Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Euskal Herriko Neskatxena Txapelketa Latxartegi Aretoan jokatuko da

Euskal Herriko Neskatxena Txapelketa Latxartegi Aretoan jokatuko da

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatzen duten Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu ZaharrenTxapelketaren XXII. edizioan Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu duen XVIII. Gazteen Soinu Zahar Ligaxkan lehenengo 15 postuetan sailkatu diren dantzariak arituko dira.

 

Lehiaketa hau bi sailetan banatzen da, A sailean 2009 - 2005 urteetan jaiotako dantzariak daude eta "Ormatxulo" eta "Txakolin" dantzak dantzatu behar dituzte, eta B sailean 2004 - 2001 urteetan jaiotako dantzariak daude eta "Erribera", "Upelategi" eta "Agurra" dantzak dantzatu behar dituzte.

 

Aurtengo XVIII. Gazteen Soinu Zahar ligaxkako irabazleak Ane Jaunarena (Lezo) A sailean, eta Katerin Artola (Oiartzun) B sailean, izan dira.

Sustraiak Dantza Taldeko Irantzu Perez, Izaro Velasco eta Marene Etxeberria A saileko txapelketa honetara sailkatzea lortu dute. Ligaxka honetan gainera A sailean Mirene Etxeberria eta B sailean Ane Arrizabalaga, Idoia Narbaiza, Irati Olaizola, Maider Encina eta Nahia Lopez herritarrak aritu dira. Nahiz eta Txapelketa honetara sailkatzerik ez izan hauek ere lan bikaina egin dute.

Sail bakoitzeko irabazleak Juan Maria Burguerak diseinatu eta Enrique Mediavillak forjatu duen eskultura jasoko du. Gainera finalean parte hartuko duten dantzarien artean jantzirik onena ere sarituko da.

Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Legazpiko Txistulari Taldearen eskutik joango da.

 

Aurten sailkatu diren dantzariak hauek dira:

A. SAILA

·  Laia Lakuntza (Donostia)

·  Maddi Iradi (Oiartzun)

·  Irati Arsuaga (Oiartzun)

·  Izaro Velasco (Legazpi)

·  Miren Urdanpilleta (Lezo)

·  Maren Galvez (Lezo)

·  Marene Etxeberria (Legazpi)

·  Nerea Lopez (Donostia)

·  Nahia Mitxelena (Oiartzun)

·  Ibone Alvarez de Eulate (Lezo)

·  Olatz Azkue (Lezo)

·  Amaiur Arozena (Oiartzun)

·  Irantzu Perez (Legazpi)

·  Lide Romero (Oiartzun)

·  Ane Jaunarena (Lezo)

 

B. SAILA

·  Maitane Irurzun (Aduna)

·  Nerea Sasiain (Elgoibar)

·  Naraya Robles (Villabona)

·  Amaia Aizpurua (Zizurkil)

·  Emeren Irurzun (Aduna)

·  Naroa Etxebeste (Oiartzun)

·  Enara Lertxundi (Villabona)

·  Izaro Telletxea (Oiartzun)

·  Nora Fraile (Lezo)

·  Katerin Artola (Oiartzun)

·  Maider Aginaga (Lezo)

·  Amets Maiza (Altsasu)

·  Maddi Bengoetxea (Lizartza)

·  Maddi Etxeberria (Asteasu)

·  Elixabet Larrañaga (Villabona)

 

Beraz gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatu nahi baduzue datorren maiatzaren 14an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan Legazpiko Latxartegi Aretora hurbiltzea besterik ez duzue.

  • Visto: 131
Nazioarteko Museoen Eguna Legazpin

Nazioarteko Museoen Eguna Legazpin

Aurtengo Nazioarteko Museoen Eguna,

“Museoak eta paisaia kulturalak” lelopean ospatzen da.

Hori dela eta, Lenbur Fundazioak, bereziki,

LEGAZPIKO PAPER FABRIKA-ren paisai kulturala

ezagutzera eman nahi du.

Horrela, igande honetarako, maiatzak 15,

hainbat ekintza antolatu ditu, non nobedade gisa,

herriko artisauak diren Juan Mari Burguerak eta Ricardo Mediavillak

beraien tailerren ateak irekiko dituzten.

Igandean, maiatzaren 15ean, goizeko 11.00etan,

Chillida Lantokia, lehengoko paper fabrika, ikusteko aukera egongo da,

baita Juan Mari Burguerak azken urteetan egindako keramika lanak

eta Ricardo Mediavillak egiten dituen forja lanak ere.

Bisita doakoa izango da.

Mirandolan beste hiru gune ikusgai egongo dira:

Burdinola, Burdin museoa eta parkea.

Burdinola eguerdiko 12.00etan (euskaraz) eta 13.00etan (erdaraz)

martxan jarriko da eta ferroi-pintxoa eskainiko da,

haurrentzako jolasak ere egongo dira.

Mirandaolako bisitan parte hartu nahi dutenek

Izena eman beharko dute honako telefonoetara deituz:

943 73 04 28 edo  943 73 18 95.

%50eko deskontua sarreraren prezioan.

  • Visto: 84
Organo musika zikloa legazpiko parrokian

Organo musika zikloa legazpiko parrokian

Aurtengoan bigarrenez Maiatzean organo zikloa antolatu da Legazpiko Parrokian. Parrokiak berak sustaturik, aurtengoan Legazpiko Udalarekin elkarlanean antolatu da hiru kontzertuz osaturiko ziklo hau. Organoak beste musika tresna baten laguntza izango du kontzertu bakoitzean. Hona egitarau osoa: 
 
15, igandea: “Organoa eta klarinetea”. Aitor Olea, organoan, eta Jesus Castillejo, klarinetea. 19:00etan Parrokian. 
22, igandea: “Organo eta sopranoa”. Jose Luis Francesena, organoan, eta Mariatxen Urkia, sopranoa.  19:00etan Parrokian.
29, igandea: “Organo eta bibolina”.  Gerardo Rifón, organoan, eta Francisco Herrero, bibolina. 19:00etan Parrokian.
  • Visto: 217
Eskusoinu eta txistu erakustaldia ikastetxeetan eta latxartegi aretoan

Eskusoinu eta txistu erakustaldia ikastetxeetan eta latxartegi aretoan

Eskusoinua eta txistua bultzatzeko asmoz,
Doinua Musika Eskolak eta Goiz Deia Txistulari taldeak,
Legazpiko udalarekin batera,
erakustaldi bat antolatu dute herriko ikastetxeetan
eta Latxartegi aretoan,
ostegunean, maiatzaren 12an.

Horretarako, bertako euskal musika instrumentu horietako musikari ospetsuenak
ekarriko dituzte: Garikoitz Mendizabal, txistuan
eta Aitor Furundarena eskusoinuan.

Domingo Agirre ikastetxean 14.30ean
Haztegi ikastolan 15.30ean
Latxartegi aretoko hallean 17.00ean.
Azkeneko saioa irekia izango da, parte hartu nahi duten guztientzat.
 

  • Visto: 105