Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Borondatezko mahaikideak aukeratzeko zozketa

Borondatezko mahaikideak aukeratzeko zozketa

Asteazkenean, hilak 13, arratsaldeko 13:00etan herri-galdeketaren egunean mahaietan egongo diren kideak izendatzeko zozketa egingo da.
 
Lan gabe dauden 45 pertsonen eskariak jaso dira herri-galdeketaren egunean osatuko diren 9 mahaietako kide izateko. Zozketa asteazkenean, urtarrilaren 13an, egingo da arratsaldeko 13:00etan udaletxeko Batzar Aretoan.
  • Visto: 81
Euskararen txantxangorriak

Euskararen txantxangorriak

Euskaraz hitz egiteko gonbidapena. 
 
Legazpiko Udalak bat egiten du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak euskararen erabilera sustatzeko martxan jarri duen kanpainarekin.
 
“Elkarrekin hegan egitean, bertigoa badoa. Hegoak astindu, airetik mugitu. Elkarrekin kilometroak egin. Elkarrekin, zeruaren muga ez dago horren urrun. Elkarrekin hitz bat ozenago entzuten da, ehunka txoriren hegaldia bezala.
 
Hau da gure sinboloa, denona. Euskaraz hitz egiteko gonbidapena.
 
Eman hegoak euskarari.”
 

https://www.youtube.com/watch?v=RIDwZLqAkKM

 
  • Visto: 90
Helduen Hezkuntzan matrikulatzeko aukera dago (EPA)

Helduen Hezkuntzan matrikulatzeko aukera dago (EPA)

Urtarrilaren 11tik 22ra bitartean, 15.00etatik 18.00etara, Helduen Hezkuntzan matrikulatzeko aukera dago. Legazpiko zentroa Itxaropen auzoan kokatuta dago, 10-11.zenbakietan. Eraikina udaletxearena da eta irakasleria eta funtzionamendua Eusko Jaurlaritzaren esku daude. Zumarragako zentroa berriz, Zelai Aristi Kultur etxean kokatuta dago eta matrikulaziorako arreta goiz eta arratsaldez eskainiko dute.
 
Hona hemen Helduen Hezkuntzaren Doako eskaintza:
· Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Titulua (DBH)
· Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarrerarako ikasketak
· Informatika oinarrizko ikastaroa
· Hizkuntzak:Euskara, Ingelesa eta Frantsesa
· Oinarrizko hezkuntza
· Gazteleraatzerritarrentzat
 
Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogorarazteko edo asmo berrietan hasteko. Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!
 

Eskaintzaren kartela HEMEN ikusgai.

Legazpiko zentroaren telefonoa: 943 73 08 11
Zumarragako zentroaren telefonoa: 943 72 40 67
  • Visto: 105
Zuzeneko Arreta Goizetan Gazteentzako Informazio Bulegoan

Zuzeneko Arreta Goizetan Gazteentzako Informazio Bulegoan

Aurrerantzean Gazteentzako Informazio Bulegoan Zuzeneko Arreta goizetan eskainiko da, hau da, astelehenetik ostiralera, 11.00etatik 13.00etara.
Karnetak,orain arte bezala, arratsaldetan egingo dira, Kultur Etxeko Harrera gunean astelehenetik ostiralera, 16.00etatik 20.00etara.
Buletin elektronikoa
Legazpiko albisteak www.gipuzkoangazte.info/legazpi blogean ikusgai daude. Dena den, ostiralero Buletin elektronikoa zure e-postan jaso nahi baduzu, harpidetza egin dezakezu helbide honetan: http://www.gipuzkoangazte.info/altaboletin.asp
Informazio gehiago:
Bulegoaren telefonoa: 943 73 72 03
E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Kultur etxeko telefonoa: 943 73 72 02
  • Visto: 76