Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zuhaitz Eguna Lakiolan otsailaren 28an

Zuhaitz Eguna Lakiolan otsailaren 28an

Urtero bezala aurten ere Zuhaitz Eguna ospatuko dugu eta Legazpiko umeek zuhaitz bat landatzeko aukera izango dute. Aurten otsailaren 28an egingo dugu eta Lakiolan izango da. 
 
Inguru horretan Udalak dituen basoetan pinuak eta hostozabalak landatuak zeuden eta iaz pinuak botatzen bukatu genuen, hostozabalak bakarrik utziz. Oraingoan dauden hutsuneak osatzen joango gara landatuko ditugun 40 zuhaitzekin, 35 pago eta 5 haritz amerikar.
 
Landaketa lana bukatu ondoren Lakiolako aterpean hamarretakoa emango da.
 
Hitzordua 10:00etan izango da, Lakiolan bertan.
  • Visto: 84
Otsailaren 22tik aurrera Alkatearekin Skype bidez

Otsailaren 22tik aurrera Alkatearekin Skype bidez

Datorren otsailaren 22tik aurrera komunikazio-kanal berri bat jarriko da martxan herritarrek Alkatearekin hitz egiteko aukera izan dezaten.

 

Egungo sare sozialek herritarrekin harremanetan egoteko komunikazio-kanalak osatzen dutela uste du Udalak.

 

Horregatik eta herritarrei arreta egokia, erraza, azkarra eta hurbilekoa eskaintzeko asmoarekin, legazpiarrekin zuzenean egoteko komunikazio-kanalak zabaltzea erabaki dugu.
 
Beraz, otsailaren 22tik aurrera, astelehenero 16:00etatik 18:00etara legazpiarrak Koldobike Olabide alkate andrearekin jarri ahal izango dira harremanetan Skype bidez.
 
Alkatetzarekin harremanetan jartzeko Skype erabiltzaileen artean honakoa bilatu behar da: “Legazpiko Udala Alkatetza”.
 
Gaur egun, ostegun goizetan eskaintzen die alkateak arreta-zerbitzua herritarrei –beste obligaziorik ez duenean− eta komunikazio-kanal berri honek zerbitzu hori osatzera dator.
  • Visto: 82
“Zaldiz mugarik gabe” ikus-entzunezkoa bihar 20:00etan Kultur Etxean

“Zaldiz mugarik gabe” ikus-entzunezkoa bihar 20:00etan Kultur Etxean

Aspaldiko lagunak ditugu Mila eta Asier Zornotzarrak. Bikote hau urtero izan dugu Legazpin 2005etik 2010era bitartean, eta aurretik ere bai tarteka, oinez eginiko bere bidaien berri emanez. Besteak beste, Peru, Etiopia, Sahara, Indonesia, Iran eta Himalayara eraman gaituzte. Emanaldi guztietan, bidaietan ikusi, ikasi eta bizi izandakoak erakutsi izan dizkigute: bidaiaren abentura, aurkitutako paisaiaren edertasuna eta bertako biztanleen eguneroko bizitza argazki bidez erakutsiz, bertako musika eta beraien kontakizunarekin uztartuz.
 
Ostiraleko emanaldiak  zaldi gainean egindako bi bidaia biltzen ditu: bata, Sahara basamortuaren iparraldean, Tunis herrialdean. Arabiar zaldi ederren gainean, Nomada beduinoen bideak jarraikiz, harearen gozotasunaz eta dunen itxura leunaz gozatuko dugu.
 
Bigarrena, Mongoliako lurraldetan. Bertako zaldi txiki baina indartsuen gainean, iparraldeko estepak eta taigak zeharkatuz, elur-oreinen abeltzainak diren Tsaatan tribua ezagutuko dugu. Mongoliaren mendebaldean, zalditik jaitsi eta Altai mendietako Kazajoen lurraldean barneratuko gara oinez, arranoekin ehizan nola aritzen diren ezagutzeko eta Potani glaziarrean Malchin mendia (4037 m) igotzeko.
 
  • Visto: 86
Igeltsero ofizialaren lanpostua betetzeko bitarteko funtzionarioa hautatzeko lan-poltsa

Igeltsero ofizialaren lanpostua betetzeko bitarteko funtzionarioa hautatzeko lan-poltsa

Legazpiko udalak aldi baterako lan-poltsa sortuko du, Udalean igeltsero ofizialaren lanpostua betetzeko bitarteko funtzionarioa hautatzeko helburuarekin. Eskariak aurkezteko epea 20 lanegunekoa izango da, Oinarriak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko diren biharamunetik kontatzen hasita. Oinarriak web orrialdean (www.legazpi.eus) jarrita daude enplegua atalean.
 

Oinarriak

  • Visto: 290