Gerratik ihesik doazen pertsonak laguntza jasotzeko premia larrian daude. Horregatik, HotzLegazpi boluntarioen taldea sortu da errefuxiatuen kanpalekuetara bidali nahi den materiala biltzeko kanpaina bat antolatzeko asmoarekin. Kanpaina hori datorren astelehenean, otsailak 8, hasiko da eta hilabete bukaera arte luzatuko da.
HotzLegazpi taldea bilketa kanpaina antolatzeko herritar boluntarioen bila dabil. Parte hartzeko prest dauden pertsonek udaletxeko arreta-bulegoan eman dezakete izena edo nahiago badute, posta elektronikoa bidal dezakete Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera honako datuak emanez: izen-deiturak, harremanerako telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa. Bi aukera horiez gain, zuzenean jo daiteke elkartera, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat idatziz, 6969 69 99 94 (Ane) telefono-zenbakira deituz edo Facebook-eko bere orrialdera joanez: https://www.facebook.com/hotzlegazpi.
Datorren ostegunean, otsailak 4, lehenengo bilera egingo da arratsaldeko 18:00etan EROSKIK plazan, udaletxe ondoko arkupetan, duen lokalean. Lerro hauen bidez borondatez lanerako prest dauden herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu koordinazio-bilera horretara. Bestetik, EROSKIK eskaini duen laguntza eskuzabala eskertu nahi dugu.
Batez ere, hauek dira bildu nahi diren gauzak:
-Premia biziko gaiak (pixoihalak, konpresak,…)
-Mantak eta lo egiteko zakuak
-Galtzerdi motzak eta neguko oinetakoak
-Janaria; kontuan izan latak erraz irekitzekoak izan behar dutela eta ezin dela txerrikirik bidali.
EZ DA ARROPARIK JASOKO, HORREN BEHARRIK EZ DAGOELA ESAN BAITIGUTE
Materiala biltzeko kanpainarako ezinbestekoa da kartoizko kaxak eta paletak izatea, materiala behar bezala antolatzeko. Beraz, Legazpiko denda eta enpresei dei egin nahi diegu, ekimen solidario honekin bat egin eta horrelako materiala eskaini dezaten. Modu berean oso inportantea da garraioa, materiala behar den iritsi dadin eta, hortaz, zonaldeko garraiolariak animatu nahi ditugu ekimen honetan lagun dezaten.
Azkenik, Legazpiko Udalak eta HotzLegazpi taldeak eskualdeko udalerrietako gainerako herritarrak gonbidatu nahi ditu ideia hau beregana dezaten eta euren Udalei gauza bera egin dezatela eska diezaieten. Errefuxiatuak ez dira hona iristen ari, han hiltzen ari baitira.
Visto: 63
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Otsailaren 13an, egingo da aurtengoan Fredi Paia eta Jokin Urangarekin Bertso Bazkaria Gaztetxean. Bertso-Eskola, Beti Gazte Animakzio Elkartea eta Legazpiko Gazte Asambladaren arteko lankidetzaren emaitza da azken urteotan Gaztetxean egin den ekitaldi hau. 14:00etan izango da bazkaria, ohiko menuarekin, eta bertsolariak ere ohikoak izango dira. Txartelak 18€tan daude salgai Kukue tabernan eta Gaztetxean.
Visto: 134
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Aurtengoan inauterietako ostegun gizenarekin bat egiten badu ere, Santikutz abesbatzak ohiturari eutsiko dio, eta 19:00ean abiatuko dira farolak eta makilak eskuan, herriko auzo eta txokoetan barna. Buztintegi abesbatza ez da aterako, kontrakoa iragarrita bazegoen ere.
Visto: 183
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Otsailaren 12ra arte egin ahal izango da Kultur Etxean otsailean bertan abiatuko diren bi ikastaro huetan parte hartzeko izen emateak. Hona ikastaroen berri:
ARGAZKI IKASTAROA
Otsailaren 15ean hasiko den Oinarrizko Argazki ikastaroa martxoaren 17an amaituko da eta saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira 19:00etatik 21:00etara. Ikastaroaren kostua 50 €takoa izango da eta ikastaroko lehen egunean ordaindu beharko da. Ikastaroa Ikatza Argazkilari Elkartearen egoitzan eskainiko da. Plaza mugatuak: 20.
GAZTETXOENTZAKO ESKULAN IKASTAROA
Irule Elkartek sustaturik Otsailaren 19an abiatuko den Gaztetxoentzako eskulan ikastaroan parte hartzeko gutxieneko adina 8 urte (LH3) izango da. 15 ordutako ikastaroa izango da, eta saioak ostiraletan 18:30etatik 20:00etara izango dira. Ikastaroan landuko direnak: Eva Gomazko eskulanak, galtzerdi eta toallekin egindakoak, kafe kapsulekin eginak,… Ikastaroaren kostua 25€takoa izango da eta ikastaroko lehen egunean egin beharko da ordainketa. Ikastaroa Irule Elkartearen egoitzan eskainiko da (Euskaltegiko ganbaran). Plaza mugatuak: 12.
Visto: 89
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.