Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Irakurketa kluben saioak 2025eko martxoan, 26an gaztelerazkoa eta 27an euskarazkoa. Euskarazkoa saio irekia izango da eta idazlea bertan egongo da

Irakurketa kluben saioak 2025eko martxoan, 26an gaztelerazkoa eta 27an euskarazkoa. Euskarazkoa saio irekia izango da eta idazlea bertan egongo da

Hona martxoko hitzorduak:

26, asteazkena:Literatura Kluba gazteleraz. 18:00etan Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko da: El gran cuaderno/Agota Kristof

27, osteguna:Literatura Kluba euskaraz. 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Gidari: Miriam Luki.Landuko den librurua: Haragizko erreformak/ Mari Luz Esteban.  Idazlearekin herritar guztientzat saio irekia, Liburu eguna dela eta Apirilean egingo diren ekitaldi berezietan lehena.

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo WhatsaAppez: 639851172.

  • Visto: 149
Diputazioko Udako kanpaina: Udalekuak eta Gazte Oporraldiak. Izen-ematea Kultur Etxeko harreran, martxoaren 28ra arte

Diputazioko Udako kanpaina: Udalekuak eta Gazte Oporraldiak. Izen-ematea Kultur Etxeko harreran, martxoaren 28ra arte

Diputazioko Udalekuak (7-13 urte) eta Gazte Oporraldiak (14-17 urte) programetan parte hartzeko izen-ematea martxoaren 18tik 28ra egin daiteke, Kultur Etxeko harreran, 10.00etatik 18:00etara edo Interneten. Izen-ematea on line egiteko ez da B@kQrik behar.

Eskaerakbanaka eta taldeka egin daitezke. Taldeko 3 pertsona gehienez.

Plazak zozketa bidez banatuko dira apirilaren 3an.

Eta plaza lortzen dutenek behin-betiko izen-ematea apirilaren 4tik 16ra bitarteanegin beharko dute.

UDALEKUAK (7-13 urte)

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.

7 eguneko jarduerak dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat tokitan.

Kuotak: Kuota orokorra: 142 €

Kuotak progresiboak izango dira, 2023.urteko errenta-aitorpenaren araberakoak.

Diru-sarreren araberako tarte batzuk finkatuko dira:

0-14.000 euroko diru-sarrerak dituzten familiek, 21 €

14.000-19.700 euroko sarrerak dituzten familiek, 99 €

19.700 euro baino gehiago dituztenek, 142 €

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:

  • Familia ugariei eta gurasobakarrei: 99 €
  • Kategoria bereziko familia ugariei: 71 €
  • DBE edo GLLren onuradunei edo kide guztiak langabezian dituzten familiei: 21 €

GAZTE OPORRALDIAK (14-17 urte)

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.

7 eta 10, 11, 12 egun bitarteko jarduerak dira, toki ezberdinetan: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Valentziar erkidegoa eta Madrilgo erkidegoa.

Zenbait ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.

Kuotak: Bi kuota mota daude:

7 egunekoak (orokorra): 194 € eta 10, 11 edo 12 egunekoak (orokorra): 265 €

Kuotak progresiboak izango dira, 2023. urteko errenta-aitorpenaren araberakoak.

Diru-sarreren araberako tarte batzuk finkatuko dira:

0-14.000 euroko sarrerak dituzten familiek, 7 egun, 49 € / 10-11 edo 12 egun, 66 €

14.000-19.700 euroko sarrerak, 7 egun, 136 € / 10-11 edo 12 egun, 186 €

19.700 euro baino gehiago, 7 egun, 194 € / 10-11 edo 12 egun, 265 €

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:

  • Familia ugariei eta guraso bakarrekoei: 7 egun, 136 €/ 10, 11 edo 12 egun, 186 €
  • Kategoria bereziko familia ugariei: 7 egun, 97 € / 10, 11 edo 12 egun, 133 €
  • GLL edo DBE onuradunei edo kide guztiak langabezian dituzten familiei: 7 egun, 49 € / 10, 11 edo 12 egun, 66 €
  • Visto: 101
Sustraiak Dantza taldeak 50 urte. “Oso ondo…berriro!” dokumentalaren estreinaldirako sarrerak 22.00tako paserako soilik

Sustraiak Dantza taldeak 50 urte. “Oso ondo…berriro!” dokumentalaren estreinaldirako sarrerak 22.00tako paserako soilik

Sustraiak Dantza taldeak 50 urte betetzen ditu 2025ean, eta hori aitzakia harturik “Oso ondo…berriro!” dokumentala egin du.

Apirilaren 4an, ostirala, egingo da dokumentalaren estreinaldia, eta bi saio eskainiko dira, biak doakoak, 19:00etan eta 22:00etan, Legazpiko Latxartegi Aretoan. Lehenengo saioarako (19.00)sarrerak agortu dira dagoeneko baina 22.00etako saiokoa oraindik eskuragarri daude.

Emanaldietarako sarrerak Kultur Etxeko Harreran eskuratu daitezke, goizez 10:00-13:00 eta arratsaldez 16:00-20:00. Bakoitzak gehienez ere 4 sarrera eskuratu ahal izango ditu.

