Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bizitek Azoka Teknologikoa maiatzaren 13an

Bizitek Azoka Teknologikoa maiatzaren 13an

UGLEk Legazpiko Udalarekin lankidetzan,
teknologia aukera ezberdinak biltzen dituen
Bizitek Azoka Teknologikoa antolatu du.
 
Ostiralean, maiatzaren 13an, Euskal Herria plazan,
azoka gunean ospatuko da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
 
Azokaren helburua gizarteari teknologia aukerak gerturatzea da,
modu errazean, praktikoan eta parte hartzailean.
 
UGLE eskolak Urola Garaiko haurrak, gazteak eta helduak
azokan aktiboki parte hartzera animatzen ditu.
“Egizu zuk zeuk!” lemapean, sei zutabe nagusi jorratuko dira azokan:
 
-  Karrozeri alorra: UGLEn egindako goitibehera eta kotxe baten aurre alde batekin muntai dibertigarriak egiteko aukera.
 
-  3D alorra: Formula1 txiki baten fabrikazio prozesua ikusi ahal izango da eta gero honekin laisterketak.
 
-  Ortoprotesika alorra: 3D eskanerrak egongo dira + protesi eta ferula desberdinak ikusi ahal izango dira.
 
-  Automatizazio eta Robotika alorra: robot Arduino txikiak marra jarraitzaileak eta xilofoi pneumatiko misteriotsu bat.
 
-  Energia berriztagarri alorra: Kirola eginez energia sortzea eta sortutako energiarekin lehiaketa dibertigarria. Onartzen duzu erronka? Eoliko eta fotoboltaika txikia ere egongo dira ikusteko moduan.
 
-  Mekanizatu alorra: motore pneumatikoak, piezen exekuzio prozesuak…etab.
 
3D inpresora bidez eginiko oroigarri bat emango zaio Azokara gerturatzen den edonori. 
  • Visto: 100
I.A.T. Zikomotorren bi urteko kanpaina

I.A.T. Zikomotorren bi urteko kanpaina

Legazpin, azterketak egiteko aurreikusi diren egunak hauek dira: maiatzaren 23an, betiere 9:00 - 14:00 bitarteko ordutegian. Betiko tokian egingo lirateke.
 
Azterketa egin ahal izateko, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:
 
.- Ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (jatorrizkoa, kopiarik ez).
.- Zirkulazio-baimena.
.- Derrigorrezko asegurua
.- Titularraren NAN zenbakia
 
Azterketaren prezioa hau izango da: 26,89 euro.
 
Zerbitzua ondo eman eta antolatu ahal izateko, jendeak aurrez hitz-ordua hartu beharko du.  
Noiz: maiatzak 9tik 20arte 
Ordutegia: 9:00etatik-14:00 etara.
Tokia: Udaltaingoaren bulegoan
  • Visto: 81
Kapulana bat zintzilik

Kapulana bat zintzilik

Maiatzaren 9tik 13ra bitartean ikusi ahal izango da Mundukidek 15 urte hauetan egin duen lana erakusten duen argazki erakusketa Kultur Etxeko Areto Nagusian. Erakusketa hori bertso eta ipuinekin jantziko du Miren Amuriza bertsolariak, maiatzaren 12an, osteguna, 19:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian. 
 
Kapulanak Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituztenak. Hain dira erabilera anitzekoak, ezen edozer aurki baitaiteke zapi hadi hauen estalpean. Emanaldi honetan, kapulana bat zabalduko dugu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako. Mozanbikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzeraino egingo dugu bidaia. Tarte horretan kooperazioaz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz arituko da Miren Amuriza, Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta; hala bertsoz, nola Ipuinez. Ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere; hausnarketa txikiz eta galdera handiz josiriko kontakizuna baizik. Hala nahi duenarentzat, bere gogoetak eskegitzeko oihal zabala; horixe da “Kapulana bat zintzilik".
 
  • Visto: 94
Maiatzaren14an jokatuko da Herri mailako Haurren Marrazketa Lehiaketa

Maiatzaren14an jokatuko da Herri mailako Haurren Marrazketa Lehiaketa

LH eta DBH 1 eta 2ko ikasleak daude deituta, arratsaldeko 16:00etan.
 
Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera maiatzaren 14rako herri mailako XIII. marrazki lehiaketarako deia egiten du.
 
1. PARTAIDEAK
Lau maila bereziko dira:
A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila.
B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila.
D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.
E/ Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila.
 
2. GAIA
A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean.
 
3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK
Lapitza, margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak. 
Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.
Debekatuta dago erregela erabiltzea.
 
4. EPAIMAHAIA
Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute.
 
5. SARIAK
Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 16an, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira maiatzaren 20ra arte Kultur Etxean.
 
6. LEKUA EGUNA ETA ORDUA
Lehiaketa maiatzaren 14an izango da eta arratsaldeko 4:00etan hasiko da Euskal Herria plazan (Udaletxeko arkupeetan). Parte hartzaileek lanak egun bereko 19:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte toki berean.
 
7. OHARRAK
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.
Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak
 
  • Visto: 77
Agirretxeberri eraikina birgaitzeko obra

Agirretxeberri eraikina birgaitzeko obra

Udalak jakinarazten du, Agirretxeberri eraikina birgaitzeko obra kontratuaren prozeduraren baitan, datorren asteazkenean, maiatzaren 11n, goizeko 10:00etatik 12:00etara eraikina ireki egingo dela, lehiaketara aurkeztu nahi duten enpresek ikus dezaten. Bertan egongo da proiektua idatzi duen lantaldea. 
 
Bisitara joateko izen ematea 943737030 telefonoan edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikoan egingo da.
  • Visto: 113