Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
“Emakume alargunen egoera: emakumeak abian” hitzaldia

“Emakume alargunen egoera: emakumeak abian” hitzaldia

Urola Garaiko Emakumeen Jabekuntza Eskolatik, “Emakume alargunen egoera: emakumeak abian” hitzaldian parte hartzea gonbidatzen zaituztegu, emakume alargunen egoera orokorra ezagutzeko helburuarekin, izan ere, kolektibo hau izan da krisiaren eta bizi baldintzen  prekarizazioaren eragina gehienbat pairatu duena.

-   Hizlariak: “Altzoa” Emakumeen alargunen Elkarteko lau emakume.

-   Eguna eta ordua: maiatzaren 23an, astelehena, 18etatik 19etara.

-   Lekua: Legazpiko Gizarte Zentroan, Latxartegi 3.

-   Hizkuntza: gaztelera.

Zuen zain gaude!

  • Visto: 90
Organo musika zikloko bigarren kontzertua

Organo musika zikloko bigarren kontzertua

José Luis Francesena eta Mariatxen Urkia: maiatzaren 22an 19:00etan, Legazpiko Parrokian

Maiatzaren 22an, organoa eta ahotsa izango ditugu protagonista. Hona eskainiko duten egitaraua:

EGITARAUA:

Organoa:

Tocata, Adagio and Fugue (BWV 564)J.S. Bach

Organoa eta Sopranoa:

 

Aurtxo Kanta R.M. Sarasua
Umea ta Txantxangorria R.M. Sarasua

Organoa:

Andante Cantabile P. Tschaikowsky  

      

Organoa eta Sopranoa:

Varen E. Grieg
Solveg Son E. Grieg

Organoa:

Marcha P. Tschaikowsky  

Organoa eta Sopranoa:

Bist Du Bei Mir (BWV 508)J.S. Bach
The Holly CityStephen Adams

  

  • Visto: 122
Ekonomia jasangarria eta Eskola Agenda 21

Ekonomia jasangarria eta Eskola Agenda 21

Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabalgo ikasleek Udala eta Foroarekin aztertuko dute gai hau

2015-2016 ikasturtean Eskola Agenda 21 programaren barruan, Legazpiko 3 ikastetxeetako  ikasleek Ekonomia Jasangarria gaia landu dute.

Ikasturtearen bukaeran egindako lana, hartutako konpromisoak eta udalari egin beharreko eskaerak aurkeztuko dizkiote Udalari, gai honetan aurrerapausoak emateko asmoz.

Helburu horrekin, hurrengo egunetan bi bilera garrantzitsu egongo dira:

  • Asteartean, hilak 24, 9:30etan, hiru ikastetxeetako adin guztietako 50 ordezkari Alkatea eta Lurraldetasuneko zinegotziarekin elkartuko dira.
  • Ostegunean, hilak 26, 18:30etan, Batxilergoko zenbait ikasle Agenda 21eko Forora bertaratuko dira Legazpirako ekonomia jasangarria bultzatzeko asmoarekin.
  • Visto: 94
'Dendak Aktibatu' egitasmoak erakusle berriak izango ditu

'Dendak Aktibatu' egitasmoak erakusle berriak izango ditu

Hiru dendak izango dute erakusleiho hutsak erabiltzeko aukera, euren produktuak iragartzeko

Legazpiko Udalak eta Ilinti Merkatari Elkarteak sustatuta,  Dendak Aktibatu egitasmoa jarri zen martxan 2014an.

Egitasmo honen helburuak hauek dira:

  • ž Legazpiko merkataritza-guneak sustatu
  •  Lokal hutsak erabili
  • ž Itxitako lokalei balioa gehitu
  • ž Jarduera etenak eragotzi

Ilintik dagoeneko egin du zozketa interesa duten guztien artean, eta  hauek dira astelehenetik aurrera ikusi ahal izango ditugun denden erakusleihoak:

  • Zuzen:Kale Nagusia 9 (lehengo Compro Oro)
  • Laubide belardenda:Laubide 31 (lehengo ogi denda)
  • Idoia oinetakoak: Santikutz 8 (lehen Urkiola)
  • Visto: 22