 TRAILERRA HEMEN IKUSI:


  • Visto: 111
“Martxoak 3, ez dugu ahazten” erakusketa Brinkolako Saloian Martxoaren 21etik 23ra, Arriurdin elkartearen ekimenez

“Martxoak 3, ez dugu ahazten” erakusketa Brinkolako Saloian Martxoaren 21etik 23ra, Arriurdin elkartearen ekimenez

Arriurdin Elkartearen ekimenez iritsiko da “Martxoak 3, ez dugu ahazten” erakusketa Brinkolako Saloira. Auzoan ere kultur ekimenak egin asmoz urtean antolatuko dituzten ekintzetako lehena izango da hau.

1976ko martxoaren 3ko Gasteizko sarraskiaren berri ematen zaigu erakusketa honetan. Espainiako poliziak San Frantzisko Elizan (Zaramaga auzoa) bildutako grebalariei tiro egin zien. Balez 5 lagun hil eta 150 zauritu zituzten.

Gertakaria hauek ahanzturan eror ez daitezen sortutako erakusketa dugu honakoa.

Erakusketa irekiera martxoaren 21ean 18:00etan izango da eta erakusketa ikusgai egongo da:

  • Martxoaren 21ean 18:00etatik 20:00etara
  • Martxoaren 22 eta 23an, 11:00etatik 13:00etara.

  • Visto: 123
UGLEk, Urola Garaiko Lanbide Heziketako Eskolak,  Azoka Teknologikoa antolatu du martxoaren 17an eta 18an Legazpiko Azoka gunean

UGLEk, Urola Garaiko Lanbide Heziketako Eskolak, Azoka Teknologikoa antolatu du martxoaren 17an eta 18an Legazpiko Azoka gunean

Hainbat stand teknologiko bisitatu ahal izango dira, eta enpresaren ezagutza estrategikoa sustatzeko hainbat hitzalditara joateko aukera egongo da.

UGLEk, Urola Garaiko Lanbide Heziketako Eskolak Azoka Teknologikoa antolatu du martxoaren 17an eta 18an Legazpiko Azoka gunean. UGLE eskolak bultzatzen duen teknologia herritarrei erakusteko bideratuta dagoen ekitaldia da; eskualdeko enpresen beharrekin lerrokatuta dagoen teknologia.

Ordutegia honakoa da: 8.30 – 13.00 eta 15.00 - 18.00.

Azokan, hainbat stand teknologiko bisitatu ahal izango dira, eta enpresaren ezagutza estrategikoa sustatzeko hainbat hitzalditara joateko aukera egongo da. Hitzaldietan parte hartzeko, komeni da HEMEN klik eginez jakinaraztea.

►Teknologia-standak:

  • Industria Adimenduna: ikusi enpresa automatizatu baten simulazioa robot autonomoekin (AMR), COBOTekin, 2D/3D eta IoT PLC ikusmen-kamerekin.
  • Mekanizazio eta 3D inprimaketa gunea: Fabrikazio aditiboa eta elikadura robotikoa eta ikusmen artifiziala dituen mekanizazio zelula bat aztertuko dira.
  • Automatizazio gunea:Pneumatika, hidraulika, erregulazio sistema eta robotika arloetako teknologiak erakusten dira.
  • Jokoen gunea: Esperimentatu errealitate areagotuarekin, birtualarekin eta programazioa Python-ekin.
  • Eta askoz gehiago:Automozio gunea, Ortoprotesika gunea.

► Hitzaldiak:

Martxoak 18, asteartea, 8.30ean

"Datu adimendunak, enpresa eraginkorrak: datuak biltzeko eta aztertzeko gida praktikoa."

Ikusi nola bihurtu datuak erabaki estrategiko.

Iker Uzin (UGLEko I+G), Iñigo Etxaniz (Izazpi.com), Iñigo Fernandez (CIE Legazpiko gerentea) eta Ibon Reinoso (Smartlog Group-eko IA).

Martxoak 18, asteartea, 10:30ean

"Zibersegurtasun industriala: mehatxuak, babesa eta praktika egokiak."

Ikasi zure enpresa zibererasoetatik babesten.

Daniel Diaz (UGLEko I+G), Montserrat Urquijo (Inurcam Ingeniería).

Bestalde, Urretxuko Ederra pilotalekuan martxoaren 20an eta 21ean egongo dira eta martxoak 20an honako hitzaldiak eskainiko dituzte:

Martxoak 20, asteartea, 8:30ean, Urretxun

"Industria-enpresei aplikatutako Adimen Artifiziala."

Aztertu AAk zure prozesuak optimizatzeko duen ahalmena.

Javier Cerceño eta Eloisa Truebarekin (Decidata Analytics and AI).

Martxoak 20, asteartea, 12:00etan, Urretxun

"Adimen Artifiziala ikastetxeei aplikatuta."

Jakin ezazu AA nola aldatzen ari den prestakuntza.

Javier Cerceño eta Eloisa Trueba (Decidata Analytics and AI).

  • Visto: 148