Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Armen Alardean parte hartzeko izena emateko epea luzatu da

Armen Alardean parte hartzeko izena emateko epea luzatu da

Eskopetari aritzeko ezinbestekoa izango da 16 urte beteta izatea

Aurtengoan ere Armen Alardeak zeharkatuko ditu herriko kaleak San Joan bezperan, ekainak 23 osteguna. Horretarako ordea, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea. Lehen izen emate epean, jende gutxik eman du izena eta ondorioz epea luzatu da maiatzaren 31ra arte. Ezin dugu gehiago luzatu, ekitaldia burutzeko Gobernu Delegaziora baimena eskatu behar baitzaio, parte hartzaileen zerrendak bidaliz.

Eskopetari gisa parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du Kultur Etxeko Harreran  zein Udaletxeko Arreta bulegoan bertan.

Azken urteetan egin den moduan bi zerrenda egingo dira, bata arma lizentzia eta eskopetak dituztenentzat eta bestea arma lizentziarik ez dutenentzat. Azken hauek Udalak eskuratu dituen balagabeko (fogeozko) eskopetak erabiliko dituzte. Izena ematean, honako datu hauek eskatuko dira: izena eta bi abizen, NAN zkia, helbidea eta telefonoa.

Arma lizentzia dutenek, gainera, dagokion arma litzentzia eta egun horretan erabiliko den eskopetaren gida aurkeztu beharko dituzte (kopia egingo zaie).

Arma lizentziarik ez dutenen kasuan berriz,  erabiltzeko dauden eskopeta balagabeen (fogeozkoak) kopuru mugatua dela tarteko (45 guztira), izen-emate ordena hartuko da kontuan.

  • Visto: 144
Arkatza Elkarteko Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa

Arkatza Elkarteko Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa

Ekainaren 3rarte egongo da ikusgai 17:30etatik 20:30etara.

Maiatzaren 23an ireki zen Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen dituen Marrazketa eta Pintura ikastaroan ikasleek aurtengo ikasturtean egin dituzten lanez osaturiko erakusketa. Bertan ikasle heldu, gazte zein haurrek egin dituzten lan desberdinak ikusi ahal izango dira, eta eginiko lanaren emaitza erakusteaz gain, egin eta ikasi daitekeenaren erakusgarri ere izan nahi du erakusketa honek.

Bide batez, uztailean eskainiko den ikastaro berezirako izena emateko epea maiatzaren 27an amaituko dela gogora ekarri nahi dizuegu, eta datorren ikasturterako matrikula ekainean egin beharko dela, horretarako eskura jarriko diren orriak betez.

  • Visto: 92
Ondasun higiezinen zerga hasi da kobratzen

Ondasun higiezinen zerga hasi da kobratzen

Maiatzaren 15ean ireki da 2016ko Ondasun Higiezinen Zergari dagozkion erreziboak borondatez ordaintzeko epea eta ekainaren 30 izango da azkeneko ordainketa-eguna.

Helbideratuta dauden erreziboak ekainaren 30ean kargatuko dira zergadunak horretarako eman duen kontuan. Aurretik posta arruntez zergadunen etxeetara, zorraren zenbatekoaren eta ordainagiriaren gainerako datuen berri emateko jakinarazpena bidaliko da.

Helbideratu gabeko erreziboak posta arruntez bidaliko dira zergadunaren helbide fiskalera eta zergadunak ordainketa egiteko hiru aukera erabili ahal izango du:

  • BANKU LAGUNTZAILEAK: Banku laguntzaileen edozein bulego, kutxazain edo banka elektroniko zerbitzua erabiliz. Ordainketa egiteko erreziboa eraman beharko da eta hurrengorako helbideratzea eskatu ahalko da. Banku laguntzaileak hauek dira: BBVA; CAIXABANK; KUTXABANK; LABORAL KUTXA; NAFARROAKO RURAL KUTXA edo BANCO SABADELL.
  • ON-LINE: Ordainketa telematikoa egin nahi duenak, www.euskadi.eus/nireordainketa helbidea erabili behar du.
  • UDALETXEA: Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratuz 8:00etatik 15:00etara.

Aipatu helbideratu gabeko erreziboak ekainaren 15a baino lehen jaso ez dituztenek, kopia bat eskatu beharko dute Legazpiko udaletxean, bulego orduetan.

Ordaintzeko epe hori amaitu ondoren, prozedura exekutiboari emango zaio hasiera eta ordaindu gabeko kuotak dagokion errekarguarekin kobratuko dira, dagozkion berandutzako interesekin eta kostuekin batera.

Ados ez dagoenak hilabeteko epea izango du, udaletxeko sarrera-erregistroan, bulego-orduetan, Alkatetzari zuzendutako berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko. 

  • Visto: 89
Mirandaolara txangoa Sorgintxulorekin

Mirandaolara txangoa Sorgintxulorekin

Maiatzak 28, larunbata

Arratsaldeko 17:00etan Mirandaolako pilotalekuan elkartuko dira.

Arratsaldeko 19:00etan Azokan ekintza bukatutzat emango da.

HH-5, LH-1 eta 2.mailako haurrei zuzendutako ekintza da.

Arratsaldea jolasean igaroko dute,

euskararen erabilera bultzatuz.

Eguraldi txarra balitz, ekintza AZOKAN burutuko litzateke, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara.

► Izen-ematea maiatzaren 20tik 25ra bitartean, ikastetxeetan.

Gazteria zerbitzuak antolatutako ekintza.

  • Visto: 104