Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Estatu mailako XVII. “Legazpi Hiria” argazki lehiaketak baditu saridunak

Estatu mailako XVII. “Legazpi Hiria” argazki lehiaketak baditu saridunak

Erakusketa ekainaren 10etik 30era egongo de ikusgai Kultur Etxean.

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko lehiaketa honetara, aurtengoan 157 egileren 620 lan aurkeztu dira, iazko partaidetza nabarmen igo delarik. Honakoak izan dira aurtengo irabazleak:

  1. SARIA: Mikel Martin Villacorta
  2. SARIA:Juan Antonio Palacios.
  3. SARIA: Iñigo Olarte Alberdi
  4. HERRIKO SARIA: Iosu Garai Ibabe

Lehiaketa hau gainera, Argizaiola Sarirako baliagarria denez, lehen hiru sarituak sailkatu ditu epai-mahaiak Sariketa honetarako. Horrez gain, aurkezturiko lanetatik 50 lan aukeratu ditu erakusketa osatzeko, tartean irabazleak noski. Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan egongo da ikusgai astegunetan 17:30etatik 20:30etara.

Sari banaketa ekitaldia, ekainaren 17an, ostirala, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian.

  • Visto: 79
Gizarte Zerbitzuak, Gazteria, Hezkuntza eta Euskara arloetako 2016ko diru-laguntzak eta bekak

Gizarte Zerbitzuak, Gazteria, Hezkuntza eta Euskara arloetako 2016ko diru-laguntzak eta bekak

Eskabideak aurkezteko epe desberdinak daude.

Gizarte zerbitzuetakodiru-laguntza gehienak ekainaren 17rako aurkeztu beharko dira.

Hezkuntzakoak, irailaren 30era arte.

Gazteriakoak, urriaren 31ra arte.

Euskarakoakurriaren 31 baino lehen.

NORBERAren diru-laguntzak, azaroaren 10era arte.

Azpian atal bakoitzeko diru-laguntza zehatzak, deialdia, eskaera-orriak eta epeak zehaztuta.

GIZARTE ZERBITZUEN ZERBITZUA

Deialdia: 2016ko maiatzaren 13ko

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskaera-orriak: Udaletxeko web gunean eskuragarri daude

(Diru-laguntzak eta bekak atalean)

3.1. Legazpin, beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean garatuko duten elkarteei diru-laguntzak emateko

oinarri espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2016ko ekainaren 17ra arte.

3.2. Nazioarteko lankidetzarako diru-laguntzak emateko

oinarri espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2016ko ekainaren 17ra arte.

3.3. Udal tasak eta prezio publikoak ordaintzeko

laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2016ko ekainaren 17ra arte.

3.4. Droga-mendekotasunen, beste mendekotasun psikologikoen tratamendurako eta nerabeen arrisku egoerak konpontzeko NORBERA programan parte hartzen dutenen eta gaitasunik eza onartuta duten adin txikikoi eskainitako errebilitazioko beste tratamendu batzuk diru-laguntza ekonomikoak erregulatzen dituzten arau espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

Diru-laguntza eskariak deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko den biharamunetik aurrera eta urte horretako azaroaren 10eraino aurkeztu ahal izango dira.

3.5. Espetxeetan preso dauden senideentzat garraiorako banakako diru-laguntzak arautzen dituzten oinarri arau espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2016ko ekainaren 17ra arte.

 

 

GAZTERIA ZERBITZUA

Deialdia: 2016ko maiatzaren 13ko

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskaera-orriak: Udaletxeko web gunean eskuragarri daude

(Diru-laguntzak eta bekak atalean)

Grabazioak egiteko herriko musika taldeentzat diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarri-arau espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2016ko urriaren 31ra arte.

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa burutzeko herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2016ko urriaren 31ra arte.

 

HEZKUNTZA ZERBITZUA

Deialdia: 2016ko maiatzaren 13ko

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskaera-orriak: Udaletxeko web gunean eskuragarri daude

(Diru-laguntzak eta bekak atalean)

Irakaskuntza arautuaren eremuan diharduten ikastetxeek egindako proiektuetarako diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2016ko irailaren 30era arte.

EUSKARA ZERBITZUA

Deialdia: 2016ko maiatzaren 12ko

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskaera-orriak: Udaletxeko web gunean eskuragarri daude

(Diru-laguntzak eta bekak atalean)

1.1.  Barnetegietan ikastaro trinkoetan zein 100 eskola ordutik gorako ikastaroetan, auto-ikaskuntza programetan edo euskara ikasten herritik kanpo ari diren herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2016ko urriaren 31 baino lehen.

1.2.  UEUra edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2016ko urriaren 31 baino lehen.

1.3.  Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabidea edozein unetan aurkeztu ahal izango da, diru-laguntzaren xedea dena egiten denean. Edozelan ere, 2016ko urriaren 31ra arte.

