Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Martxoaren 29an udaletxea horiz argiztatuko da endometriosiagatik

Martxoaren 29an udaletxea horiz argiztatuko da endometriosiagatik

Endometriosia gaixotasun kronikoa da, emakumeari bakarrik eragiten diona, nahiz eta ukaezina den bere ingurune osoak pairatzen duela. 10 emakumetik 1ek, gutxienez, endometriosia du, baina baliteke oraindik ez jakitea ere. Prebalentzia emakumeen % 10-20koa da, 2 milioi baino gehiago Espainian, 14 milioi baino gehiago Europar Batasunean eta 170 milioi emakume munduan.


EndoEuskadi, Endometriosia Duten Emakumeen Euskadiko Elkarteak martxoaren 29a aukeratu du, larunbata, gaixotasun horri ikusgarritasuna ematen jarraitzeko. Legazpiko Udalak eskari honeki bate giten du eta horregatik, udaletxea horiz argiztatuko da.
"Euskadin gaixotasun hori pairatzen duten emakume guztien ahotsa izan nahi dugu, eta ginekologia-jarduketako protokolo batzuk ezartzea lortu, lehen sintomak garaiz detektatzeko eta muturreko egoerak saihesteko", azaldu dute elkartetik.

  • Visto: 196
Haur-Gazte Danborradako lehen entsegua martxoaren 31n, 18:30ean Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan

Haur-Gazte Danborradako lehen entsegua martxoaren 31n, 18:30ean Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan

Maiatzaren 1ean, Santikutz Jai Nagusietan egingo den Haur Gazte Danborradako entseguak honako egun hauetan finkatu dira:

  • Martxoak 31
  • Apirilak 2, 4, 8, 10, 28

Arratsaldeko 18:30ean Haztegi Ikastolako atzeko frontoian.

Entsegu orokorra Legazpi Musika Bandarekin: apirilak 29, asteartea izango da, 20:00etan Domingo Agirre Ikastetxeko Kantxa estalian.

  • Visto: 89
Olaria 2025 saria Chillidarekin lan egin zuten herritarrentzat

Olaria 2025 saria Chillidarekin lan egin zuten herritarrentzat

Joan den martxoaren 13an, Legazpiko Udaleko Osoko Bilkuren aretoan, OLARIA 2025 saria emateko ardura duen epaimahaia bildu zen. Epaimahaiko burua Eric Galvez Alvarez alkate jauna; EAJ/PNV talde politikoko Amaia Aizpurua andrea; PSE-EE talde politikoko Oscar Valbuena jauna; LEGAZPIKO EH Bildu talde politikoko ordezkari den Edurne Gonzalez andrea; aurreko urteko irabazleak Javier Iraeta eta Iratzarri elkartea eta Lenbur, Uztarri eta Goiz Deia Txistulariak elkarteetako ordezkariak.  

Oraingoan, 13 hautagai aurkeztu ziren Olaria 2025 sarirako:

  • Amaia Urkia Goitia
  • Chillidarekin lan egin zuten herritarrak
  • Juan Mari Burguera
  • Tere Madinabeitia Agirre
  • Sorgintxulo aisialdi taldea
  • L.E.K. Legazpiko erraldoi konpartsa
  • Coral
  • Eneko Gutierrez magoa
  • Ikatza
  • Jorge Gil
  • Maria Redondo Mugica
  • Judo taldea
  • Legazpiko Santa Cruz egoitzako langileak


Lehen bozketa egin ondoren, Chillidarekin lan egin zuten herritarrak eta Sorgintxulo izan ziren boto gehien jaso zituzten hautagaiak, 5 boto eta 4 boto, hurrenez hurren. Bigarren bozkaketa egin ondoren, hautagai garailea Chillidarekin lan egin zuten herritarrak izan zen 5 botorekin eta Sorgintxulo aisialdi elkartea 4 botorekin.

Azkenik, epaimahaiburuak CHILLIDAREKIN LAN EGIN ZUTEN HERRITARREI OLARIA 2025 saria ematea proposatu zion Udaleko Osoko Bilkurari.
Proposamen hori aho batez onartu zen 2025eko martxoaren 26ko osoko bilkuran.

Olaria 2025 saria maiatzaren 3an emango zaie Chillidarekin lan egin zuten herritarrei Santikutz jaietako programazio barruan.

  • Visto: 179
Kulturen Arteko Eguna antolatzeko lehenengo bilera apirilaren 3an, 18.30tan Kultur etxean

Kulturen Arteko Eguna antolatzeko lehenengo bilera apirilaren 3an, 18.30tan Kultur etxean

Aurreko urtean izandako arrakasta ikusita, 2025ean ere Kulturen Arteko Eguna ospatuko dugu Legazpin. Udalak eta Hotz Legazpik antolatuta, datorren urriaren 18an izango da aurtengoa eta hau antolatzen hasteko lehenengo bilera deialdia egin dute.

Horretarako, herriko elkarte eta bizilagun guztiei deialdia luzatzen diegu egun horretan aurrera eramango diren ekitaldi eta jarduerak lantzen eta zehazten hasteko.

Gonbidatuak zaudete!

  • Visto: 105
Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa, apirilaren 3an Legazpin

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa, apirilaren 3an Legazpin

Udalak jakinarazi nahi du honako egun eta orduan egingo direla nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketak (IAT-ITV) Ezkio-Itsason, Legazpin eta Urretxun.

  • EZKIO-ITSASO: Apirilak 1, asteartea, 09:00etan, Santa Lutzi auzoan.
  • LEGAZPI: Apirilak 3, osteguna, 09:00etan, Telleriarte auzoan.
  • URRETXU: Apirilak 3, osteguna, 13:00ean, Mugitegi industriagunean.

Azterketa teknikoa egin nahi duten herritarrek ez dute aurrez txandarik hartu beharko, baina garrantzitsua da goian zehaztutako orduan azterketa egingo den eremuan egotea. Ibilgailu bakoitzeko 49,14 € ordaindu beharko da, tokian bertan eta eskudirutan.

  • Visto: 99