Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Etxadiren aholkuak: "Positiboki heziz"

Etxadiren aholkuak: "Positiboki heziz"

Berriro ere, Etxadiren aholkuak jasotzen ditugu,

Urola Garaiko Familientzako Orientazio Psikologikoaren Zerbitzuak

eskaintzen dituenak.

Oraingoan “positiboki heziz” gaia dugu hizpide.

Gurasotasun arduratsua eta baikorra,

haurraren eskubideetan, maitasunean

eta arauak eta mugak jartzean oinarritzen dena.

Gurasotasunak pazientzia, arreta eta ahaleginak eskatzen ditu.

Beti ez da erraza, baina positiboki heztea posible da.

Gainera, gurasotasuna eta tratu ona bultzatzeko asmoz,

gida bat gomendatzen digute.

Gida honetan, seme-alabak hezteko lan zoragarrian,

gurasoentzat lagungarriak izan daitezkeen

jarraibideak eta erremintak eskaintzen dira.

Guía para padres y madres: cómo educar en positivo ¿Quién te quiere a ti?

  • Visto: 120
Organo musika zikloko azken kontzertua

Organo musika zikloko azken kontzertua

Gerardo Rifoneta  Francisco Herreromaiatzaren 29anIgandea, arratsaldeko 19:00etan,Legazpiko Parrokian

Maiatzaren 29an izango da azken kontzertua eta organoa eta bibolina izango ditugu protagonista.

Egitaraua

  • Visto: 78
MCD+Karne Cruda+John Dealer&The Coconuts taldeen kontzertuak gaztetxean larunbatean

MCD+Karne Cruda+John Dealer&The Coconuts taldeen kontzertuak gaztetxean larunbatean

Larunbatean, maiatzaren 28an, 23.00etatik aurrera, Legazpiko Gaztetxean MCD+KARNE CRUDA+JOHN DEALER&THE COCONUTS taldeen kontzertua izango da.

Hona hemen oholtza hartuko duten taldeen informazioa,

musikazuzenean.com-en esanetan:

MCD: Bilbo, kakazaharra eta rockanrrolla! Banda mitikoa bueltan da formazio berriaz.

Karne Cruda: Karne Cruda Santanderretik etorritako Punk&Roll talde ezinhobea

John Dealer & The Coconuts: Herrikotaldea, rock kañeroa egiten duen banda gaztea.

Sarrerak 8 euroan toki hauetan salgai:

Karibe Zaharra taberna eta Legazpiko Gaztetxean

Baita Urretxuko Gaztelekuan eta Donostiako Skizo arropa dendan ere.

Legazpiko Gaztetxea: https://www.facebook.com/legazpiko.gaztetxea

  • Visto: 83