz, HANGOVER 96 eta KULEBRAS arituko dira nor baino nor. Hangoverreko gazteak faborito diren arren, Kulebraseko beteranoak ez dizkiete gauzak erraz jarriko eta 3.izarraren bila aterako dira

Egun polita Bikuña futbol-zelaian!!

  • Visto: 108
Atentatua Istanbulen

Atentatua Istanbulen

LEGAZPIKO UDALAK irmo gaitzesten du astearte gauean Turkian, Istanbulgo Atatürk aireportuan, izandako atentatua, zeinaren ondorioz dozenaka lagun hil diren eta ehunetik gora zauritu diren.

LEGAZPIKO UDALAK terrorismoaren basakeriaren eta indarkeria indiskriminatuaren aurkako erabateko gaitzespena agertzen du eta 5 minutuko elkarretaratze isila egitera gonbidatu nahi ditu legazpiar guztiak. Gaurko egiten dugu elkarretaratze-deia, ekainak 30 (osteguna), 12:00etan, udaletxearen aurrean, hildakoekiko eta beraien senideekiko laguntza eta elkartasuna adierazi nahian.

Legazpiko udalerritik, une latz hauetan, elkartasunezko besarkada eta hurbiltasunezko sentimendurik sakonena bidali nahi diegu Istanbulgo hiriari eta Turkiako herriari, baita eragindako pertsona guztiei eta beraien senideei ere.

  • Visto: 78
Nerabeentzako Zerbitzua ostiraleko azokan

Nerabeentzako Zerbitzua ostiraleko azokan

Nerabeentzako Zerbitzuan egunero egiten den lana ezagutzera emateko asmoz, Gizarte-hezitzaileek txoko bat jarriko dute ostiraleko azokan. Hau da, datorren ostiralean, uztailaren 1ean, 11.00etatik 13.00etara,udaletxea eta parrokiaren arteko gunean.

Bertatik pasa zaitezte, zerbitzu publiko hau gertutik ezagutzera!

  • Visto: 78
Apirileko eta maiatzeko baleen saridunak Ion Etxeberria eta Saioa Gonzalez izan dira

Apirileko eta maiatzeko baleen saridunak Ion Etxeberria eta Saioa Gonzalez izan dira

Apirileko baserriaren izena San Inazio auzoan dagoen MURU da eta maiatzekoa Guriditegi auzoko ZUBIAURRE . Apirilean egindako zozketan Ion Etxeberria izan da saritua eta 50 euroko bale bat jaso du herriko edozein taberna edo jatetxetan gastatzeko. Maiatzekoan aldiz Saioa Gonzalez izan da saritua eta honek ere 50 euroko bale bat jaso du herriko edozein dendetan gastatzeko.

  • Visto: 86
Bi Bala Bertso-rock taldeak irekiko du Musika Kalean

Bi Bala Bertso-rock taldeak irekiko du Musika Kalean

Aurtengo Uztaila Kulturala egitasmoaren baitan antolatu den Musika Kalean programako bi emanaldi izango ditugu datorren astean. Lehena Kale Nagusian Bi Bala taldearena izango da.

Bi Bala taldea Julen Goikoetxea, Xabier Etxeberria "Pitxu", Iñaki Gurrutxaga eta  Aitzol Barandiaranek osatzen dute. Bertso-rocka egiten dute eta Japonian egin berri dute bira, Gure Eroyak beren azken diskoa aurkezten. 

Azken egunotan gelditu gabe dabiltza gainera Euskal Herrian eta Legazpin ikusi ahal izango ditugu zuzenean.

Bigarren emanaldia, uztailaren 1ean, ostiralean izango da, Laubide kalean. Legazpi Musika Bandak emanaldi berezia egingo du 19:15ean Goierri Taberna paretik abiatuta.

Udan ere kulturaz blai.

  • Visto: 73