Otsaileko baserriaren izena Egialde auzoan dagoen EGUZKITZA da. 120 erantzun jaso dira eta egindako zozketan Eulogio Villacorta izan da saritua. 50 euroko bale bat jaso du, herriko edozein taberna edo jatetxetan gastatzeko.
Udal egutegiko martxoko hilabetean azaltzen den baserriaren izena azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.
Visto: 83
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Legazpiko Udalak Bikuña kirol-gunean dauden kirol-instalazioak zaintzeko zerbitzua eta mantentze-lanak egiteko zerbitzua lehiaketara deitu du.
Eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 21ean bukatuko da.
Kontratazioaren Klausula administratiboen eta Baldin¬tza teknikoen Agiriak interesatuen esku daude Legazpiko Udal Kiroldegiaren bulegoetan eta Interneteko honako helbide honetan: www.legazpi.eus.
Visto: 76
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Martxoak 12an, 14.30tan Zumarragan izango den emakumeen bazkarian izena emateko, hemen zure datuak eman behar besterik ez duzu.
Edo gurekin harremanetan jarri, hauen bitartez: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.//943725642
Gobernu taldeak jakin duenez, “Kale Nagusia berritzeko bigarren fasea geldiarazteko” erabakiaren aurrean hartuko den jarrerari buruz eztabaidatzeko bilera bat deitu da.
Gobernu taldeak adierazi nahi du ez dugula kalea oinezkoentzat egokitzeko bigarren fasea geldiarazi, gaur egun ez dagoelako inolako proiekturik eremu horretarako eta, beraz, martxan ez dagoena ezin da geldiarazi.
Bigarren fase hori 2017an gauzatzea aurreikusi dugu, egin beharreko proiektua egin eta gero. Horregatik, momentuz behin-behineko jarduketa egin dugu bigarren faseari oinezkoen izaera emateko.
Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko lanak bukatzea ezinbestekoa dela uste dugu. Hala ere, 2016an beste lan batzuk dutela lehentasuna erabaki dugu. Adibidez, Laubide auzoko atari bakoitien hiri-antolamendua eta hobekuntza burutzea, 2014tik aurrekontuetan jaso arren oraindik gauzatu ez dena, edo Arantzazu auzoko espaloiak berritzea, Plazaola kaleko haur-parkea estaltzea eta asfaltatze-lanak egitea.
Jarduketa guzti horiek 2016an egitea erabaki dugu, lehentasun-irizpideak bultzatuta eta baliabide publikoen bidezko banaketa bilatuz. Gure ustez, objektiboki, azkeneko urteetako inbertsio gehienak hirigunean gauzatu dira, hala nola, Nafarroa kalea, Kale Nagusia (1. Fasea), Aizkorri kalea, Santikutz kalea eta Patrizio Etxeberria kalea oinezkoentzat egokitzeko eta berriz urbanizatzeko lanak, besteak beste.
Azkenik, herritar guztiei gogorarazi nahi diegu udaletxearen ateak irekita dituztela eta bertan aurkituko gaituztela egin nahi dituzten ekarpenak edo egoki iritzitako kexak jasotzeko eta erantzuteko prest.
Visto: 72
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Joan den otsailaren 26an ireki zen Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Alberto Velasco legazpiarraren eskultura lanez osaturiko erakusketa. 2014ko urrian ikusi ahal izan genuen, areto berean, azkenekoz bere erakusketa bat. Oraingoan urte t´erdi honetan sortu dituenak jarri ditu ikusgai, eta ikusleen iritzia jaso nahi duenez, bere lanei izenburua jarri eta zer iradokitzen diguten esateko aukera eskainiko digu. Horretarako aretoan bertan aurkituko dituzun orritxoak bete eta kutxan sartu besterik ez duzu egin beharko.
Martxoaren 11ra arte ikusgai egongo den erakusketa honetan jarri dituen lanak egiteko, egileak ohi duenez, naturan eta inguruan aurkitutako elementuak erabili ditu. Ohi bezala erakusketaren ordutegia astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara bitartekoa izango da.