Goizeko 10:30ean dute zita, Kultur Etxean marrazketa ikastarokoek eta Euskaltegiko ganbaran eskulan ikastarokoek. Izena eman ez baduzu, baina parte hartu nahi izanez gero, bietan dagoenez tokia, lehen egunena agertzea baino ez duzu.Bi ikastaroek bi ordutako saioak izango dituzte, 10:30-12:30 astelehenetik ostiralera, baina eskulanetakoa uztailaren 8an amaituko da eta marrazketakoa uztailaren 22an.
Uztailaren 4tik 8ra egingo den Argazki ikastarorako izen ematea irekita dago ekainaren 30era arte, eta epe berdina dute datorren ikasturtean marrazketa eta pintura eskoletan parte hartu nahi dutenek. Izen emateak eta informazioa Kultur Etxeko Harreran.
Azken urteetan bezala, jolasak, tailerrak, jolas parkeak, antzerkia, musika, ikusentzunezkoak … ekintza ugari antolatu dira aurtengoan ere Uztaila Kulturala Ekimenaren baitan. Guztiak ere, eguraldiak laguntzen badu, kalean eta herriko gune desberdinetan burutuko dira.
Irailaren 9,10 eta 11n ospatuko diren Agorreko Santikutz jaietan txosna jartzeko eskaria egin daiteke dagoeneko Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan.
1.- Eskatzaileak, azkeneko urtean Legazpin jarduera desberdinak garatu dituzten herriko elkarte edo taldeak izango dira. Ez dira eskaera pertsonalak edo alderdi politikoenak onartuko.Gehienez 2 esleipendun. Onartutako 2 eskari baino gehiago egonez gero, aurten 2016an zozketaren bidez adjudikatuko dira. Hurrengo urtetarako esleipenaren ordena zehazterakoan, lehentasuna izango dute aurreko ekitaldian –iraileko jaietan- esleipendun izan ez zirenek. Bi plazak osatzen ez badira, gainerakoak aurkeztu direnen artean zozketa eginez esleituko dira.
Dena den, eskatzaileen artean adostasuna lortzen bada, aukera izango da beste ustiatze-formula bat erabiltzeko.
2.- Udalaren kontura joango da olana edo karpa, harraska, argindarra eta ur-hornidura. Gainerako elementuak jartzea, barra, musika ekipoa (bakarra txosna guztirako) eta bestelakoak, eskatzailearen kontura joango da.
- Karpa eliza atzeko gunean jarriko da, parkearen ondoan, 10x15x3 metroko neurria izango du, eta barruan ekitaldiak antolatzeko oholtza jarriko du Udalak.
- Barruan antolatzen diren emanaldiak edo ekintzak gehienez goizaldeko 03:00etarako bukatu beharko dira.
3.- Aipatu karpa esleipendunek erabiltzeko moduan egongo da irailaren 6ko arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Aldiz, irailaren 13rako arratsaldeko 16:00etarako dena jasota egongo da.
4.- Txosnaren jarduerari irailaren 8ko arratsaldeko 18:00etatik aurrera ekin ahal izango zaio. Jarduera hori irailaren 11ko arratsaldeko 21:00etaraino eskaini ahal izango da.
5.- Ordutegia
- Irekiera, eguerdiko 12:00etan eman ahal izango zaio hasiera jarduerari.
- Itxiera, goizaldeko 05:00etan itxiko da txosna; ordu horretarako karpak erabat itxita egon beharko du.6:00etan argindarra kenduko da.
6.- Edalontziak, platerak edo bestelako ontziak berrerabilgarriak izango dira. Horretarako, Udalak herriko elkarteen eskura jarriko du berak duen ontziteria berrerabilgarria, hura erabiltzeko baldintza egokietan. Ontzi horiek denak itzuli egin behar dira eta, beraz, leku agerian jarriko dira horren berri ematen duten kartelak. Kartel horiek Udalak emango ditu.
7.- Txosna eta ingurua garbi eta txukun mantenduko da. Txosnaren barruko garbiketa erabiltzaileari dagokio.
8.- Hondakinak biltzeko, beharrezko ontziak erabiliko dira. Hondakinak ez dira pilatzen utziko eta, beraz, ontzi horiek behar denean hustu egingo dira. Kanpoaldean, sor daitezkeen hondakinak biltzeko ontziak jarriko dira.
9.-Txosna gunean Udalerriko hizkuntzaren erabilera irizpideak jarraituz, euskarak derrigorrezko presentzia nabarmena izan beharko du ahozko zein idatzizko edozein adierazpidetan. Erabiliko diren kartel, ohar eta abarrak euskaraz edo, gutxienez, ele bietan idatzi beharko dira. Ele bietan idatziriko testuetan euskarazko zatia bereziki nabarmendu beharko da.
10.- Txosna gunean ez da irudi sexistarik duen kartelik jarriko.
11.- Araudi honetan jasotakoa betetzen ez bada, ez da fidantzarik itzuliko eta hurrengo bi urtetan ezingo da esleipen berri batean parte hartu.
Visto: 137
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Adi! Hainbat ekintzatan parte hartzeko ezinbestekoa den izenemate epeekin, adibidez, Gazte-txokoaren kanpoko pareta margotzea, hondartzara joatea edo udarari agurra emateko bazkari-festan pizzak prestatzea.