Hondakinak: zer non

- Visto: 71

Ekainaren bigarren asteburuan egingo badira ere, ekainak 10,11 eta 12an, asteburu honetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu Hegialdeko jai batzordeak, giroa berotzen joan asmoz.
Ekainaren 3an, ostirala, 22:00etan “Tengamos el sexo en paz” antzezlana izango da Domingo Agirre ikastetxean.
Ekainaren 4an, larunbata, Mus Txapelketa eta Motor Txikiak izango dira.
Ekainaren 5ean, igandea, Ortiz de Luzuriaga BTT martxa izango da.
Energia, mugikortasuna, hondakinak, uraren kalitatea, bioaniztasuna eta beste hainbat gaien inguruan legazpiarrok dugun iritzia jaso dugu Legazpi Klima 2030 inkestari esker.
Herritar asko izan zarete zuen ikuspuntua helarazi diguzuenak eta emaitza horiek orain ikusgai dituzue honako txostenean.
Galdetegi honetako datuak, Agenda 21eko Foroaren iritziak, udal teknikarien hausnarketa eta datu objetiboak elkartuta, Legazpi KLIMA 2030 proiektuaren Diagnostikoa osatuko dugu.
Eskerrik asko!!
Atzo, ekainaren 2an Epaimahaia bildu zen eta oinarrietan jasotako baremoari jarraiki, aurtengo haurren uda ikastaroan lan egingo duten zuzendariaren eta begiraleen behin-behineko zerrendak osatu zituen puntuazio ordenaren arabera. Behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da datorren asteartean, ekainak 7, eguerdian.
Aurten Legazpiko Udalak 14 begirale eta zuzendaria hartuko ditu. Uda ikastaroa uztailaren 1ean hasiko da eta 22a izango da azkeneko eguna.
Aukeratuak izango diren begiraleek prestakuntza-saioa egin beharko dute guztion artean adostuko den arratsalde batean, herriko Kultur Etxean, ekainaren 13ko astean.
files/Euskara/Behin-behineko_zerrenda_eusk.pdf Behin-behineko zerrenda
Irule Elkarteak sustaturik eta Nagore Bengoetxearen gidaritzarekin, egingo da aurten lehengoz antolatu den ikastaroa Ekainaren 27tik Uztailaren 8ra, goizeko 10:30etatik 12:30etara, Irule Elkarteak Euskaltegiko ganbaran duen egoitzan. Ikastaroaren kostua 30,00€takoa izango da eta ikastaroko lehen egunean ordaindu beharko da. Toki mugatua.