Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Junetorri zerbitzuaren hasiera eta bukaera ordutegiaren eguneratzea

Junetorri zerbitzuaren hasiera eta bukaera ordutegiaren eguneratzea

Datorren astelehenetik, otsailaren 8tik, aldaketa hauek egongo dira:
 
Goizeko zerbitzua
Bukaera: 13:12etan, 13:27etan izan ordez. Urtatzan azkeneko pasadan 15 minutuko geldiketa kentzen  da.
 
Arratsaldeko zerbitzua
Hasiera:16:45 etan Saturnino Tellerian.
 
Bukaera: 21:04etan, 21:17etan izan ordez. Urtatzan azkeneko pasadan 15 minutuko geldiketa kentzen  da.
  • Visto: 81
Gure irudi galeria zuen inauterietako argazkiekin osatu nahi dugu

Gure irudi galeria zuen inauterietako argazkiekin osatu nahi dugu

Gure irudi galeria zuen inauterietako argazkiekin osatu nahi dugu. Beraz, bidali egun hauetan ateratako argazkiak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora eta datorren astean argitaratuko ditugu. Ea denon artean irudi galeria polit bat osatzen dugun.

  • Visto: 70
Urtarrileko erosketa balearen sariduna Mertxe Uribeetxeberria izan da

Urtarrileko erosketa balearen sariduna Mertxe Uribeetxeberria izan da

Urte berriaren hasierarekin batera, aurtengo egutegian agertzen diren hileko argazkiari lotutako galdeketaren hileroko zozketarekin hasi gara. Aurten gure baserriak aukeratu ditugu gaitzat eta hilero erantzun behar den galdera baserriaren izena da. Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.

Urtarrileko baserriaren izena Brinkola auzoan dagoen IGERALDEGOENA da. 147 erantzun jaso dira eta egindako zozketan Mertxe Uribeetxeberria izan da saritua. 50 euroko bale bat jaso du, herriko edozein dendetan gastatzeko.

Udal egutegiko otsaileko hilabetean azaltzen den baserriaren izena azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

  • Visto: 70
Zine saio bakarra asteburuan

Zine saio bakarra asteburuan

Inauteriak ospatuko dira Legazpin asteburuan eta ondorioz ez da zine-klub eta haurren zine saiorik izango. Hala ere, Zine-Klub elkarteak filme bat eskainiko du otsailaren 7an, igandean, 19:30ean: Philip Symour-en “Una cita para el verano”. 

  • Visto: 106