Jai aurreko asteburuan, Korosti Dantza taldeak hainbat ekitaldi antolatu ohi ditu, larunbatean dantza jaialdia eta igandean Dantzari Txiki Eguna.
Aurtengoan, larunbateko emanaldia berezia izango da. Azken urteetan kanpoko dantza talderen baten emanaldia antolatu izan bada ere aurtengoan, dantza taldea bera protagonista izango den emanaldi berezia eskainiko digute apirilaren 23an 18:30etan Urbeltz Pilotalekuan: Korrontzirekin Dantzan ikuskizuna.
Zer da Korrontzirekin Dantzan??
Herri ezberdinetako dantza taldeek Korrontziren doinuekin sortutako koreografiak ikasi eta ikuslegoari eskaintzeko musika taldeak atera duen proiektua, non Izaskun Iturrik (Emak Bakia Dantzan) masterclass-ak eskaintzen dituen.
Hala Korosti Dantza taldeko kideak asteak daramatzate Korrontziko musikariekin eta Izaskunekin lanean larunbateko saioa prestatzen. Emanaldirako sarrerak salgai daude 5€tan eta egunean bertan ere erosi ahal izango dira 7€ren truke.
Eta igandean, apirilaren 24an, Dantzari Txiki eguna izango da eta goizeko 11etatik aurrera dantzariek hartuko dute Legazpi egun guztian.
Visto: 96
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Iritsi da jada Korostiko 2. Igoera Bertikala. Aurtengoan L.G.A-ren izenean dator eta gogotsu gainera. Apirilaren 23-an burutuko da lasterketa eta herriko plazatik hasiko da goizeko 11:00etan. Izen emateak 10:00-10:30 tartean egingo dira hasiera puntuan, herriko plazan hain zuzen ere. Ibilbidean ez da aldaketarik aurtengo edizioan, bidea "mataburros" izango da, iaz bezela. Lasterketa herrikoia izango da, horregatik, Legazpiko herritar guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera, mendiaz gozatzeko aukera paregabea da eta!!
ANIMATU!!
Visto: 173
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Legazpiko nerabeen gurasoek apirilaren 19an, arratsaldeko 18.00etarako bi deialdi jaso dituztela eta, Nerabeentzako Zerbitzuko lan taldeak iragarritako Gurasoen Topaketa atzeratzea erabaki du.
Hori dela eta, Gazte-lokalen inguruko hausnarketa, egun batez, atzeratuko da eta apirilaren 20an izango da, ordu eta leku berean, hau da, arratsaldeko 18.00etan, Gazte-txokoan.
Joan den urrian Nerabeentzako Zerbitzua (NZ) ezagutzera eman genuen Gurasoentzako Ate Irekien Egunean.
Orduan guraso batzuk gazteen lokalek beraiengan sortzen duten kezka plazaratu zuten eta horri erantzuna eman nahian Gurasoen Topaketa bat antolatzea pentsatu zen.
Gurasoei hausnarketa gune bat eskaini nahi diegu Nerabeentzako Zerbitzuan, non nerabeen guraso ezberdinak elkar daitezen eta beraien iritziak eta kezkak bertako profesional lan taldearekin zein beste gurasoekin konpartitu ditzaten.