Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Puntu ikastarorako izen ematea

Puntu ikastarorako izen ematea

Irule elkarteak sustaturik, otsailaren 3an hasiko da ikastaroa. 16 urtetik gorako herritarrei zuzendurik dago, gaur egun ia galzorian dagoen langintza honen berreskuratzea eta interesatuei lehen urratsak erakustea helburu duen ikastaroa. Ikastaroak 25 ordutako iraupena izango du eta asteazkenetan egingo dira saioak 17:30etatik 19:30etara Irule elkarteak duen egoitzan. 
  • Visto: 84
Pertsona ezinduek botoa emateko eskariak aurkezteko epea irekitzen da

Pertsona ezinduek botoa emateko eskariak aurkezteko epea irekitzen da

Datorren urtarrilaren 24ko herri-galdeketan botoa emateko eskubidea erabili nahi duten pertsona ezinduek botoa emateko eskaria aurkeztu ahal izango dute urtarrilaren 15ean hasi eta urtarrilaren 21era arte.
 
Horretarako, medikuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute eta herri-galdeketaren egunean euren etxebizitzan eman ahal izango dute botoa.
 
Medikuaren ziurtagiria aurkezteko epea: urtarrilaren 15etik  21era
Ordutegia: 9:00-14:00
Lekua: udaletxeko Idazkaritzan
  • Visto: 91
Udalak gainditu egin ditu Ekoscaneko bi ikuskaritzak

Udalak gainditu egin ditu Ekoscaneko bi ikuskaritzak

Horrela, 2015ean bere ingurumen-hobekuntza berretsi du
 
EKOSCAN erakundeetan ingurumen-hobekuntzak lortzeko metodologia da. Hortaz, ekintza desberdinak ezartzen dira, horien bidez honako helburu desberdinak erdiesteko: hondakinen, igorpenen eta isurpenen sorrera saihestea batetik, eta bestetik, lehengaiak, materia osagarriak, ura edo energia era eraginkorrean erabiltzea.
 
Legazpiko Udalak joan den 2006tik ari da metodologia hori aplikatzen. Urtero ingurumena hobetzeko bi helburu zehazten ditu udaletxean betetzekoak eta beste bi Obra lantaldean betetzekoak.
 
Urtero, kanpoko enpresa batek emaitzak ikuskatzen ditu, EKOSCAN ARAUA jarraituz. Aurten, ikuskaritza horiek SGS ICS, SA enpresak egin ditu urtarrilaren 12an eta 13an eta aise gainditu dira.
 
2015ean, honako helburuak lortu dira udaletxean:
·  Batzar Aretoan eta Alkatearen eta Idazkariaren bulegoetan LED bonbillak jarri ondoren, % 73 aurreztu dugu kontsumo elektrikoan.
·  Berogailu elektrikoen erabilera saihesteko, erradiadore batzuk lekuz aldatu dira eta beste batzuk berriak jarri dira. Horrekin, berogailuan % 67ko aurrezpena lortzea espero dugu.
·  Birziklatzearen portzentajea % 99,45ean mantentzen da.
 
Obra lantaldean:
· Kaleargietako energiaren kostua % 71,4 murriztu da Bikuña-Motxorron, Guriditegi auzoan, Industrialdeko errotondan, Kale Nagusian (1. fasea) eta Santikutz kalean (2. fasea).
· Auto-konpostajeari eta auzo-konpostajeari esker, materia organikoekin egindako konpostak % 26,56 egin du gora.
 
Horiez gain, ikuskatzaileak oso ondo baloratu ditu aldian-aldian gauzatzen diren sentsibilizazio-kanpainak eta baita ingurumen-hezkuntzaren aldeko kanpainak ere, hala nola, mugikortasun iraunkorra bultzatzekoak, hondakinak gutxitzekoak, kontsumo arduratsua sustatzekoak, Erreka Eguna,…. Halaber, indargunetzat hartu du emaitzen kanpoko eta barruko komunikazioa.
 
2016an, honako hobekuntzak zehaztu dira:
*  Udaletxean:
· Ekitaldietan sortzen diren ontzien hondakinak murriztea
· Energiaren kontsumoa murriztea
· Ingurumenaren aldeko sentsibilizazio-ekintzak planifikatzea
 
* Obra lantaldean:
· Eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanekin jarraitzea, bai herriko argietan bai EVEk egindako txostenean eta udaletxeko Hirigintza sailak Energiaren kontsumoari buruz egin duen txosten teknikoan jasotako beste ekintzetan.  
· Inausketa-lanak egin ondoren geratzen diren hondarrak erabiltzeko aukera aztertzea.
· Obra lantalderako ibilgailu efizientea erosteko aukera baloratzea.
  • Visto: 101
Herri galdeketarako botoak

Herri galdeketarako botoak

Aste honen bukaeran, Legazpiko Udalak herri-galdeketaren gaineko informazioa eramango duen gutun-azala banatuko du etxeetako postontzietan. Gutun-azal horretan, halaber, boto txartelak egongo dira, hondakinen bilketa edukiontzien bidez edo atez ate egiteko aukerekin.
 
