Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Material berriak aztergai Chillida Lantokian,gaur 16.30etatik aurrera

Material berriak aztergai Chillida Lantokian,gaur 16.30etatik aurrera

DSS2016EUk eta Jakiundek antolatutako 'Erronkak' jardunaldien barruan
 
Saioaren ardatza, material berriek euskal industrian duten erabilera izango da.
Jardunaldiak ez du kosterik eta izenematea Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-posta bidez edo 943 22 57 73 telefonoz egin daiteke.
 
Egitaraua
Material berriak eta Euskal Herriko industria-jarduera
Maiatzak 5, Chillida Lantokia, Legazpi.
16:30-16:50 Jardunaldiaren aurkezpena
Juan Colmenero. UPV/EHUko katedraduna, Euskadi Ikerketa Saria. Jakiundeko kidea.
16:50-17:30 Materialak eta garraioaren etorkizuna
José Gortazar. CAFeko Teknologia eta Informazio-Sistemen zuzendaria.
17:30-18:10 Material konposatuak hegazkinetan
José Mª Uriarte. END arduraduna Fibertecnicen, I+D / AERNNOVA AEROSPACEko zuzendari ohia.
18:30-19:10 Material berriak eta Europako espalazio iturriaren eraikuntza (ESS). Euskal ekarpena.
José Luís Martínez. ESS-Bilboko zuzendari exekutiboa.
19:10-19:50 Materialak eta energiaren erronka
Lide Rodríguez. CIC ENERGIGUNEn talde-burua.

Eskuorria

  • Visto: 117
Industrialdeko aparkalekua martxan.”Antzinako paper-fabrika”

Industrialdeko aparkalekua martxan.”Antzinako paper-fabrika”

Gaur, apirilak 29, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, autoentzako aparkalekua irekiko da.
 
Erabiltzaileek honakoa hartu beharko dute kontuan:
- Aparkalekua 24 ordutan egongo dela zabalik.
- Astelehenetik ostiralera –lanegunetan−, 6:00etatik 22:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan 9:00etatik 21:00etara, ordaindu egingo dela: 0,10 €/orduko.
- Aparkatzea kontrolatzeko makina jarri dela. Makina horretan matrikula sartu behar da baina ez da derrigorra tiketa autoan uztea.
- Plazako aparkalekuan erabiltzen diren txanpon-txartela ere erabil daitekeela.
 
Bestetik, industrialdeko aparkalekuak erabiltzen dituzten erabiltzaileei jakinarazi nahi diegu Aitxuri taberna pareko aparkalekua –“K” hizkiarekin markatu dena−kamioiak aparkatzeko izango dela eta ezingo direla bertan autoak aparkatu.
  • Visto: 75
Legazpiko jaiak indarkeria sexistarik gabe

Legazpiko jaiak indarkeria sexistarik gabe

Beste urte batez, gure jaiak hasteko puntuan daude, eta Legazpiko Udaletik deialdia egin nahi dugu emakumeek eta gizonek berdintasunez disfrutatu ahal izan ditzaten. Bereziki, deialdia egin nahi dugu jai eta aisia guneetako parte hartzaile eta arduradunek rol aktiboa jokatu dezaten (tabernak, txosnak, etab.), legazpiarrentzat indarkeria sexistarik gabeko espazioak bermatzen laguntzeko.
 
Eraso sexistak eta sexualak jaien testuinguruan ere gertatzen dira. Are gehiago, badirudi desfasearen izenean nolabaiteko askatasuna edo baimena ematen dela eta, ondorioz, batzuetan ez da erraza izaten jakitea non dagoen ligatzearen eta erasotzearen arteko muga. Erasoak, horrenbestez, irain, onartu gabeko ukitze, eraso fisiko eta are bortxaketen bitartez agertzen dira.
 
Horien aurrean, legazpiar guzti-guztion erantzukizuna da horrelakorik ez onartzea, eta aurre egitea emakumeekiko errespetu, berdintasun, askatasun eta autonomiaren defentsan oinarritutako jarrera eta portaeren bitartez, hau da, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako jarrera irmoz. Hori lortzeko, erantzunkide izaten lagundu diezaguketen hainbat jarraibide gogorarazten ditugu:
 
1. Edozein eraso gertatu aurretik garrantzitsua da erakustea espazio horretan (publikoa zein soziala izan) ez dela inolako jarera sexistarik onartuko, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko espazioak direla erakustea, eta edonolako jarrera sexistaren aurrean neurriak hartuko direla.
2. Erasoa jasan duen emakumearekin edo emakumeekin hitz egingo dugu, nola dauden eta neurriren bat hartu nahi duten galdetzeko. Finean, neurriak hartu ala ez emakumearen erabakia da (udaltzainen laguntza eskatu, urgentzietako zerbitzuei deitu, konfiantzazko zein pertsonak laguntzea nahi duen, etab.). Garrantzitsua da bakarrik ez uztea.
3. Emakumeen aurkako jarrera sexistarik ikusten bada, hori eragiten ari denari exijitu behar zaio jarrera horri uzteko, eta bestela espazio horretatik kanporatuko da.
 
Udalean konfiantza dugu legazpiarrengan, jaiak alai igaro daitezen. Eta alaitasun horretan elkarrekiko errespetua defendatuko da, gogoratuz emakumeek eskubidea dutela ezetz esateko eta zer nahi duten eta norekin nahi duten aukeratzeko, eta gizonei eskatzen diegu erantzunkide izan daitezela eta ez daitezela izan beste gizon batzuen eraso sexisten konplize.
 
  • Visto: 107