Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Atez ateko bilketa sistema bertan behera utziko da

Atez ateko bilketa sistema bertan behera utziko da

Urtarrilaren 24an egin den herri-galdeketan, legazpiarren % 69k egin dute edukiontzien alde. Emaitza horiek ikusita, hondakinak gaika biltzeko atez ateko bilketa-sistema bertan behera uzteko hasierako urratsak ematen hasi gara.
 
Horretarako, herri-galdeketaren emaitzak jakinarazi dizkiogu Sasieta manko-munitateari eta atez ateko bilketa-sistema bertan behera uztea eskatu diogu. Modu berean, edukiontzien bidez hondakinak gaika biltzeko egungo sistema indartzeko zer egin daitekeen eta horretarako egon daitezkeen beharrak aztertzen ari gara.
 
Sasietako Zuzendaritza batzordeak Legazpik egin duen eskaera onartu ondoren, hauek izango dira eman beharreko urratsak:
1. Edukiontzi marroia zabaltzeko giltzak emango dizkiegu giltzarik ez duten Legazpiko familiei.
2. Esekitokiak kenduko ditugu eta edukiontziak jarriko ditugu bilketa-guneak osatzeko.
 
Azkenik, legazpiar guztien laguntza eskatu nahi dugu etxeetan hondakinak behar bezala bereizten jarrai dezaten eta edukiontzien erabilera egokia eta arduratsua egin dezaten.
 
  • Visto: 81
Familian euskaraz jolasean

Familian euskaraz jolasean

Euskara zerbitzuak, “Familian euskaraz jolasean” tailerra antolatu du urtarrilaren 28an, Gizarte-zentroan (jubilatuen etxea) 17:00etan. Urtxintxa eskolako hezitzaileek bideratuko dute saioa.
 
Tailer honen helburua gurasoak eta umeak elkarrekin aisialdian ere euskaraz aritzea eta ondo pasatzea da. 
 
Ekimena bi ikastetxetako Haur Hezkuntzako ordezkariekin batera antolatu du eta HH-5. Mailako haur eta gurasoei (zaintzaileei, aitona-amonei….) dago zuzenduta.
 
Izen-ematea eskolan bertan, urtarrilaren 26ra arte.
 
  • Visto: 68
“Familia-gatazkak saihestearen garrantzia”, Etxadik aztertutako gaia

“Familia-gatazkak saihestearen garrantzia”, Etxadik aztertutako gaia

Urola Garaiko Mankomunitateko Familientzako Orientazio Zerbitzuak, Etxadik eskaintzen duenak, FAMILIA-GATAZKAK SAIHESTEAREN GARRANTZIA gaiaren inguruko argibideak ematen dizkigu oraingo honetan. 
 
Nola erabil dezakezue zerbitzu hori?
 
►Telefonoz 94.405.15.49  zenbakira deituz, astearteetan 11.30etatik 13.00etara eta 17.00etatik 18.30etara 
 
►Internetez Etxadiko webgunean sartuz (www.etxadi.org). Bertan, “Egin zure kontsulta” ikonoa aurkituko du eta bertan klik eginez, “Urola Garaia Mankomunitatea” erreferentzia egiten dion ikonoa aurkituko du. Lotura horretan, kontsulta egiteko galdetegiak agertuko zaizkio eta hauek bete eta bidalita, kontsulta egiterik izango da (https://usuarios.etxadi.org/eu/?whatform=selectform&whatid=2). 
 
►Posta arruntaz. Familiak, kontsulta ondorengo helbidera idatziz eta zuzenduz egin dezake: Etxadi. Máximo Aguirre kalea 18 bis, 5.solairua, 10. dptua 48011 Bilbo.
 
Azken hamar urtetan Etxadik familiei eskainitako aholkuak HEMEN ikus ditzakezue:

http://www.legazpi.eus/zure-zerbitzura/bestelako-erakundeen-zerbitzuak/etxadi

  • Visto: 130