Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
4 filmarekin indartsu hasiko da urtea Latxartegi Aretoan

4 filmarekin indartsu hasiko da urtea Latxartegi Aretoan

Gabonetako karteldegi bereziaren ondoren, normaltasunera itzuliko da Zine programazioa aste buru honetan, eta hasiera indartsua iragarri digute Zine-Klub taldekoek: 
Hona  eskainiko diren filmak eta ordutegiak:
 
“Una pasteleria en Tokio”
Urtarrilaren 8an, ostirala, 22:15ean. Zine-Klub saioa.
“Star Wars: El despertar de la fuerza”
Urtarrilaren 9an, larunbata, 17:00etan, 19:30ean eta 22:15ean
 “Pinocho y su amigo Coco”
Urtarrilaren 10ean, igandea, 17:00etan. Haurren saioa.
“La playa de los ahogados”
Urtarrilaren 10ean, igandea, 19:30ean.
 
  • Visto: 69
Gabonetako Haur Parkea, urtarrilak 3, 4 eta 5

Gabonetako Haur Parkea, urtarrilak 3, 4 eta 5

Gazteria zerbitzuak hiru eguneko Gabonetako Haur Parkea eskainiko du 2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat  urtarrilaren 3tik 5era, Urbeltz pilotalekuan eta Azokan. Sai bakoitzeko 2 euro ordaindu beharko dira.
 
►Ordutegia:  urtarrilak 3, igandea eta urtarrilak 4, astelehena: 10.30 – 14.00 / 16.00 – 19.30.
Urtarrilak 5, asteartea: 10.30-13.30.
 
►Eskaintza:
►Herriko kaleetan zehar, Txu-txu bi trena.
►Azokako arkupetan: 6-14 urtekoentzat: Patinete mini Segway, Porteria puzgarria, Arku tiraketa eta Futbol 3x3.
►Urbeltz Pilotalekuan►pistan, 0-3 urtekoentzat: etxetxoa, mahaiak eta aulkiak, txirristak, balanzinak, zalditxoak, …, lurzorua moketaz osatuta; 2-5 urtekoentzat: Olagarroa, Laberinto pirata eta Gaztelua; 6-10 urtekoentzat: Car Wash eta Txanpia; 11-14 urtekoentzat: Bob esponja eta eskalada puzgarria.
►Urbeltz Pilotalekuan►goiko aldean: Joko interaktiboen gunea: 3 karpa kermese jokoekin (4 joko bikoitz), 4 joko kupula, 6 egurrezko joko eta 5 pantaila Retro Arkade gunean. Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak: Makilajea, karetak eta postalak eta marrazkiak margotzeko tailerrak.
 
Gurutze Gorriko anbulantzi bat ere izango dugu. 
  • Visto: 150
Erregeentzako Gutun bilketa urtarrilaren 2an

Erregeentzako Gutun bilketa urtarrilaren 2an

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etra Udaletxeko atzeko arkupeetan egongo dira Errege Magoen laguntzaileak herriko haurren gutunak biltzen. Hau izango dugu Urtarrilaren 5ean 18:00etan abiatuko den Erregeen kabalgataren aurreko ohiko ekintza. 
 
Kabalgatan parte hartu nahi duten Legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute eta opariak kabalgata bitartean banatzea nahi dutenek, 16:30etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte opariak Kiroldegira.
 
  • Visto: 34