Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
AU 41 Urtaza Zahar Parkean ur-biltegia eraikitzerako lehenengo zatia

AU 41 Urtaza Zahar Parkean ur-biltegia eraikitzerako lehenengo zatia

Abenduaren 4an “au 41 urtaza zahar parkean ur-biltegia, deribazio etxola eta hodiak eraikitzerako lehenengo zatia”ren lanak hasi  ziren. Lana Construcciones Moyua S.L. enpresari esleitu zaio 751.544,46€tan. Udaltak obra honen finantzaketa herriko hirgintza eremu berriak eraikitzen ari diren enpresek eta Gipuzkoako Urakek egitea hitzartu zuen.

 

Obra honen baitan Urtatza zaharreko parkera doan bidean, zangak egiten hasiko dira astelehenean, otsailaren 15ean.

 

 Lanek pare bat hilabete iraungo dute, beraz, bertatik pasatu behar duzuenok , bizilagunak bereziki,  kontuan izan dezazuen.
  • Visto: 169
2015-2019 epealdirako Udal Legealdi Planaren aurkezpena

2015-2019 epealdirako Udal Legealdi Planaren aurkezpena

Legealdi Plana, 2015-2019 legegintzaldian gobernu taldeak gauzatu nahi dituen proiektuak edo jardunbideak zehazteko osatu duen ibilbide-orria da. 
 
 
Lehenengo aldia da Legazpiko Udalak Legealdi Plana egiten duela. Alkatea izan da plana egitea bultzatu eta gidatu duena eta, lan horretan, Zuzendaritza Taldearen eta udal teknikarien laguntza jaso du. Lerro hauen bidez, guztiei eskertzen diegu eskainitako laguntza eta parte hartzea.
 
Legealdi Plana arduradun teknikoen eta politikoen artean egin izanak balio erantsia ematen dio, plana udal baliabideekin egin delako eta ez delako kanpoko laguntza kontratatzera jo.
 
Datorren asteartean, otsailak 16, arratsaldeko 19:00etan eta Kultur Etxean, Udal Gobernu Taldeak 2015-2019 Legealdi Plana aurkeztuko du eta herritar guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuta.  
 
  • Visto: 84
Gipuzkoako Eskolarteko Kross Txapelketa igandean, hilak 14

Gipuzkoako Eskolarteko Kross Txapelketa igandean, hilak 14

Datorren igandean, otsailak 14, Ziklo-cross lasterketa izango da Urtatzan –Egizabal baserriaren eta Tiro-zelaiaren artean−. Hori dela eta, bertan bizi diren herritarrei ondoko hau JAKINARAZI nahi diegu:
 
Goizeko 10:30ak eta proba bukatuko den 13:00ak bitartean, Urtatza 18ko bidegurutzera iristeko eta bertatik irteteko aldizka emango da bidea, proba bat bukatu eta hurrengoa hasiko den tartean.
 
Antolatzaileak izango dira ibilgailuak igarotzeko denbora horiek koordinatuko dituena.
 
  • Visto: 86
Otsailaren 15etik aurrera edukiontzi grisa 24 ordutan ireki ahalko da

Otsailaren 15etik aurrera edukiontzi grisa 24 ordutan ireki ahalko da

Joan den urtarrilaren 24an egin zen herri-galdeketan, legazpiarren % 69k egin zuten edukiontzien alde. Emaitza horiek jaso ondoren, gogora ekarri nahi dugu otsailaren 15etik aurrera esekitokiak edo kakoak kentzeko lanak hasiko direla eta, beraz, aurrerantzean ez da atez ateko bilketa zerbitzua eskainiko.
 
Gaikako bilketa-sistemaren aldaketarekin, otsailaren 15etik aurrera kendu egingo dira pixoihalak jasotzeko edukiontziak. Egun horretatik aurrera, pixoihalak edukiontzi grisean utziko dira eta horregatik edukiontzi horiek eguneko 24 ordutan ireki ahal izango dira eta egongo dira erabilgarri.
 
Azkenik, legazpiar guztien laguntza eskatu nahi dugu etxeetan hondakinak behar bezala bereizten jarrai dezaten eta edukiontzien erabilera egokia eta arduratsua egin dezaten.
  • Visto: 81
Agirre-Etxeberri proiektuak 300.000 €ko diru-laguntza jasoko du Eusko Jaurlaritzatik

Agirre-Etxeberri proiektuak 300.000 €ko diru-laguntza jasoko du Eusko Jaurlaritzatik

Diru-laguntza Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzatik jaso da.

 

Diru-laguntza deialdia joan den 2015eko urrian argitaratu zen aginduaren arabera arautu zen eta eskaera egin ahal izateko ezinbestekoa zen monumentu-multzoaren kalifikazioa jasotzea. Beraz, hori eskuratzeko egin beharrekoak egin ondoren, 2015eko irailean aipatu kalifikazioa lortu zen.

 

Diru-laguntza hori euskal kultur ondarea babesteko eta zaintzeko ematen da. Eginbehar hori erabilera berria onartzerakoan bete beharrekoa da eta Agirre-Etxeberri etxearen kasuan Musika Eskola izango da erabilera hori, eraikinarekin bateragarria izango dena.
Berri ona da jaso duguna eta, ondorioz, 2016an ilusioz emango zaie hasiera Agirre Etxeberri birmoldatzeko lanei.
  • Visto: 87