Gutun-azal bakoitzean hondakinak biltzeko sistema hautatzeko boto txartelak aurkituko dira: sepia koloreko 3 boto txartel edukiontzien bidezko sistemaren alde egiteko eta zuri koloreko 3 boto txartel atez ateko sistemaren alde egiteko.
 
3 kide baino gehiago duten familiek udaletxean eskatu ahal izango dute boto txartel gehiago edo herri-galdeketaren egunean bertan hauteskunde-mahaian izango dituzte boto txartel horiek eskura.
 
  • Visto: 83
Dantza txapelketa larunbatean Latxartegi Aretoan

Dantza txapelketa larunbatean Latxartegi Aretoan

Datorren urtarrilaren 16an, larunbata, Latxartegi Aretoan eta 16:30ean, Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako mutilen Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketako XXII. edizioa eta nesken Haurren Soinu Zaharrak Txapelketako IV. edizioa ospatuko da.
Legazpin jokatuko diren bi txapelketa hauek Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen dituen XIX. Gazteen Gipuzkoar Aurresku (1. saioa) eta XVIII. Gazteen Soinu Zahar (1. saioa) Ligaxketako saioak izango dira , eta bertan Euskal Herriko dantzariak parte hartuko dute.
Aurtengo Legazpiko saioan Soinu Zahar txapelketan 2001 eta 2004 urte bitartean jaiotako 22 neskatila lehiatuko dira (B saila), eta Aurresku txapelketan 2005 eta 2009 urte bitartean jaiotako 15 mutiko.
Sustraiak Dantza Taldetik Legazpin Ane Arrizabalaga, Idoia Narbaiza, Maider Encina eta Nahia Lopez arituko dira. Baina ez dira txapelketan ari diren legazpiar bakarrak, Soinu Zahar Ligaxkan Izaro Velasco, Irantzu Perez, Marene Etxeberria eta Mirene Etxeberria (A Sailean) eta Irati Olaizola (B Sailean) arituko dira.
Dantzatu beharreko dantzak:
* Soinu Zaharra:
  • B Saila: "Erribera" eta "Upelategi"

* Aurresku:

  • A Saila: "Alpargata edo Eskua Aldatzeko Soinua" eta "Agurra"
Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Goiz Deia Legazpiko txistularien esku izango da.
 
Parte hartzaileak eta dantzatuko duten ordena
*Soinu Zaharra (B Saila)
  • Lorea Etxaniz (Elgoibar)
  • Nahia Lopez (Legazpi)
  • Lohitzune Telletxea (Oiartzun)
  • Ane Arrizabalaga (Legazpi)
  • Naraya Robles (Villabona)
  • Elai Gomez (Etxarri)
  • Idoia Narbaiza (Legazpi)
  • Nahikari Etxabe (Zizurkil)
  • Katerin Artola (Oiartzun)
  • Irene Izagirre (Villabona)
  • Maialen Otegi (Asteasu)
  • Amets Maiza (Altsasu)
  • Nahia Alonso (Donostia)
  • Maddi Bengoetxea (Lizartza)
  • Naroa Lopez (Elgoibar)
  • Maider Encina (Legazpi)
  • Enara Lertxundi (Villabona)
  • Amaia Sasiain (Elgoibar)
  • Elixabet Larrañaga (Villabona)
  • Izaro Agirre (Altsasu)
  • Ane Txapartegi (Alkiza)
  • Susana Gabino (Oiartzun)
 
* Aurreskua (A Saila)
  • Mikel Esnaola (Lezo)
  • Aimar Almortza (Elgoibar)
  • Koldo Corbineau (Baiona)
  • Endika Osa (Lezo)
  • Joanes Zubia (Ibarra)
  • Gorka Izulain (Lezo)
  • Oier Salegi (Azkoitia)
  • Mattin Etxebeste (Oiartzun)
  • Egoitz Moran (Altsasu)
  • Urko Puy (Lezo)
  • Oier Aldazabal (Azkoitia)
  • Kepa Vernier (Baiona)
  • Ugaitz Rivera (Lezo)
  • Markel Goeneaga (Elgoibar)
  • Ekhi Balda (Etxarri)
 
 
  • Visto: 99