Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Martxoko erosketa balearen sariduna Borja Blanco izan da

Martxoko erosketa balearen sariduna Borja Blanco izan da

Martxoko baserriaren izena Aztiri auzoan dagoen MAKATZA da. 104 erantzun jaso dira eta egindako zozketan Borja Blanco izan da saritua. 50 euroko bale bat jaso du, herriko edozein dendetan gastatzeko.
Udal egutegiko apirileko hilabetean azaltzen den baserriaren izena azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.
 

Animatu parte hartzera

  • Visto: 163
Postetxetik elizara doan bide tartea konponduko da

Postetxetik elizara doan bide tartea konponduko da

Datorren astelehenean, apirilak 18, Postetxetik Patrizio Etxeberria 1era doan bide tartea konpontzeko lanei emango zaie hasiera.
 
Lan horiek egin ahal izateko ezinbestekoa da honako murrizketak ezartzea:
 
ZIRKULAZIOARIdagokionez:
EZINGO DAAizkorri kalea 18tik –Txorronea- honako kaleetara joan: Kale Nagusia, Nafarroa kalea, Patrizio Etxeberria kalea, Latxartegi kalea eta Santikutz kalea, salbu:
* Mediku larrialdiak -Osasun-zentroa- eta
* Garajeak.
 
AUTOBUS ZERBITZUA:
Autobusek ezingo dute bertatik zirkulatu. Beraz, Aizkorri kalea 13ko eta P. Etxeberria kalea 8ko (Ekei) geralekuak erabiltzen duten herritarrek Saturnino Telleria kaleko errotondan dagoen geralekua erabili beharko dute.
 
ZAMALANAK:
Goizeko 7:00ak eta 13:30ak bitartean Kale Nagusian, Nafarroa kalean eta Patrizio Etxeberria kalean zamalanak egiten dituzten kamioiak eta gainerako ibilgailuak, 3.500 kilo baino gutxiagoko furgoiak izan ezik, Kale Nagusia 27tik sartuko dira debekatutako noranzkoan eta Nafarroa kaletik irtengo dira.
 
Lanak ostegunera arte, apirilak 21, luzatuko dira.
 
  • Visto: 88
Aitor Casadok ikusentzunezko emanaldia eskainiko du apirilaren 15ean

Aitor Casadok ikusentzunezko emanaldia eskainiko du apirilaren 15ean

Kultur Etxeko Ikus-entzunezko emanaldien programazioko denboraldiko azkena izango den honetan, Aitor Casado legazpiarra izango dugu protagonista. Urtean behin behintzat eskaintzen digu emanaldiren bat eta aurtengoan “Marko Poloren bidea jarraituz: Uzbekistan-Estanbul” izango da eskainiko digun emanaldiaren izenburua. Zita, apirilaren 15ean, ostirala, 20:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.
  • Visto: 72
Jaietako Danborradetako entsegu egunak finkatu dira

Jaietako Danborradetako entsegu egunak finkatu dira

Maiatzeko jaiak gero eta gertuago dauden honetan, ekitaldien prestakuntzak aurrera doaz. Hasiak dira dantza ikastaroa, pilota txapelketetako azken txanpak eta datozen egunetan danborradetarako entseguak hasiko dira.
Herri Danborrada: Apirilak 15, 19, 22 eta 26 , 20:00etan, Haztegi Ikastolako pilotalekuan. Herri Danborradan parte hartzeko izen ematea entsegu egunetan egingo da.
Haur-Gazte Danborrada: Apirilak 20 eta 26  18:00etan, Haztegi Ikastolako pilotalekuan.
Bi kasuetan entsegu Orokorra Apirilaren 28an egingo da Domingo Agirreko Pista estalian.
  • Visto: 72
“Miserableak” Musikalak itxiko du Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia

“Miserableak” Musikalak itxiko du Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia

Apirilean amaituko dira urrian martxan jartzen diren hainbat ekimen. Horietako bat dugu Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloa. Amaierarako, Victor Hugoren lanean oinarritu eta Claude-Michel Schönberrek musikaturiko, “Miserableak” musikala eskainiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, bi zatitan: apirilaren 13an eta 20an, asteazkenak, 18:30etatik aurrera.
Eskainiko den emanaldia Miserableak musikalaren 25. Urteurrenean, 2010ean,  Londresko Queens Theatren eskaini zen ekoizpen berria izango da, 500 artista eta musikari bildu zituena.
Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.
  • Visto: 135