 

  • Visto: 84
Sustraiak dantza taldearen emanaldia

Sustraiak dantza taldearen emanaldia

Tradizioa ala moda berria? Edo biak … izango du izenburua aurtengorako Sustraiak Dantza taldeak prestatu duen jaialdiak.  

Azken urte hauetan Euskal Dantza Tradizionalen taldeek betiko dantzak dantzatzeaz gain dantza edota koreografia berriak sortzen dabiltza, herrialdeetako pauso, musika eta dantza estilo ezberdinak uztartuz, kutsu garaikideagoa eman nahiez edo.

Gaur egun dantza emanaldi hauek modan daudela dirudi, dantza talde tradizionalak ikuskizuna eskaintzen duten dantza taldeetan bihurtuz.

Sustraiak Dantza Taldeak bere 40 urteetan Euskal Herriko dantza tradizionalak dantzatu izan ditu, mendeetan dantzatu diren dantzak eta pausoak interpretatuz. Lan honetan jarraitzeko intentzioa dugu baina tradizioa aldakorra dela ere argi eta gabi dugu.

Gaur eskainiko dugun emanaldiak bi zati ditu.

Lehenengoan Sustraiak Dantza Taldeko haurren taldeek ohizko emanaldia eskainiko dute, Gipuzkoako hainbat dantza interpretatuz.

Bigarrenean Taldeko heldu eta gaztetxoek eskainiko diguten dantzak ohizkoak izango dira, baina hasieran aipatu dugun ukitu “modernoa” emanez. Hori bai urteetan ikasi ditugun koreografiak mantenduz (batzuetan moldaketatxoak eginda).

Ea gustuko ikuskizuna duzuen.

EGITARAUA:

1. Zatia

1.Agurra

2.Makil Haundi

3.Uztai txiki

4.Graziana

5.Legazpiko Ezpata Dantza

6.Zinta Dantza

7.Sorgin Dantza

 

2. Zatia:

1.Agurra eta Belauntxingoa

2.Zortzikoa

3.Makil Dantzak

4.Banakoa

5.Arin-Arina

6.Euskaldunak eta Sorginak

7.2. Kontradantza (Polka) eta Txakarrankoa

8.Otsagabia eta Lapurdiko Makil Jokoa

Kartela

  • Visto: 107
"Gipuzkoako Artzain Eguna"-eko kartel lehiaketa

"Gipuzkoako Artzain Eguna"-eko kartel lehiaketa

Iaz egin genuen bezala aurten ere irailaren 4ean Legazpin ospatuko dugun Gipuzkoako Artzain Eguneko kartel lehiaketa antolatu dugu. Oinarrietan bete beharreko baldintzak jasotzen dira. Lanak paperean edo digitalean aurkeztu ahalko dira eta aurkezteko epea uztailaren 8a da. Lan saritua kartela eta liburuxkaren azala egiteko erabiliko da.

Oinarriak

  • Visto: 112
Sasietako Garbigunearen zerbitzu berria arrandegietan sortutako hondakinentzako

Sasietako Garbigunearen zerbitzu berria arrandegietan sortutako hondakinentzako

Sasietak hotz-ganbera berria jarri du, arrandegiek sortzen dituzten hondakinak bertan jasotzeko.

Arrandegietan hiru hondakin mota sortzen dira: poliespan kaxak, arrain-hondarrak eta errefusa. Lehenengo biak birziklatu egin daitezke eta, horretarako, Sasieta Mankomunitatea hondakin horien gaikako bilketa zerbitzua eskaintzen ari da Ordiziako Garbigunean.

Ordizian izandako esperientziaren emaitza eta harrera oso onak izan direla ikusita, Sasieta Mankomunitateak zerbitzu hori zabaltzea eta Deskargako Garbigunean ere eskaintzea erabaki du.

Horretarako, hotz-ganbera bat jarri da; bertan dauden kaiola batzuetan poliespen kaxak pilatuko dira eta edukiontzi berezi batzuetan arrain-hondarrak eta errefusa utziko dira. Gune horretan, halaber, ur-mahuka bat jarri da, arrain-hondarrak eramateko erabili diren ontziak garbitu ahal izateko.

Zerbitzu berriak ez du ordutegi mugatua, Sasieta Mankomunitateak arrandegi bakoitzari hotz-ganberara sartzeko giltza eman diolako eta, beraz, ez dago ordu-mugarik eta urteko edozein egunetan erabil daiteke zerbitzua.

Sasietak eskainitako zerbitzu berri honek ekonomia zirkularra sustatzen du, arrandegietan sortutako hondakinak ekonomia-zikloan sartzen baititu: horrela, poliespan kaxak Kataluniako birziklatzeko enpresa batetara bidaliko dira eta arrain-hondarrak, berriz, Bizkaiko enpresa batetara joango dira, non hondakin horiekin arrain-irina egingo duten.

  • Visto: 75